Mezua: BUZTIN ESKULTURAK, EUSKARA ZURI-GORRITZEKO

2012-05-10

Permalink 09:03:31, Atalak: laudioibarra  

BUZTIN ESKULTURAK, EUSKARA ZURI-GORRITZEKO

BUZTIN ESKULTURAK, EUSKARA ZURI-GORRITZEKO

Esculturas de arcilla para rojiblanquear el euskera

 

 

 

 

"Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe, badaukat bihotzean hainbat atsekabe" abestu zuen Bilintx (1831-1876) bertsolari erromantiko paregabeak, bere bertso ezagunen eta hunkigarrienean (ikus osorik "Laudio kantu-kantari" liburuxkan: KANTU KANTARI).

 

Baina utz dezagun atzean zuri-gorria ilundu zitzaigun eguna eta liluratu, enkantatu, sorgindu dezagun gure bizimodua.

 

Euskararen Sorgina datorkigu, uda aurreko aldiari amaiera emateko. Ondoren, Lezeaga aldeko harpeetara joango da, uda betea bertako ingurune freskoetan ematera (hurrengo saioa urriaren 6an izango da).

 

ZER DUGU?

Esan bezala, larunbat honetan (maiatzaren 12an), euskararen sorgina berriz hurbilduko da Laudiora, umeekin (5-12 urte) arrastegi paregabea pasatzeko. ARETA auzoko KULTURA ETXEAn. Nola ez, SORGIN ZAPATUAK-2012 (sakatu gainean argibiderako eta urteko saio eta kartel guztiak ikusteko) egitasmoaren barruan. ARIMAko gure lagunak arduratuko dira saioaren garapenaz.

 

Oraingo saioan ESKULTURAK egiten ikasteko zenbait aholku emango digute, horretarako BUZTINA baliatuz.

 

Ohi bezala, 17:30-19:30 ordutegian eta doan. Eta amaieran... OTAMEN gozoa bertaratutako guztiontzat!!!

 

Har ezazu, honen gainean sakatuz, ekimen honen bereizmen handiko kartela (inprimatzekoa): 2012-05-12 KARTELA.

 

 

 

Este sábado (12 de mayo) y dentro del programa SORGIN ZAPATUAK-2012 (pincha encima para ver el programa completo y acceder a los diversos carteles) dirigido a fomentar el uso del euskera entre los pequeños (5-12 años) contaremos con un taller infantil de esculturas con arcilla y, como es costumbre, una sabrosa merienda para reponer fuerzas.

 

Gratuito. ¿Dónde? En la Kultura Etxea de Areta (17:30-19:30 h.). Más detalles en el cartel (pincha encima): 2012-05-12 KARTELA. La bruja del euskera tomará unas merecidas pequeñas vacaciones ya que el siguiente acto será el 6 de octubre.

 

----------

laudioibarra blog

LAUDIO IBARREKO EUSKARAREN BILGUNEA

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution