Artxiboak: Abuztua 2006

2006-08-03

Permalink 11:49:07, Atalak: Malekoitik  

Ahantzi ez nazazun

Sortaldera eguzkiaren bila ateratako brigada hura
gaur itzuli da, izerdi usainaren bidean,
zuk bustitako maindireak banderatzat hartuta.

Batzuetan lurralde okupatua da desira,
baina mugalari zailduak gara honezkero.

Kondenatu nazazu berriro zure bekatuetara,
zabaldu kometak gau haizetara, eta ez esan ezer.
Hitz egingo dugu bihar goizean, kafearekin.
Orain, abesti zahar baten babesarekin biluztuko zaitut,
ahantzi ez nazazun, bolero hartan bezala.

----------

2006-08-01

Permalink 18:48:20, Atalak: Malekoitik  

Isilpean idatzitako telegramak

Egin ditzagun kartografia ariketak.

Nonbait bada ametsen errepublika bat.
Haizea aldatzen hasi da,
eta isilpean idatzitako telegramak
bidali behar ditugu eguna argitu baino lehen.

Beste gau bat zeharkatu nahi dut zurekin
maitale ezpain hauetan,
baina garai hauetan gure musuak ere
legez kanpokoak izango dira beharbada.

----------
Permalink 12:54:55, Atalak: malekoia  

Biharamuna

Esnatu ginenean,
hipoteka oraindik han zegoen.

----------

malekoia

Anari, Doctor Deseo, Cesaria Evora, Ive Mendes, Yann Tiersen, Joseba Sarrionandia, Eduardo Galeano, Vincent Van Gogh... Taupadak, malekoi zaharretik...

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution