Artxiboak: Abendua 2007

2007-12-12

Permalink 10:12:28, Atalak: Malekoitik  

Isilpeko latitude bat



Isilpeko latitude bat daukagu orain
musuek habia egiten duten lekuan
bailara euritsuei begira geratzeko.

Isilpeko urtaro bat daukagu orain
antzarek ihes egiten duten garaian
suak hartutako basoekin amets egiteko.

Isilpeko ozeano bat daukagu orain
hasperenka iristen diren mareak
biluztu eta gero ezpainetan lehertzeko.

Isilpeko bandera bat daukagu orain
aberritzat hartu dugun ohe honetan
haizerik ez dabilenean zabaltzeko.

Isilpeko mintzaira bat daukagu orain
inon idatzi ezin diren oroitzapenekin
bart gaueko begietara zaldiak bidaltzeko.
----------

malekoia

Anari, Doctor Deseo, Cesaria Evora, Ive Mendes, Yann Tiersen, Joseba Sarrionandia, Eduardo Galeano, Vincent Van Gogh... Taupadak, malekoi zaharretik...

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution