
ikusi ditut eguzkiloreak, emakumeak leihoan,
uretako sugeak, gernikak eta musuak.
ikusi ditut laborariak zelai elurtuetan,
esperantzaren zuhaitzak, lore saltzaileak eta ametsak.
ikusi ditut olibondoak zeru horiarekin,
oroitzapenak, zeharkako marrak, eta danae gehiago.
baina ez dago inon
rimmela lerratu dizun malko horrek
sortzen duen koadroak bezainbat
samurtzen nauen kolorerik.
egun haietan ez zekiten oraindik
maite ditut maite zure bazterrak
Anari, Doctor Deseo, Cesaria Evora, Zura, Ive Mendes, Biffy Clyro, Simone Felice, Yann Tiersen, Joseba Sarrionandia, Eduardo Galeano, Gustav Klimt, Vincent Van Gogh... Taupadak, malekoi zaharretik.
