2009-05-28

Permalink 12:34:20, Atalak: maiatza, babes-guneak aurkezten  



ARGAZKI RALLYA

enerator" />>

Maiatzaren 31ean, igandearekin, eta Kukuarriko egunarekin batera, argazki Rally antolatu dugu Herrio nature taldekook Talaimendi mendi elkartearen laguntzaz. Hementxe dituzue aragzki rallyaren oinarriak:

Animatu guztiok! Zahar eta gazte! Igande honetakoa izando baita Maiatza Naturaneko azken ekitaldia!


Oinarriak

1. Bi kategoritan banatutako argazkizale guztiek parte hartu ahal izango dute rally honetan: 

         Helduak:14 urtetik gorakoak  

         Haurrak: 13 urtetik beherakoak (13 urteak barne). 

2. Izen ematea herriko plazan egingo da 9:00tatik 10:00etara.

          Dohain izango da haurrentzat eta 3 eurokoa helduentzat

3. Ibilbidea: Plazatik Kukuarrira

4. Gaiak egun bertan azalduko dira. Gai bakoitzeko argazki bat onartuko da.

5. Argazkiak formato digitalean bakarrik onartuko dira, inongo manipulaziorik gabe.

6. Argazkiak egun bertan jasoko dira izena eman den toki berean arratsaldeko 17:00tatik 18:00ak bitartean.

7. Sariak

         Helduak (14 urtetik aurrera)

                   1. saria: 75 €

                   2. saria: 50 €

                   3. saria: 25 €

         Haurrak (13 urte bitarte)

                   1. saria: Argazki materiala

                   2. saria: Argazki materiala

                   3. saria: Argazki materiala

8. Epaimahaia Orioko 3 argazkilarik osatuko dute

9. Sari banaketa eta argazki emanaldia ekainaren 2an izango dira, asteartean Kultur etxean, 

          Aste Berdearen baitan “Laponiako zeharkaldia fondoko eskiekin ” Alberto Agirreazaldegiren diapo emanaldiaren ondoren.

         Egun bertan, parte hartzaile guztien artean zozketa egingo da.

10. Argazki saridunak interneten eta prentsan publikatuko dira. 

11. Oinarri hauetan aurreikusten ez diren arazo guztiak herrio natur taldeak ebatziko ditu.

12. Rally honetan parte hartzeak aipatutako oinarriak onartzen direla esan nahi du.

13. Bidalitako argazki guztiak herrioren artxiboan geldituko dira, edozein momentutan erabiltzeko eskubidearekin, beti ere egilearen izena adieraziz. 

----------

2009-05-20

Permalink 09:30:57, Atalak: maiatza  

Maiatza Naturan: ERROMERIA


 

IGANDE HONETAN DENOK DANTZARA!

Igande honetan izango da Maiatza Naturan ekimena sortarazi zuen ideiaren ospakizuna. Igande honetan egingo ditu 100 urte Europako lehen parke Naturala izandatu zutela. Suedian kokaturik dagoen Abisko Parke nazionala izan zen hura eta poliki poliki Europa osora zabaldu dira babesturiko leku hauek. Hori ospatze aldera igandean, gure inguruan dugun parke natural batean egingo dugun ekitaldi xumera gonbidatu nahi zaituztegu. Pagoetako parke naturaleko Iturraran baserriaren inguruan izango da ekitaldia. Hamaiketako eta erromeria izango da bertan. Baina batez ere, naturan maitatzen dugunon elkartzeko aukera bat izango da. Animatu, etorri, oinez, bizikletaz nahiz errepidez Aiako bazter honetara eta ospatu gurekin Maiatza Naturan. Goizeko 11tatik aurrera izango gara bertan.

 

Nola iritsi jakiteko:

·        http://www.aiapagoeta.com/

 

----------
Permalink 09:16:23, Atalak: maiatza  

Hitzaldia



HITZALDIA: Jon zulaika

Asteazken honetan Zarauzko Arkamurka taldeko Jon Zulaika izango dugu bisitan. “Naturaren babesa Gipuzkoan” izeneko solasaldia entzuteko parada izango da, asteazken honetan, hilak 20, arratsaldiko 19tatik aurrera Orioko Kultur-etxean.

----------

2009-05-11

Permalink 16:00:08, Atalak: babes-guneak aurkezten  

BABESTUTAKO GUNEAK 7: ORIAKO ITSASADARRA

 

BABES-NEURRIA: GKL (ES2120010), 2003; natur balioa duen gunea DOTean; PTS de mejora ambiental (A1G4).

KOKAPENA: Gipuzkoan, Usurbil eta Orio herrien artean.

IRISTEKO MODUA: Euskotren trena (Aia-Orio geltokia), Euskotren Donostia-Zumaia autobus lotura, N-634 errepidea (Orio)

 

Apustuak egitea ohikoa zen, Tolosako parean pasatzean: zein koloretakoa izango da gaur Oria? Baina zaharragoek urre kolorekoa (aurea) ikusten zuten nonbait, hori-hori, dirudienez, hortik baitatorkio izena ibaiari. Eta hortik, baita ere, Orio herriari berea. Oriok eta Oriak eta Orio eta horiak zein lotura estua duten ezaguna da, guztiongatik.

Bada, Usurbildik hasi eta Orioraino doan Oria zatia ez da hain ezaguna, seguruen, eta leku zoragarria da: aberatsa paisaian, meandro ikusgarri eta guzti, eta aberatsa natur balioetan. Horrexegatik proposatu zuen GKL (gaztelaniaz LIC, ezagunagoa, agian) Eusko Jaurlaritzak. Piraguaz egiteko aukera duenari biziki gomendatzen diogu.

Oinez ibiltzeko gogoa duenari, ordea, Orioko tren-geltokitik ibaian gora egitea gomendatzen diegu.

Santioko padura ikusiko duzue eskuinetara, lehenengo. Aurrera segi, eta Motondo delako lautadan sartuko zarete. Urteetan eskonbroak botatzen aritu dira, baina, hala ere, duela gutxira arte baso igel gorria bertan ugaltzen zen. 0 metrora espezie hori ugaltzen zen leku bakarra, hain zuzen. Aurrerago altzez eta lizarrez osatutako basotxo bat aurkituko duzue, ikusgarria. Eta ibai ertzean zoaztela tamarixak eta paduretako landaredia aurkituko duzue nonahi. Ibilbidea laburra da, ez zarete gehiegi nekatuko!

Astirik baduzue, gomendatzen dizuegu, halaber, errioaren beste aldean dagoen Sariako ola ikustea. Garai bateko ur-hornidurarako sistemak ikusten dira oraindik, eta meandroak kurba zoragarria egiten du bertan.

 

ESTEKAK:

----------
Permalink 15:52:15, Atalak: maiatza  



HITZALDIA: Iosu Iztueta

Asteazken honetan Iosu Iztueta bidaiariaren eskutik izango dugu Maiatza Naturaneko bigarren hitzaldia. “Milioi bat kilometro lurrazaletik” izenburupean izango da, arratsaldeko 19tatik aurrera Orioko kultur-etxean.

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Maiatza Naturan

Orain 5 urte Orion sorturiko natur taldearen bloga duzue hau. Mendeurren baten aitzakian etorri gara eremu birtual honetara: Europan lehen parke nazionala izendatu zutela 100 urte luze pasa baitira! Horretxegatik MAIATZA NATURAN izeneko ekimen-multzoa martxan jarri nahi eta blog hau sortzea okurritu ez zaigu bada!hementxe gure kontu eta komeri guztiak tirriki-tarraka gehitzen joateko plaza...

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution