Artxiboak: Apirila 2012

2012-04-27

Permalink 12:45:01, Atalak: laudioibarra  

ARAKALDO, AMURRIO eta ZARATAMOKO TOPONIMIAZ

ARAKALDO, AMURRIO eta ZARATAMOKO TOPONIMIAZ

 

Behin baino gehiagotan esan dugu toponimia (leku-izenen altxorra) dela gure ondare linguistikoa ezagutzeko modu egokiena eta ia bakarra. "Gure" esatean horixe adierazi nahi da: herri zehatz bati dagokion hizkuntza ondarea, pertsonal eta besterenezina.

 

Horri lotuta, hona hemen eskualdeko toponimiari buruzko hiru berri, interesa duenarentzat eta, betiere, kontuan izanda gure hizkuntza edo hizkuntza-ondarea udalerrien mugen gainetik dagoela.

 

ARAKALDO.

Biztanleei dagokienez Bizkaiko txikiena den udalerri honetan, toponimia mapa egin dute. Eta aurkezpen ekitaldira gonbidatu nahi zaituzte, giro gozoan egoteko eta, bestetik, oparituko diren mapen alde bat eskuratzeko. Datoren ostiralean izango da, maiatzak 4, 19:30ean bertako udaletxean. Hona hemen kartela (sakatu gainean ikusteko edo eskuratzeko): ARAKALDO.

 

AMURRIO.

Pasa berri den asteartean, hilak 24, Amurrioko toponimiaren erakusketa publiko bat egin zen, balizko zuzenketak eta egiteko. Dakigunez, aurreko mapa baten berrikuspena da. Hor jasotako toponimia Federico Barrenengoa (1916-2005) zenari zor diogu. Maparen egoera eta berriaren zirriborroa ikusteko interesik (ekarpenak, zuzenketak..) duenak Aialur enpresara jo behar du, haiek baitira lanaren ardura dutenak: 945890256 (Inés). Bestela, jo Amurrioko udalera.

 

ZARATAMO.

Gure eskualdetik urrunxeago dagoen arren, jakinarazten dizuegu bertako toponimia-maparen aurkezpena maiatzaren 18 ostiralean egingo dela, bertako Kultura Etxea paregabean.

 

 

ZER ESANIK EZ, MAPA HAUEK AURKEZTU ETA BEREHALA ESKURAGARRI JARRIKO DIRA SAREAN, HAINBAT FORMATUTAN: MAPAK (sakatu gainean).

El próximo 4 de mayo, viernes, a las 19:30 h y en el Ayuntamiento se presentará el mapa toponímico de Arakaldo. También el de Zaratamo será presentado en breve (el viernes 18 de mayo, 19:00 h, Casa de Cultura). En ambos casos se regalarán ejemplares a los asistentes.

Además desde el Ayto de Amurrio se ha hecho un llamamiento público para que la gente haga sus sugerencias sobre el mapa toponímico que se está revisando. Para colaborar ponte en contacto con el Ayto. de Amurrio o Aialur (Inés: 945890256), la empresa que está gestionando su elaboración. No lo dejes pasar...

Una vez presentados, todos estos mapas podrán conseguirse en diversos formatos digitales: MAPAK (pincha encima).

----------

2012-04-24

Permalink 13:45:15, Atalak: laudioibarra  

EUSKARAREN ONDARE HISTORIKOA LAUDION - Lopez de Gereñu leihaketa

GURE EUSKARAREN ONDAREA: Lopez de Gereñu

Laudio

NUESTRO PATRIMONIO EN EUSKERA

Ez dira gutxi Laudion gazteleraz hitz eginda, oraindik, normaltasun osoz erabiltzen diren euskarazko hitzak: aranza, sagutxu, putxa, saguzahar, zezpala, ganorabako, hamarretako, kolkoa, halda, tontorra, txarri, giharra… Eta, zer esanik ez, gure herriko toponimian euskarak utzitako ondarea: Etxabarri, Landaluze, Olarte, Goienuri… Edo euskaren inguruko istorioak edo...

 

Horietako batean interesik baduzu, jar zaitez harremanetan Euskara Arloarekin. Zorte eguna duzu gaurkoa, Arabako Foru Aldundiaren Euskara Zerbitzuaren bitartez, lehiaketa paregabea antolatu dutelako honen inguruan. Araban bagare… Ikus parte hartzeko BALDINTZAK.

 

Gida moduan Gerardo López de Guereñu arabarrak 1958 urtean argitaratu zuen Voces Alavesas liburua har dezakezu aintzat. Nahikoa da honen gainean klikatzea ikusteko edo jaisteko: VOCES ALAVESAS. Egindako lanagatik, lehiaketa honek bere izena du.

 

Kontuan izan, bestetik, herriko toponimia ere langai bat dela sariketa honetan. Erraz baino errazagoa duzu Euskara Arloak argitaratutako toponimia mapa erabiltzen baduzu. Paperean emango dizugu edo, bestela, kontsultatu hemendik: MAPA.

Gehiago jakin nahi baduzu edo parte hartzeko laguntza behar baduzu, jo Euskara Arlora.

 

 

 

Muchas son las palabras de euskera que en Laudio se usan con toda normalidad a través del castellano: aranza ‘espino’, sagutxu ‘ratón’, putxa ‘cuajada’, saguzahar ‘murciélago’, zezpala ‘astilla’, ganorabako ‘sin fundamento’, hamarretako ‘almuerzo mañanero’, kolkoa ‘pecho’, halda ‘regazo, faldón’, tontorra ‘cumbre’, txarri ‘cerdo’, giharra ‘un tipo de carne’…. Por no hablar del extenso y rico patrimonio recogido en nuestra toponimia, en el tesoro de los nombres de lugar: Etxabarri, Landaluze, Olarte, GoienuriOs diversas historias en torno al euskera o...

 

Si tienes algo que contar en alguno de estos campos lingüísticos, ponte en contacto con el Área de Euskera. Sin duda el de hoy es tu día de suerte, ya que el Servicio de Euskera de la Diputación Foral de Álava ha organizado un precioso concurso para ahondar en estos campos. No pierdas el tiempo y echa un vistazo a las bases: BALDINTZAK

 

Como referencia puede servirte el libro Voces Alavesas que ya en 1958 publicase el alavés Gerardo López de Guereñu. Puedes verlo y descargarlo pinchando aquí: VOCES ALAVESAS. Por esa labor el concurso lleva su nombre. Pero en su obra no están todas las palabras… Necesitamos tu colaboración para hacer algo más completo.

 

Pero recuerda que, como hemos dicho, también puedes trabajar los nombres de lugar. Y lo tienes fácil si usas el mapa toponímico publicado desde el Área de Euskera. Te lo podemos facilitar en papel o, si lo prefieres, tú mismo lo visitas pinchando aquí: MAPA.

 

Si necesitas más información o ayuda para participar, no dudes en pasar por el Área de Euskera municipal.

 

Y si conoces alguna palabra eusquérica que se uses en castellano DÍNOSLA. No lo olvides: la palabra que no se usa está muerta.

----------

2012-04-23

Permalink 14:39:49, Atalak: laudioibarra  

LAUDIOtik Senperera busez. HERRI URRATS

AUTOBUSAK IPAR EUSKAL HERRIKO

"HERRI URRATS"-ERA JOATEKO

 

 

Datorren asteko igandean (maiatzak 13), Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia izango da Senpere (Lapurdi) herriko aintzira ederrean. Ikus egitaraua, ibilbidea eta abar honen gainean sakatuz: HERRI URRATS-2012.

 

Hara hurbiltzeko hainbat autobus abiatuko da, eskualdeko udal batzuen artean antolatutako ekimen bateratuan. Laudiotik joan nahi baduzu honako hauek dira datuak:

 

IRTEERA: 09:15ean, "Laudio" ("Canciller Ayala" zena) Institutuaren aurreko bus geltokian.

ITZULERA: 18:30etan Senperetik.

PREZIOA: 11 euro, adin guztietarako.

BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Hemen duzu: BAIMENA.

IZENEMATEAK: Laudio Udaleko Euskara Arloan. 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: maiatzaren 10a, osteguna.

KARTELA: xehetasun handiz lortzeko, sakatu hemen: HE12-KARTELA.

 

----------

2012-04-20

Permalink 10:59:38, Atalak: laudioibarra  

EUSKARAZ LAN EGIN NAHI DUZU? LANGILE EUSKALDUNAK NAHI?

HORRELAKO ZERBITZUAK EUSKARAZ IZAN NAHI DITUZU?

- Aisialdirako begiraleak

- Eskola partikularretarako irakasleak

- Kirol begiraleak

- Saio aurkezleak

- Ume-zaintzaileak ("kanguruak")

GALDETU LAUDIO UDALAREN EUSKARA ARLOAN:

euskara@laudiokoudala.net // 944034890.

Bertan emango dizkizugu guri heldutako lan egiteko prest daudenen eskaintzak. Geroko lan-harremana zuen artekoa izango da, udalak erantzukizunik, ardurarik edo jarraipenik egin behar izan gabe.

 

PREST AL ZAUDE GORAGOKO ESPARRUETAKO BATEAN LAN EGITEKO?

Eman zure kontaktua eta kurrikulum bat (gaiari lotutakoa baino ez; euskarri digitalean mezu baten bitartez; aipatu euskararen ezagutzari dagokiona) eta zerbitzua eskatzen digun enpresa, elkarte edo herritarrari informazio hori emango diogu. Geroko lan-harremana zuen artekoa izango da, udalak erantzukizunik, ardurarik edo jarraipenik egin behar izan gabe.

Zerrenda batean baino gehiagotan eman dezakezu izena.

Ez da inolako azterketarik edo probarik egingo.

Ezinbestekoa da 18 urte beteak izatea.

Euskarazko lan-harremanak eta zerbitzuen eskaintza errazteko ekimena da berau. Beraz, ezinbestekoa da euskaraz ondo, eroso... moldatzea.

ESKUORRIA (PDF) eskuratzeko sakatu gainean eta itxaron tartetxo batez: ESKUORRIA.

OHARRA: HELDUTAKO DATUEZ ZERRENDA BERRI BAT PRESTATUKO DA. HONEK BALIOGABE UTZIKO DU ORAIN ARTE ERABILITAKOA.

 

 

¿NECESITAS CONTRATAR ALGUNO DE ESTOS SERVICIOS EN EUSKERA?

- Monitores/as de tiempo libre

- Profesores/as para clases particulares

- Monitores/as deportivos

- Presentadores/as de actos

- Cuidadores/as de niños/as ("canguros")

Pregunta en el Área de Euskera del Ayto. de Llodio:

euskara@laudiokoudala.net // 944034890.

Allí te facilitaremos las ofertas que para trabajar en dichos campos nos han hecho llegar. La relación laboral que se derive será exclusivamente entre vosotros, sin que el Ayuntamiento tenga responsabilidad, obligación o necesidad de hacer seguimiento alguno.

¿ESTÁS DISPUESTO A TRABAJAR EN ALGUNO DE ESTOS CAMPOS?

Facilítanos tu contacto y currículum (sólo lo relacionado con la oferta en cuestión; en formato digital vía mail; citar grado de conocimiento de euskera) y nosotros se lo facilitaremos a la empresa, asociación o particular que nos lo solicite. La relación laboral que se derive será exclusivamente entre vosotros, sin que el Ayuntamiento tenga responsabilidad, obligación o necesidad de hacer un seguimiento alguno.

Puedes inscribirte en más de una opción laboral.

No se hará ningún examen o prueba.

Es obligatorio tener cumplidos los 18 años.

Esta es una iniciativa para fomentar las relaciones laborales y la oferta de servicios en euskera. Es, por tanto, imprescindible que te desenvuelvas bien, con comodidad... en euskera.

Para descargar el FOLLETO (PDF) pincha encima y espera unos segundos: ESKUORRIA.

CON LOS NUEVOS DATOS SE CREARA UN LISTADO NUEVO. ÉSTE DEJARÁ SIN VALIDEZ EL ANTERIOR.

 

----------

2012-04-18

Permalink 09:48:50, Atalak: laudioibarra  

UMEENTZAKO ANTZERKIA eta TINBALEN BURRUNBA Gardean (Laudio)

UMEENTZAKO ANTZERKIA eta TINBALAK EGITEKO LANTEGIAK GARDEAN

Teatro infantil y timbales para San Prudencio en Gardea

= SORGIN ZAPATUAK =

Larunbat honetan (apirilaren 21ean) euskararen sorginak bisita egingo die Laudioko umeei (5-12 urte). Gainera, atseden hartuta dator, indartsu.

Oporraldia atzean utzi eta GARDEA auzoan dagoen GIZARTE ETXEAN burutuko da saioa, ohi bezala, 17:30-19:30 ordutegian eta doan. Nola ez, SORGIN ZAPATUAK-2012 (sakatu gainean argibiderako eta urteko saio eta kartel guztiak ikusteko) egitasmoaren barruan.

Oraingo honetan KIRIKIÑOko gure lagunak arduratuko dira. Eta egitarau sendoa dugu...

Hasteko, liluratuta geratuko gara "JAKIN ETA JOLAS" TALDEAK "ANTZOKIKO ISTORIOAK" ANTZEZLANA erakutsiko digutelako.

Ikuskizuna amaitu eta berehala, ASKARI GOZOA egingo dute hara bertaratutako ume guztiek, indarrak berreskuratzeko. Zergatik?

SAN PRUDENTZIO JAIKO DANBORRADARAKO TINBALAK EGITEKO LANTEGI bat izango dutelako!!! Saio BURRUNBATSUA Gardeako hau!!

KARTELA inprimatzeko edo bestelakoetarako bereizmen handiz beharko bazenu sakatu honen gainean: 2012 04 21 KARTELA.

Eta hurrengo larunbatean, San Prudentzio jaia izanagatik ez da saiorik egongo. Ez eta hurrengoan ere. Baina bai maiatzaren 12an. Non eta Aretako Kultura Etxean, Arima taldeko gure lagunek hartuko dute txanda. Zer egiteko? BUZTIN ESKULTURAK. Zeu ere artista, beraz!!!. Garaiz jakinaraziko da baina ikus edo har ezazu kartela honen gainean sakatuz: 2012-05-12 KARTELA.

----------

2012-04-13

Permalink 15:32:50, Atalak: laudioibarra  

Euskara AIZKORRIko haitz-ertzetik

ALOÑA - AIZKORRI (1.528 m, harkaitz ertzetik)... LAUDIOKO GAZTERENTZAT

 

 

 

Datorren asteko igandean (apirilak 22) Laudioko zenbait gazte abiatuko da EAEko lur garaienetara, ALOÑA - AIZKORRI (1.528 m, harkaitz ertzetik) aldera hain zuzen ere.

 

Ekimen hau, euskararen ezagutza eta erabilera gazteen artean sustatzeko OXIGENOA EUSKARARI programaren barruan dago. Hemen dituzu, aurten egingo diren irteera guztiak: OXIGENOA EUSKARARI-2012.

 

Orain arteko txangoetako parte-hartzaileen kopuruaren batez bestea 40 lagunekoa izan da. Talde ederra beraz, eta eragin handikoa euskararen erabileran.

 

Ikus txango honetarako Leire Urretxu gidariak (Mendiak eta Herriak) prestatu digun ohar txukuna: OHARRA. Ezaguna denez, Julen Erreketa mendizale laudioarra da txango hauen koordinatzailea eta Laudioko DBHko ikastetxeetako (Ikastola, Institutua eta Milagrosa) ikasleek hartzen dute parte.

 

Ikus, amaitzeko, OXIGENOA EUSKARARI programan parte hartzen ari direnek egindako blog ederra: oxigenoaeuskarari-bloga. Hor dituzu bideoak, argazkiak...

 

 

----------

laudioibarra blog

LAUDIO IBARREKO EUSKARAREN BILGUNEA

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution