ORIENTAZIOA IKASTEKO ASTEBURUA GORBEIAN... LAUDIOKO GAZTEENTZAT
Datorren asteko asteburu osoan, (maiatzak 19 eta 20) Laudioko zenbait gazte abiatuko da GORBEIA mendira eta, zehatzago esanda, bertako Austegiarmin saroian dagoen Goikogane Mendi Taldearen aterpera. ZERTARA? asteburua euskaraz pasatzeaz gain, orientazioaz eta gainerakoez gehiago jakiteko. Orientazio ikastaroa izango da bidaia honen helburu nagusia eta iparrorratz bana oparituko zaie.
Ekimen hau, euskararen ezagutza eta erabilera 12-16 urte bitarteko gazteen artean sustatzeko OXIGENOA EUSKARARI programaren barruan dago. Hemen dituzu, aurten egingo diren irteera guztiak (sakatu gainean): OXIGENOA EUSKARARI-2012.
Baina menditik ibiltzeaz eta euskaraz egiteaz gain, bestelako formazio osagarria ematen zaie, berau ere, jakina, euskaraz. Ikus egitaraua (sakatu gainean): OE-FORMAZIO OSAGARRIA.
Oraingo kasuan, orientaziokoa (mapak, iparrorratzaren erabilera...) azalduko zaie. Eta Gorbeian ikasitako ez ahazteko, hona hemen erabiliko diren ohar paregabeak: ORIENTAZIO IKASTAROA.
Eta, amaitzeko, bi eguneko txangoa denez, eramateko material zerrenda bat banatu zaie. Ez da halabeharrezkoa baina bai kontuan izatekoa. Saka ezazu gainean, ikus eta eskuratzeko: MATERIALA.
Orain arteko txangoetako parte-hartzaileen kopuruaren batez bestea 40 lagunekoa izan da. Talde ederra beraz, eta eragin handikoa euskararen erabileran.
Ezaguna denez, Julen Erreketa mendizale laudioarra da txango hauen koordinatzailea. Berarekin batera, Leire Urretxu eta bestelako gidariak. Ekimen honetan, Laudioko DBHko ikastetxeetako (Ikastola, Institutua eta Milagrosa) nahi duten ikasleek hartzen dute parte.
Ikus, amaitzeko, OXIGENOA EUSKARARI programan parte hartzen ari direnek egindako blog ederra: oxigenoaeuskarari-bloga. Hor dituzu bideoak, argazkiak...

El próximo fin de semana se irá a Gorbeia (refugio del Goikogane M. T. en Austegiarmin) para dar un curso y hacer prácticas de orientación con mapas, brújulas. Todo se enmarca dentro del programa OXIGENOA EUSKARARI, destinado a fomentar el uso del euskera entre los jóvenes (12-16 años) del pueblo. Puedes ver el programa completo: OXIGENOA EUSKARARI-2012.
Además de caminar por el monte y practicar euskera, reciben una formación complementaria. Aquí puedes verlo con más detalle (pincha encima): OE-FORMAZIO OSAGARRIA..
En esta ocasión el curso será sobre orientación. Aquí dispones de los apuntes que se van a utilizar para el curso (pincha encima): ORIENTAZIO IKASTAROA.
Un fin de semana inolvidable...
LAUDIO IBARREKO EUSKARAREN BILGUNEA
