Mezua: Sua bihotzean

2006-06-23

Permalink 15:21:45, Atalak: Malekoitik  

Sua bihotzean

Urteko gaurik laburrena da hau. Baina bereziena ere izan daiteke. Ama Lurraren alabak gara, suaren magiak sorgindu gintuen aspaldi, eta ordudanik, sua dugu bihotzean. Sua eskuetan. Sua begietan. Eta suaren inguruan biltzen gara. Iraganeko mamuak eta espiritu gaiztoak erretzeko. Biharko oroitzapenak eta ametsak pizteko. Gau magikoa da gaur. Ilargiari begiratzen diogu, eta sua sortzen da gure begietan.

Aspaldi erre zituzten sorginak gara. Bizirik gaude oraindik. Eraikin erraldoien, errepideen eta mapetatik ezabatu dituzten herrien azpitik uluka atera gara gaur, sua, dantza eta musika besarkatzeko. Errautsetatik sortu gara berriro, usadio zaharrak gogoan, kondaria berriak idazteko asmoz. Begiratu gauari. Suaren begiak ditu gaur. Suaren magia dakar gaur. Zatoz gurekin. Zatoz ilunpean dantza egitera. Zatoz lurralde galduetara. Ilargia edango dugu elkarrekin. Eta berriro sua piztuko zaigu bihotzean.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Garazi [Bisitaria] · http://www.fotolog.com/joseba_ta_garazi
Asko gustau zait idatzitakua!

"Aspaldi erre zituzten sorginak gara. Bizirik gaude oraindik..."

Oso ona, benetan!
Geyotan pasatzen hasi berkoet...
jajaja.
Permalink-a mezu RSS 2008-06-23 @ 15:59
Bidaltzailea: Garazi [Bisitaria] · http://www.fotolog.com/joseba_ta_garazi
Portzierto, argazkiya lapurtuizut... :P
Permalink-a mezu RSS 2008-06-23 @ 16:00

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

malekoia

Anari, Doctor Deseo, Cesaria Evora, Ive Mendes, Yann Tiersen, Joseba Sarrionandia, Eduardo Galeano, Vincent Van Gogh... Taupadak, malekoi zaharretik...

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution