Mezua: GURASOLAGUN Laudion

2012-01-20

Permalink 15:38:02, Atalak: laudioibarra  

GURASOLAGUN Laudion

 

GURASOLAGUN

EUSKARA PRAKTIKATU NAHI DUTEN FAMILIENTZAKO PLANA

EL PLAN PARA LAS FAMILIAS QUE QUIERAN PRACTICAR EUSKERA

 

Guztiok dakigu BERBALAGUN hitzaren atzetik euskara praktikatzeko eta euskaraz bizi ahal izateko espazio batzuk eraikitzen dituen ekintza konplexua dela. Sakatu gainean gehiago jakiteko: BERBALAGUN.

 

Eta badago martxan, hainbat talderekin. Baina euskarak ez du muga ezagunik...

 

Guraso euskaldunak bazarete eta seme-alabekin eta zuena bezalako beste familiekin hainbat ekintzatan parte hartu nahi baduzue, hona duzue formatu berria: GURASOLAGUN (guraso berba-lagunak).

 

Familia plan ederra eta garai ekonomiko goibeletarako oso egokia: doakoa da.

 

Lehenengo kontaktua errazteko, planaren norabidea guztion artean adosteko eta balizko zalantzak egiteko, batzar bat egingo da, zu bertaratu zaitezen:

 

DATA: urtarrilak 27

ORDUA: 17:30

LEKUA: Basalarrina elkartearen egoitza (Azoka plaza)

 

Deialdi honetan seme-alabak ere gonbidatuta daude, begiraleren bat egongo da haiekin eta jolas-lantegitxo bat ere eskainiko zaie.

 

Besterik behar baduzu, badakizu...

 

 

----------

laudioibarra blog

LAUDIO IBARREKO EUSKARAREN BILGUNEA

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution