Artxiboak: Urria 2006

2006-10-31

Permalink 16:33:59, Atalak: Malekoitik  

Biluzik


[Argazkia: Jean Schweitzer].

Hosto denak erantzi eta biluzik utzi gaitu udazkenak.
Hondoratutako itsasontzien paisaia dirudi
batzuetan munduak gure leihotik begiratuz gero.
Behelainoa ere agertu da berriro,
erortzen eta odolusten garen guztietan bezala,
haizeak gaur ere zure aldetik jotzen duen arren
orduko ez dakit zenbat taupadako bolada indartsuetan.

Aintzira urrunetara ihes egindako hegaztiak gara orain.
Hosto denak erantzi eta biluzik utzi gaitu udazkenak,
baina pagoen denbora guztia dugu
urtaro berriak asmatu eta mila koloretan lehertzeko.

----------

2006-10-16

Permalink 10:14:46, Atalak: Malekoitik  

Postalak

Zurekin besarkatu ditudan hirien
postalak biltzen baditut,
ez da nostalgia izeneko hotel batean
gauak pianoaren ondoan igarotzeko.

Noizbait
zure larruaren kolorea izan duten
lekuei begira esnatzeko baizik.

----------

2006-10-04

Permalink 15:24:23, Atalak: Malekoitik  

Itsaso pusketak


[Argazkia: Wilson Tsoi].

Euriak lekuz aldatutako
itsaso pusketak dira putzuak

tangoen hitzak
bidali gabeko gutunak
apirila managuan
edota marrubiak ezpainetan bezala

gauak zure begietan amaitzen direnetik

bizitzak kolorez aldatutako
eguzki pusketak dira musuak.

----------

malekoia

Anari, Doctor Deseo, Cesaria Evora, Ive Mendes, Yann Tiersen, Joseba Sarrionandia, Eduardo Galeano, Vincent Van Gogh... Taupadak, malekoi zaharretik...

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution