Artxiboak: Iraila 2011

2011-09-05

Permalink 18:44:48, Atalak: luardo  

MAILA LORTU DUTEN IKASLEENTZAKO DIRU LAGUNTZAK

SAR ZAITEZTE HELBIDE HONETAN DIRU LAGUNTZEN ESKAERA EGITEKO:


Epea: irailaren 6tik urriaren 5era

Eusko Jaurlaritzak 1.000.000 euro bideratuko ditu HABEk zehaztutako euskara maila lortzen duten ikasleak diruz laguntzeko

Gaurko bilkuran, Gobernu Kontseiluak 2010-2011 ikasturtean HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak gainditu dituzten ikasleentzako laguntzak jasotzeko baldintzak eta deialdia egiten duen HABEren zuzendariaren Ebazpena onartu du. Aurten 1.000.000 euro erabiliko dira.

Gaur onartu den ebazpenak arautzen dituen laguntzen jasotzaileak helduei euskara irakasten dieten euskaltegi publikoetako ikasleak izango dira, pribatu homologatuetakoak eta euskararen auto-ikaskuntza ematen duten zentro homologatuetakoak. Laguntza jaso ahal izango dute 2010eko martxoaren 23tik 2011ko abuztuaren 31ra arte euskaltegi batean matrikulatuta egon diren ikasleek, baldin eta HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak egiaztatu badituzte 2010eko bigarren deialdian edo 2011ko lehenengo deialdian. Halaber, honako laguntza hauek jaso ahal izateko, ikasleek matrikula beren kontu ordaindua behar dute izan:

       2011 
Deialdiaren kopurua 
 1.000.000 euro
 HABEren 1. maila edo baliokidea    
 500 euro
 HABEren 2. maila edo baliokidea    
 400 euro
 HABEren 3. maila edo baliokidea 100 euro
 HABEren 4. maila edo baliokidea    
 100 euro

----------

2011-09-01

Permalink 18:54:27, Atalak: luardo  

Oporrak, akabo!

Hementxe gaude berriz ere ikasturte berriari ekiteko asmotan.

MATRIKULA ZABALIK

ORDUTEGIA
Irailaren 13ra arte, arratsaldez bakarrik: 15:30 - 19:30
Kalbaixuak ondoren, goizez: 09:30 - 12:30 eta arratsaldez: 15:30 - 19:30


----------

Kudeaketa

luardo blog

Euskara landu eta hobetzeko erabiliko dugun bloga. Guri idazteko: eusk.mutriku@udal.gipuzkoa.net

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution