Egun on itsaslanbroko laguna. zure azken mezu honek Joxe Ripiauren kanta bat gogorarazi dit, hona ekarri dizut piraten errepublika libretik:
Haizeak landatzen dituenak
ekaitzak jasotzen ditu
horregatik tabloitik behera
bota dugu kapitaina
ondoren kanoiak prestatuz
herriari eman diogu sua
Eta hau dena, zure begiak
ikusi nintuelako segundu batez
eta hau dena, zure ilea
ikusi nuelako segundu batez
Hamaika altxor lapurtu ditut
kapritxoz bizitzak moztu
kolonietako enperadoreak
dilindan ipini ditut
Eta hau dena, zure begiak
ikusi nituelako segundu batez
eta hau dena, zure gorputza
ikusi nituelako segundu batez.
Anari, Doctor Deseo, Cesaria Evora, Ive Mendes, Yann Tiersen, Joseba Sarrionandia, Eduardo Galeano, Vincent Van Gogh...
Taupadak, malekoi zaharretik...