Ikasturtea amaitzear da! Gora oporrak! Beranduxeago oheratu, beranduago jaiki, nahi dudanean eta nahi dudana gosaldu, nahi dudan lagunekin eta nahi dudanean jolastu, gosetzen naizenean etxeratu, nahi adina telebista ikusi, PSP erre, ordenagailuan jolasean ibili... NOLA??? ORDENAGAILUA EZ DA JOLASTEKO SOILIK!!! Gelako blogean ere idatzi behar dut, gelakoek jakin dezaten udako oporretan zertan ari naizen. Eta nik ere jakin nahi dut ikastolako lagunek zer egiten duten.