Mezua: Amets-harrapagailuak Laudion

2012-03-22

Permalink 09:31:52, Atalak: laudioibarra  

Amets-harrapagailuak Laudion

Umeentzako ANTZERKIA ARETAn

Teatro infantil en Areta

 

 

Aste honetan amaiera eman diogu neguari. Eta horri lotua, larunbat honetako urtaroko azken saioa (hilak 24, Aretako Kultura Etxean), apirilaren 21a arte (Gardean izango da) atseden bat hartuko duelako gure sorginak. Baina, noskiro, ez berak dakarkigun euskara... Horrek ez oporrik nahi!!

 

Neguko azken eta udaberriko lehenengo saio honetarako, puntako antzerki taldea ekarriko dugu: APIKA. Eskainiko diguten antzezlana ere, zurtzeko modukoa: "Mundu berri nol?" Hori izenburu amaitu gabea!!!

 

Eta jarraian ASKARI GOZOA bertaratutako guztientzat. Behin tripa-zorria baretuta, baliteke umeren bat lo geratzea... Ez da aukera txarra, otamena bukatu eta berehala KIRIKIÑO taldeak paratu digun lantegiari ekingo zaiolako. Eta zer egiten erakutsiko digute? AMETS-HARRAPAGAILUAK, zure logelan esekitzeko.

 

Hau da hau, sorginaren pagotxa!

 

Hona hemen hurbiltzeko jakin beharrekoak:

 

Larunbat honetan (martxoak 24) eta ARETAko Kultura Etxean. 17:30-19:30 ordutegian eta doan. Euskaraz sorginduak izan nahi duten 5 urtetik gorako umeei zuzendua eta urte osoko SORGIN ZAPATUAK-2012 (sakatu gainean argibiderako eta urteko saio guztiak ikusteko) egitasmoaren barruan.

 

Saio honetako kartela bistaratzeko, gordetzeko, inprimatzeko edo bestelakoetarako beharko bazenu sakatu honen gainean: 2012-03-24 KARTELA.

 

OHARRA: Euskara Arloak antolatutako ekintzen berri izateko hau bezalako mezurik ez baduzu jaso nahi, erantzun mezu honi BAJA hitza idatziz.

 

 

Este sábado (24 de marzo) y dentro del programa SORGIN ZAPATUAK-2012 (pincha encima para ver el programa completo y acceder a los diversos carteles) dirigido a fomentar el uso del euskera entre los pequeños (5-12 años) contaremos con la actuación teatral del grupo Apika con su obra "Mundu berri nol?". A continuación, una sabrosa merienda para reponer fuerzas y acometer el taller que, de las expertas manos de KIRIKIÑO, nos enseñará a hacer unos preciosos "atrapasueños" con los que adornar nuestra habitación. Gratuito. ¿Dónde? En la Kultura Etxea de Areta (17:30-19:30 h.). Más detalles en el cartel (pincha encima): 2012-03-24 KARTELA. La bruja del euskera tomará unas pequeñas vacaciones ya que el siguiente acto será en Gardea el 21 de abril.

 

NOTA: si no deseas recibir este tipo de mensajes con información de las actividades del Área de Euskera contesta a este mensaje con la palabra BAJA.

----------

laudioibarra blog

LAUDIO IBARREKO EUSKARAREN BILGUNEA

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution