Artxiboak: Urtarrila 2012

2012-01-30

Permalink 09:53:30, Atalak: laudioibarra  

AIARALDEKO EUSKARAREN GIDA

 

AIARALDEKO EUSKARAREN GIDA

GUÍA DEL EUSKERA DE AIARALDEA (Cuadrilla de Ayala)

 

 

 

Gehienbat eskualdeko irakaskuntza-zentroen bitartez banatuko da egonotan Aiaraldeko Euskararen Gida, aspaldiko egitasmoa eta egun errealitate bihurtu dena.

 

Bere baitan jasoak dituzu Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo eta Aiaraldeko (Aiarako Kuadrilla) euskararen datuak, ohar historikoak, euskararen ezagutze eta erabiltze zenbakiak eta abar. Hauez gain, bestelako baliabide interesgarriak jaso dira: euskara ikasteko baliabideak, komunikabideak, Internet tresnak, bekak eta titulazioak, euskararen jaiak, elkarteak, deiturak euskalduntzeko gida, "Bai Euskarari" ziurtagiria... eta, azkenik, zerbitzuen gida.

 

Azken honen barruan euskaraz ere zerbitzatzeko gai diren denda, taberna, jatetxe eta abarren zerrenda luzea duzu. Balio erantsi bat, zalantzarik gabe... Honetan islatuak egon ahal izateko, guzti-guztiei luzatu zitzaien gonbidapena.

 

Amaitzeko esan behar da Aiarako Kuadrillaren ekimen bat da, sortzen duten bost udalen lankidetzarekin egin dela eta bete-betean bideragarria izan dela Arabako Foru Aldundiak, bere Euskara Zerbitzuaren bitartez, emandako finantzazioari esker. Diseinu, datu-bilketa eta gainerakoak Aiaraldea.com hedabideari zor zaizkio, hari esleitu zitzaizkiolako eginbehar horiek. Eta lan ederra egin dute bai... Ikus bestela honen gainean sakatuz: AIARALDEKO EUSKARAREN GIDA (gainean sakatu ikus edo jaisteko).

 

 

Estos días, y principalmente a través de los centros de enseñanza, se repartirá la Aiaraldeko Euskararen Gida ('Guía del Euskera de Aiaraldea'), un antiguo proyecto hecho hoy realidad.

En ella se recogen los datos sobre el euskera en Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo y la misma Cuadrilla de Ayala, con notas históricas, datos de conocimiento y uso, etc. Acompañan a estas páginas otras dedicadas a los recursos para el estudio del euskera en nuestra comarca, medios de comunicación, herramientas de Internet, becas y titulaciones, fiestas del euskera, asociaciones, una guía para registrar en euskera los apellidos, el certificado "Bai Euskarari"... y, al final, una interesante guía de recursos.

 

En esta última dispondrás de la referencia de aquellos establecimientos que te ofrece su servicio habitual pero también en euskera. Un valor añadido, sin duda... Se invitó a todos los comercios a aparecer en esta guía.

 

Para finalizar, queremos recordar que ésta es una iniciativa promovida desde la Cuadrilla de Ayala, con la colaboración de sus diferentes ayuntamientos, y con la inestimable financiación por parte de la Diputación Foral de Álava (a través de su Servicio de Euskera). De la gestión de los datos, diseño, etc. se ha encargado el medio de comunicación Aiaraldea.com, a quien se le adjudicaron las diversas labores. Y han hecho un trabajo más que bonito... Aunque lo mejor es que lo compruebes aquí: AIARALDEKO EUSKARAREN GIDA (pincha encima para ver o descargar la guía).

 

 

----------

2012-01-27

Permalink 11:05:42, Atalak: laudioibarra  

EUSKARAZKO WIKIPEDIARI BULTZADA

 

EUSKARAZKO WIKIPEDIARI BULTZADA

Un impulso a la Wikipedia en euskera

 

 

 

Zenbatetan erabili duzu Wikipedia? Eskuratutako horren trukean zertan lagunduko zenuke? Ikus beheragokoa...

 

 

Euskararen erabilera esparru guztietan sustatzeko, ezinbestekoa da herritarrei baliabide eta tresnak ematea, teknologia berrien arloan bereziki. Testuinguru horretan kokatzen da 2011n Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko eduki entziklopedikoak sarean jartzeko garatutako egitasmoa. Argibide gehiagorako sakatu hemen: ALBISTEA.

 

Ekimen hau gazteei zuzendutakoa da. Ikus Gazteaukeraren bitartez heldutako parte hartzeko informazioa: EUSKARAZ / GAZTELERAZ.

 

Mila esker mundu zabalaren izenean...

 

----------

2012-01-26

Permalink 11:05:22, Atalak: laudioibarra  

TREBAKUNTZA SAIOAK LAUDIOKO UDAL LANGILEENTZAT

 

EUSKARA NONAHI, LAUDIOKO UDALETXEAN ERE BAI

TREBAKUNTZA SAIOAK UDAL LANGILENTZAT

=========

 

Laudio Udaleko Osoko Bilkurak 2008ko abenduaren 29an egindako ohiko bileran, besteak beste, Laudio Udaleko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (2008-2012) onartu zuen. Horren baitan jasota daude eginbeharreko nagusiak eta, beren ezaugarriengatik, horren barruan lehenesten diren lanpostuak. Plan hau, udalaren barneari begirakoa da (bulegoak, udal langileak, Administrazioa...) eta udaletxetik kanpoko (aisia, irakaskuntza, kirola, merkataritza, enpresak, gazteria...) EBPN izeneko (Euskaraz Biziberritzeko Plan Nagusia) planarekin osatzen da. Plan biak elkarren osagarriak dira.

 

Udalaren "barruko plan" horren garapenean, hainbat ekimen zehatz burutzea erabaki zen, betiere erakundearen beharren eta diru-baliabideen arabera aukeratuak.

 

Horien artetik bat, egunotan garatzen ari dena eta aurreko urtean hasiera izan zuena: udal langile batzuentzako HIZKUNTZAN TREBATZEKO FORMAZIO SAIOAK dira. Saio hauek aurreko urteetan garatutakoaren jarraipen eta amaiera dira, beraz. Saiook, Emun enpresako teknikari batek ematen ditu.

 

Baina nola garatzen dira?

Euskara Planeko lehentasun handiko 15 langilerekin bost orduko zazpi saio egiten ari da: urtarrilaren 20an hasi eta martxoaren 2an bukatu, hau da, 35 orduko trebatze zerbitzua. Ekimen honekin amaiera emango zaio 2008-2012 bitarteko planean aurreikusita zegoen 15 langileentzako formazioari.

 

Ekimen honek urrats ezberdinak ditu:

 

a) aztertu zein diren langile horietako bakoitzak gehienbat egiten dituen dokumentuak.

 

b) langile bakoitzarekin adostu agiri horietatik zein landu nahi den euskaraz ere garatu ahal izateko.

 

c) dokumentua aztertu eta, behar den kasuetan, dokumentu horren eredu edo txantiloi berri bat sortu, prozesua erraztearen aldera.

 

d) langile bakoitzarekin egon dokumentu horiek gauzatzen trebatzeko.

 

Helburua: udalaren barruan, hizkuntza ofizial bien normalizazioa lortzea. Eta euskarari dagokionez, zerbitzu hizkuntza ez ezik lan hizkuntza ere izatea.

 

 

 

 

 

El Ayuntamiento de Llodio, en sesión ordinaria celebrada el 29 de diciembre de 2008 aprobó el Plan de Normalización del Uso del Euskera (2008-2012) para el Ayuntamiento de Llodio, de aplicación en su vertiente interna (oficinas, trabajadores, Administración...) recogiendo las líneas maestras de actuación y los puestos priorizados dentro del mismo. Dicho plan se complementa con el EBPN (Plan General de Promoción del Uso del Euskera), tocante a diversos ámbitos del municipio (ocio, enseñanza, deporte, comercio, empresas, juventud...).

 

Para el desarrollo del citado "plan interno" del Ayuntamiento se acordó activar diversas actuaciones, elegidas en función de las necesidades y disponibilidad presupuestaria de la entidad.

 

Una de ellas fue la de acrecentar la destreza lingüística de los 15 trabajadores municipales prioritarios dentro del citado Plan de Euskera.

 

Son la continuación y punto final de los ciclos de capacitación llevados a cabo en los años anteriores. La formación la imparte un técnico de la empresa Emun.

 

En qué consisten?

Se desarrollará en siete sesiones de cinco horas, entre el 20 de enero y el 2 de marzo, es decir, con un total de 35 horas. Con ello, finalizará la formación prevista dentro del plan 2008-2012 para los 15 trabajadores citados.

 

En el proceso consta de diferentes fases:

 

a) analizar cuáles son los documentos que con más asiduidad realiza cada trabajador.

 

b) acordar con cada trabajador en cuál de dichos documentos quiere implicarse para poder trabajarlo también en euskera.

 

c) estudiar el documento y, en los casos que sea necesario, crear una nueva versión del mismo o una plantilla, para hacer más fácil la labor.

 

d) trabajar conjuntamente con cada trabajador los documentos correspondientes.

 

Objetivo: que en el Ayuntamiento se de una normalización lingüística de las dos lenguas oficiales. Y en lo tocante al euskera, que se convieta no sólo en una lengua de servicio sino también en una lengua de trabajo.

 

----------

2012-01-25

Permalink 14:12:17, Atalak: laudioibarra  

KIRIGAMI LAUDION eta KATU BAT PARISEN

 

 

KIRIGAMI LAUDION eta KATU BAT PARISEN

 

Asteburu handia dugu laudioarrok. Zalantzarik gabe, SANBLASAK (sakatu gainean ikusteko) gailenduko dira gainerako ekitaldien artetik.

 

Baina baditugu bestelako eskaintzak, euskaraz garatuak, umeen "egarria" asetzeko modukoak.

 

KIRIGAMI

Larunbat honetan (urtarrilaren 28an) euskararen sorginak 2012 urteko hirugarren bisita egingo die Laudioko umeei (5-12 urte). Lamuza Parkean dagoen Udal Ludotekan. Nola ez, SORGIN ZAPATUAK-2012 (sakatu gainean argibiderako eta urteko saio guztiak ikusteko) egitasmoaren barruan.

 

Oraingo honetan ARIMAko gure lagunak arduratuko dira, JAPONIAKO "KIRIGAMI" (papera moztuz egiten diren irudi geometrikoak: KIRU 'ebaki' + KAMI 'paper') teknikak erabiltzeko jolas-lantegi batzuen bitartez. Gogora dezagun aurreko batean (2012 01 14) "origami" ('paper tolestua', papiroflexia) landu zutela, arrakasta handiz (65 parte-hartzaile).

 

Ohi bezala, 17:30-19:30 ordutegian eta doan. Eta amaieran... OTAMEN-ASKARI gozoa!!!

 

Har ezazu, honen gainean sakatuz, ekimen honen bereizmen handiko KARTELA (inprimatzekoa); ikustekoa, honi atxikia doakizu.

 

Hurrengo saioa: otsailaren 4an, Aretako Kultura Etxean, Kiki-Koko-Moko pailazoekin, eta Kirikiñoren eskutik. Ikus zehatzago ondokoan: KARTELA.

 

 

 

KATU BAT PARISEN

Umeentzako euskarazko filma.

Urtarrilaren 29an, IGANDEA.

Saio bakarra: 17:30ean

Udal Zinema Aretoan (Lanbide Heziketako Udal Ikastetxean).

Sarrera: 2 euro.

Hurrengo filma: otsailaren 26an "VICKI BIKINGOA ETA THORREN MAILUA".

 

 

==================

Al margen de las grandes celebraciones unidas a la feria de San Blas, este fin de semana contaremos con dos actividades programadas desde el Área de Euskera municipal y especialmente dirigidas a los más pequeños.

 

El sábado, dentro del programa SORGIN ZAPATUAK-2012, contaremos con unos talleres de "kirigami" y una sabrosa merienda. De la mano del grupo Arima. Pincha aquí para ver el cartel y más detalles de la actividad: KARTELA.

 

Por otra parte, el domingo (17:30 h) se proyectará la película de dibujos animados "Katu bat Parisen", dirigida especialmente al público infantil. 2 euros y en la sala de cine municipal (Centro Municipal de Formación Profesional).

 

 

----------

2012-01-24

Permalink 10:43:44, Atalak: laudioibarra  

IZOTZA eta FAMILIAK euskarazko LAUDIOn

 

Euskarak ez du mugarik. Jakin bagenekien... Baina egia da egun eta eguzki harritzen gaituela proposamen berriekin. Zer berri liluragarri dugu oraingoan?

IZOTZA

Gasteizko IZOTZ PISTAra joateko ekimena, euskarazko egun-pasan.

Otsailaren 4an, larunbata

Izotz-pistan: 17:00 – 18:30. Eta gero...

Sarrera: dohainik

Patinen alokairua: 4,50 euro

Bidaia: nor bere autoan

Izena emateko

Azken eguna: urtarrilaren 30a, astelehena.

Non? Laudioko Berbots-AEK euskaltegian (laudio_berba@aek.org; 607 673 744) edo Udaleko Euskara Arloan (euskara@laudiokoudala.net; 944 034 890).

Hona hemen ekimen honen kartela: IZOTZ PISTA KARTELA. (sakatu gainean ikusteko edo eskuratzeko).

Saio hau, euskara praktikatzeko eta gozatzeko BERBALAGUN egitasmoaren barruan dago.

FAMILIA

Gogoratu, bestetik, BERBALAGUN programa beraren barruan GURASOLAGUN egitasmoa abiatu nahi dela: familia osorako euskara plana... Ikus horri buruz eman genuen ALBISTEA eta dagokion KARTELA (sakatu gainean ikusteko edo eskuratzeko). Hurbil zaitez ostiral honetan (hilak 27) horretarako paratu den bilerara. Zoriontsuagoa izango zara...

HIELO

Todos/as aquellos/as que quieran pasar un divertido día patinando sobre hielo mientras disfrutan de lo lindo hablando y practicando euskera aquí tienen una estupenda ocasión: será el 4 de febrero y el último día de inscripción el lunes 30 de este mes. Más información en el CARTEL anunciador de esta iniciativa enmarcada en el programa BERBALAGUN (pinchad encima para visualizarlo o descargarlo).

FAMILIA

Recuerda también que este viernes 27 estás convocado a una reunión informativa sobre el programa de euskera GURASOLAGUN, dirigido a aquellas familias que quieran ser mucho más felices al pasar sus días en euskera. Más información en el CARTEL (pinchad encima para visualizarlo o descargarlo).

----------

2012-01-20

Permalink 15:38:02, Atalak: laudioibarra  

GURASOLAGUN Laudion

 

GURASOLAGUN

EUSKARA PRAKTIKATU NAHI DUTEN FAMILIENTZAKO PLANA

EL PLAN PARA LAS FAMILIAS QUE QUIERAN PRACTICAR EUSKERA

 

Guztiok dakigu BERBALAGUN hitzaren atzetik euskara praktikatzeko eta euskaraz bizi ahal izateko espazio batzuk eraikitzen dituen ekintza konplexua dela. Sakatu gainean gehiago jakiteko: BERBALAGUN.

 

Eta badago martxan, hainbat talderekin. Baina euskarak ez du muga ezagunik...

 

Guraso euskaldunak bazarete eta seme-alabekin eta zuena bezalako beste familiekin hainbat ekintzatan parte hartu nahi baduzue, hona duzue formatu berria: GURASOLAGUN (guraso berba-lagunak).

 

Familia plan ederra eta garai ekonomiko goibeletarako oso egokia: doakoa da.

 

Lehenengo kontaktua errazteko, planaren norabidea guztion artean adosteko eta balizko zalantzak egiteko, batzar bat egingo da, zu bertaratu zaitezen:

 

DATA: urtarrilak 27

ORDUA: 17:30

LEKUA: Basalarrina elkartearen egoitza (Azoka plaza)

 

Deialdi honetan seme-alabak ere gonbidatuta daude, begiraleren bat egongo da haiekin eta jolas-lantegitxo bat ere eskainiko zaie.

 

Besterik behar baduzu, badakizu...

 

 

----------

2012-01-19

Permalink 11:59:57, Atalak: laudioibarra  

D bitamina Laudioko umeentzat

 

D BITAMINA. Aberastu bere heziketa. Laudio.

2012/13 ikasturterako aurrematrikulazioak

Otsailaren hasieran (2012-01-30 > 2012-02-10), 2012/13 ikasturteko aurrematrikulaziorako aldia zabalduko da. Horregatik Udalak, bere Euskara Arloaren bitartez, kanpaina bat abiatu du, 2009 eta 2010 urteetan jaiotako Laudioko 322 umeei zuzendua. Izena: "D bitamina: aberastu bere heziketa!" Bere bitartez umeek hazi ahala neurtzeko gailu bat eta D hezkuntza-eredua (euskara hutsezko irakaskuntza) aukeratzearen aldekoak batzen dituen eskuorri informatibo bat jasoko dituzte. Hauen gainean sakatuz gero ikus eta jaits ditzakezu: ESKUORRIA (haren testu soila) / NEURGAILUA.

D eredua da, aditu guztien esanetan, euskara / gaztelera elebitasunera iristeko hezkuntza-eredu egokiena.

Baina adituen iritzietatik at, badirudi errealitatea bera, bide horretatik doala, herritarrek D ereduaren alde egiten duten eskaera soziala geroz eta nabariagoa delako. Izatez, aurreko 2011/12 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko gurasoen gehiengoak (% 70) D ereduan matrikulatu zituen bere haurrak. Proportzio bertsuak ditugu gure herrian: iaz estreinakoz matrikulatu ziren Laudioko bi urteko umeen artean, 10etik 7k D ereduan eman zuen izena.

 

VITAMINA D. Enriquece su educación. Laudio.

Prematriculaciones curso 2012/13

A principios de febrero (30-01-2012 > 10-02-2012), se abrirá el plazo para formalizar las prematriculaciones del curso 2012/13. Por ello, el Ayuntamiento de Llodio, a través de su Área de Euskera, ha puesto en marcha una campaña dirigida a los 322 niños/as de Llodio nacidos/as en 2009 y 2010. Su nombre: "Vitamina D. ¡Enriquece su educación!" Por medio de ella recibirán un elemento para medir la altura de nuestros peques así como una hoja informativa dando a conocer las ventajas de optar por el modelo educativo D (enseñanza íntegramente en euskera). Puedes verlas o descargarlas pinchando aquí: FOLLETO (sólo el TEXTO del mismo) / MEDIDOR.

El modelo D es, en opinión de todos los expertos, el modelo educativo más apto para acercarse al bilingüismo castellano / euskara.

Pero, al margen de estas voces especializadas, lo cierto es que la misma realidad camina hacia el modelo D, con una demanda social del mismo cada vez más notable. De hecho, la mayoría de los padres y madres (el 70 %) de la Comunidad Autónoma Vasca prefirieron el curso pasado el modelo D para sus hijos/as. Las proporciones son similares para nuestro pueblo: 7 de cada 10 de los niños/as de dos años que el curso pasado se matricularon en Llodio por primera vez, lo hicieron en el modelo D.

----------

2012-01-18

Permalink 13:46:15, Atalak: laudioibarra  

FORMAZIO SAIOA LAUDIOKO IRAKASLEENTZAT

 

IRAKASLEENTZAKO FORMAZIO SAIOA

(sesión formativa para profesores)

BULARRETIK MINTZORA

 

Gaur (hilak 18), udal liburutegian eta eguerdiko 14:00-16:00 ordutegian Bularretik mintzora egitasmoaren parte hartzen duten 50 (ggb) irakasleei zuzendutako formazio saio berri bat emango zaie. Itziar Zubizarreta idazle ordiziarraren esku geratuko da gaurko saioa.

 

Dakizunez, Bularretik mintzora umeen artean (euskarazko) irakurzaletasuna sustatzeko bost urteko programa bat dela eta bere horretan inplikatuta daudela Laudioko 5 ikastetxeak, 50 bat irakasle, 674 ume, ume horien hainbat guraso eta udal liburutegia, lurrikara honen benetako epizentroa.

 

Laudio udalak antolatzen du bere Euskara Arloaren bitartez eta bere garapenaz eta zuzendaritzaz Galtzagorri elkartea arduratzen da. Gehiago jakiteko: BULARRETIK MINTZORA.

 

 

Hoy 18 de enero en la biblioteca municipal y en horario de 14:00-16:00 la escritora ordiziarra Itziar Zubizarreta impartirá una sesión formativa a los aprox. 50 profesores que toman parte en el programa Bularretik mintzora, dirigido a aumentar los hábitos de lectura (en euskera) entre los más pequeños. Concurren en él, los 5 centros educativos de Llodio, con unos 50 profesores, 674 alumnos/as y muchos de sus padres y madres, así como la Biblioteca Municipal, verdadero epicentro de este "terremoto". Está organizado por el Ayto de Llodio, a través de su Área de Euskera y del desarrollo y dirección del mismo se encarga la asociación Galtzagorri. Para saber más: BULARRETIK MINTZORA.

 

----------

2012-01-17

Permalink 15:33:38, Atalak: laudioibarra  

GALTZERDI BIZIDUNAK Laudion

 

GALTZERDI BIZIDUNAK

Calcetines animados

 

 

Larunbat honetan (urtarrilaren 21ean) euskararen sorginak 2012 urteko bigarren bisita egingo die Laudioko umeei (5-12 urte). Lamuza Parkean dagoen Udal Ludotekan. Ohi bezala, 17:30-19:30 ordutegian eta doan. Nola ez, SORGIN ZAPATUAK-2012 (sakatu gainean argibiderako eta urteko saio guztiak ikusteko) egitasmoaren barruan.

 

Oraingo honetan KIRIKIÑOko gure lagunak arduratuko dira. Eta egitarau sendoa dugu...

 

Hasteko, TXOTXONGILO-IKUSKIZUNA izango da, "Bihar" taldearen eskutik: "Harritzeko ipuinak: Tartalo eta Sorgina".

 

Ikuskizuna amaitu eta berehala, ASKARI GOZOA emango zaie hara bertaratutako ume guztiei, indarrak berreskura ditzaten. Zergatik?

 

TXOTXONGILOAK GALTZERDIEZ EGITEKO LANTEGI bat izango dutelako!!! Ez da ardura txikia horrelako jantzi bati bizia ematea!!

 

Honekin batera doakizu ekimeneko kartela. Beharko bazenu sakatu honen gainean: 2012 01 21 KARTELA.

 

Eta hurrengo larunbatean (urtarrilak 28), Arima enpresak hartuko du txanda, kirigami (iduri bitxiak papera moztuz) egiten ikasteko lantegiekin. Garaiz jakinaraziko da baina ikus edo har ezazu kartela honen gainean sakatuz: 2012-01-28 KARTELA. Eta jarraian, San Blas jaira...

 

 

----------

2012-01-12

Permalink 11:53:18, Atalak: laudioibarra  

LAUDIOKO 31 GAZTE

 

Laudioko 31 gazte

Valderejoko gailurrak euskaraz betetzera

31 jóvenes de Laudio, a llenar de euskera las cumbres de Valderejo

 

 

Laudioko 31 gazte abiatuko dira igande honetan (hilak 15; 8:00etan) Valderejora, parke horretako bazter ederrak eta gailur paregabeak ezagutzeko asmoz. Ezer gutxi berri esan daiteke Arabako parke natural txiki (3.500 hektarea baino ez) honen edertasunaz, aski ezaguna delako. Baina bai esan daiteke igande honetan hor entzungo den euskararekin inoiz baino liluragarriago egongo dela.

 

Helburu nagusia Vallegrull gailurrera igotzea da baina euririk gabeko eguraldi-iragarpenak ikusita, parte hartzaile batzuk (nahi dutenek) itxura zorrotzeko Karria mendiarekin ausartuko dira.

 

Mendizaleen segurtasunaz eta artezkaritzaz Mendiak eta Herriak enpresako hiru mendi gidari arduratuko dira. Haiek izango dira, bestetik, joango diren 31 gazte horiei mendiko janzkera, elikadura eta hidratazioaren garrantziaz ikastarotxo bat emango dietena. Igande oso bat Valderejon eta... EUSKARAZ!! Ba al da plan hoberik?

 

Ekimen hau Laudioko ikastetxeetako gazteei (DBH: 12-16 urte ggb) zuzenduta dago eta Oxigenoa Euskarari izeneko programa batean txertatuta dago. Laudio udaleko Euskara Arloak antolatzen du bere helburu nagusia gazteen aisialdian euskararen ezagutza eta erabilera indartzea delako. Euskal Herriko gailurrak ezagutzeaz aparte... Parte hartzea, boluntarioa da, jakina, eta igandeetan garatzen da. Ekimen honetaz edo bere mendi txangoez gehiago jakin nahi baduzu, saka ezazu honen gainean: OXIGENOA EUSKARARI - 2012

 

 

 

31 jóvenes de Laudio partirán este domingo hacia las cumbres de Valderejo (Álava) dentro del programa OXIGENOA EUSKARARI, organizado desde el Área de Euskera del Ayuntamiento de Llodio, y cuyo fin principal es el de aumentar el conocimiento y uso del euskera entre los jóvenes (12-16 años). Para saber más, programa de actividades, etc. pincha aquí: OXIGENOA EUSKARARI-2012.

 

----------

2012-01-11

Permalink 10:54:11, Atalak: laudioibarra  

LAUDIOKO SORGINAK ETA JANARIA

 

LAUDIOKO SORGINAK ETA JANARIA

 

Tokiko herri kondairen arabera, Laudioko Olarte auzoan (Luiaondo herritik gertu) behin eta berriro agertzen zitzaizkien sorginak herritarrei. Ez ziren gaiztoak baina bai nahiko astunak, orduak eta orduak ematen zituztelako "Koipetsu" ('urdai errea') eskatzen. Laudio eta Luiaondo... Sorginak eta janaria... Goazen harira!!

 

Según la tradición oral popular local, las brujas solían aparecérseles a los habitantes del barrio Olarte de Laudio (pegante al de Luiaondo). No eran excesivamente malhechoras, pero sí tediosas, ya que pedían "koipetsu" ('tocino asado') una y otra vez y durante horas. Laudio y Luiaondo... Brujas y comida... Acompáñanos en este viaje tan sugerente...

 

 

 

 

 

 

SORGINAK ETA LAUDIO

Larunbat honetan (urtarrilaren 14an) euskararen sorginak 2012 urteko estreinako bisita egingo die Laudioko umeei (5-12 urte). Lamuza Parkean dagoen Udal Ludotekan. Nola ez, SORGIN ZAPATUAK-2012 (sakatu gainean argibiderako eta urteko saio guztiak ikusteko) egitasmoaren barruan.

 

Oraingo honetan ARIMAko gure lagunak arduratuko dira, Japoniako "origami" (papiroflexia) teknikak erabiltzeko jolas-lantegi batzuen bitartez, gure umeei POP UP 3 D irudi ikusgarriak nola egiten diren erakusteko.

 

Ikus ARIMAkoek zer esaten diguten honi buruz:

 

POP UP 3D-ORIGAMI: japoniar artea ezagutzeko paperarekin itxurak egiten ikasiko dugu. Animaliak, pertsonaiak, apaingarriak, formak, objektuak... bezalako itxurak egiten ikasiko dugu, betiere paper karratu batetik abiatuta.

Forma estatikoak zein estruktura konplexuagoak dituzten forma mugikorrak sortuko ditugu, partaideen adin eta zailtasun maila errespetatuz, noski.

Pop Up teknikarekin paperaren ingeniaritzan murgilduko gara paperezko 3D itxurak sortuz. Gure sormenetik abiatuta irudi edo eskenatoki bat sortzeko zenbait efektu eta mugimendu erabiliko ditugu.

Mugimenduaren mekanismoak sortuko ditugu paper-hegalak erabiliz ( uhinak, maitagarrien hegoak, isatsak, arrainen hegalak ...) ezkutatuta dauden testu eta objektuak agerrarazi egingo ditugu, ateratzen diren irudiak sortu, tunel itxurak...

Eskulturara hurbiltzen den mundu liluragarria, non erabiltzen dugun material bakarra papera da.

 

Ohi bezala, 17:30-19:30 ordutegian eta doan.

 

Honekin batera doakizu ekimeneko kartela bereizmen txikiz. Inprimatzeko edo bestelakoetarako bereizmen handiz beharko bazenu sakatu honen gainean: 2012 01 14 KARTELA.

 

Eta hurrengo larunbatean (urtarrilak 21), Kirikiño elkarteak hartuko du txanda, txotxongilo ikuskizun batekin (Bihar taldea) eta nork bere txotxongiloa galtzerdi batez egiten ikasteko lantegiekin. Garaiz jakinaraziko da baina ikus edo har ezazu kartela honen gainean sakatuz: 2012 01 21 KARTELA.

 

Amaitzeko, gogoan izan Sorgin Zapatuko saio guztietan ASKARI GOZOA emango zaiela hara bertaratutako guztiei. Askaria? Ummm...

 

 

 

 

JANARIA ETA LUIAONDO

Aurreko guztia gutxi balitz, hona hemen Luiaondon antolatu den SUKALDARITZA IKASTARO arrakastatsuaren bigarren saioa, eskualdeko BERBALAGUN programaren barruan. Hona hemen ekimeneko kartela: SUKALDARITZA KARTELA (sakatu gainean ikusi edo eskuratzeko). Hor duzu jakin beharreko guztia. Jaki gozoak... gure sorginak pozik uzteko modukoak...

 

 

 

 

DANTZA

Ez ahaztu, berriro ere ahozko herri tradizioaren arabera, Laudioko Olarte auzoko sorginei oso gustatzen zitzaiela ilargiaren argiz dantzatzea. Ilbete egunotan gaude, gainera... Ez dakizula dantzatzen? Hona euskarak eskaintzen dizun doako ikastaroa: DANTZA IKASTAROA.

----------

2012-01-10

Permalink 13:28:08, Atalak: laudioibarra  

DANTZA IKASTAROA, HISTORIA IRAULTZEKO

 

DANTZA IKASTAROA

 

Ilustrazioan pertsonaia nabarmenik izan bazen, Voltaire (1694-1778) historialari, idazle, filosofo, abokatu... frantziarra izan zen. Gure unibertsora hurbilduta, berari zor diogu Euskal Herriaren "Pirinioen bestaldean dantza egiten zuen herria" deskribapen entzutetsua. XVIII. mende hartan, bestetik, euskara nagusi zen Laudio herrian...

 

Berrehun urte igarota, dantzan inork gutxik dakiela esan daiteke. Euskal herritarrok ez garela dantzatzeko jaioak ere esan izan da noizbait. XXI. mende honetan, bestetik, gaztelera nagusi da Laudio herrian...

 

 

HISTORIA IRAULIKO DUGU!!!!

 

DANTZA. Dantza-plazetan erabiltzen diren koreografiak ikasi nahi badituzu, DANTZA IKASTARO PAREGABEA duzu eskura. Astelehen guztietan, arratseko 19:00etan eta Laudioko Basalarrina elkartearen egoitzan (Azoka Plaza). Doan... Hasiera: urtarrilaren 16an, hau da, hurrengo astelehenean.

 

EUSKARA. Horrelako eskaintza handia ordaintzeko txanpon bakarra egingo zaizu: EUSKARAZ EGIN BEHAR DUZU uneoro. Ez da hizkuntza kalitatea eskatuko baina bai egiteko jarrera (eta portaera). Zergatik? Beste arrazoi askoren artetik, euskara praktikatzeko eta bizitzeko BERBALAGUN programaren barruan dagoelako ekimen hau. Badakizu, dantza ikastaro honetatik aparte, hamaika aukera duzula euskara praktikatzeko. Nola? Saka ezazu honen gainean: BERBALAGUN

 

 

DANTZARI EUSKALDUNEZ BETERIKO HERRI BIHURTUKO AL DUGU GURE LAUDIO HAU?

 

Amaitzeko, ekimenaren kartela jaso nahi baduzu sakatu hemen: DANTZA IKASTAROA-KARTELA.

 

 

 

Sólo necesitas el compromiso de hablar en todo momento en euskera para acceder al curso de danzas que, con carácter gratuito, se llevará a cabo cada lunes (19:00 h, Basalarrina). Se enmarca dentro del programa Berbalagun para quienes quieren practicar y vivir el euskera. Para más información pincha encima: BERBALAGUN + DANTZA IKASTAROA-KARTELA

----------

2012-01-05

Permalink 10:03:15, Atalak: laudioibarra  

MAPA TOPONIMIKOAK ZURE ESKU

 

ESKUALDEKO MAPA TOPONIMIKOAK (DIGITALAK) DESKARGATZEKO

Mapas toponímicos de la comarca (digitales) para descagar

Ondo dakizunez, TOPONIMIA (leku izenen altxorra) da herri baten historia liburua, urte eta urteetan, gure aurreko hainbat belaunaldik utzitako arrastoa. Zer esanik ez, balio handia du ikerketa historiko, linguistiko eta abarrerako. Paregabekoa da, dituen bestelako bertuteren artean, gure herrietan behinola hitz egin den euskara ezagutzeko eta, areago oraindik, harekin identifikatzeko. Hori guztiagatik, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) "Ondare" izaera onartu zion toponimiari. Baina ondare "ez materiala" da toponimia... Bestela esanda, galdu daitekeela inolako arrastorik utzi gabe...

Horregatik berebiziko garrantzia dute toponimiaren bilketa, ikerketa, estandarizazio (izen beraren aldaki guztien artetik bat bakarra, egokiena, lehenestea) eta zabalkunde lanek. Premiaz heltzeko zereginak, bestetik, modernitateko produkzio-sistemen aldaketak direla-eta, izen asko eta asko betiko galtzeko arrisku bizian daudelako.

Beranduegi ari bagara ere, gure eskualdean toponimia biltzeko saiakera batzuk egin dira azken urteotan. Eta egindakoa, udalerri bakoitzeko mapa toponimiko topografikoetan islatzen ari da arian-arian. Lanabes bikaina, dudarik gabe. Baina mapak egiteak edo gorderik izateak ez dute ezertarako balio: IZEN BAT GALDU EZ DADIN ERABILI EGIN BEHAR DA. Zu zeu ere izen horien erabiltzaile eta, ondorioz, "salbatzaile" izan zaitezen, HEMEN DITUZU ESKURAGARRI, arestian esandako MAPAK eta baita euren atzeko aldeetako ORTOARGAZKIAK (airetik egindako argazkiak). "Mapa" edota "ortoargazkia" aukeren gainean sakatu, itxaron tarte bat eta mapa ikustean, sakatu saguaren eskuineko teklan eta "irudia honela gorde" aukera aktibatu.

BERTAKO IZENAK, MEREZI BEZALA EZAGUT, BIZI eta GOZA DITZAZUN. Eta gogoan izan, udal guzti horietan mapa beroriek dituzula paperean.

 

Como bien sabes, la TOPONIMIA (tesoro de los nombres de lugar) es el libro de historia de un pueblo, el rastro dejado por generaciones precedentes durante años y años. Sobra decir que es de gran valor para emprender estudios históricos, lingüísticos, etc. Es, entre otras muchas virtudes, extraordinaria para conocer el euskera hablado en nuestros pueblos y, aún más, para sentirnos identificados con él. Por todo ello la Organización de las Naciones Unidas (ONU) aprobó la concesión del rango de "Patrimonio" a la toponimia. Pero es un patrimonio "no material"... Dicho de otro modo, que puede desaparecer sin dejar rastro alguno...

Por ello son de gran importancia su recopilación, investigación, estandarización (entre las diversas variantes de un mismo nombre priorizar una sola, la más adecuada) y su divulgación. Son labores, además, para acometer con urgencia ya que, con los cambios ocasionados por la modernidad en los sistemas de producción, muchos y muchos de nuestros nombres están en verdadero peligro de desaparición definitiva.

Pero, y aunque sea ya demasiado tarde, se han hecho en los últimos años diversos intentos de recopilación toponímica en nuestra comarca. Y todo ello va paulatinamente quedando recogido en diversos mapas topográficos toponímicos municipales. Una herramienta excelente, sin duda. Pero ni el hacerlos ni el tenerlos guardados sirven de mucho: PARA QUE UN NOMBRE NO SE PIERDA, HAY QUE USARLO. Por ello, para que tú mismo te conviertas en uno se sus usuarios y, en consecuencia, de sus "salvadores", A CONTINUACIÓN TE OFRECEMOS algunos de esos MAPAS citados, así como las ORTOFOTOS (fotos aéreas) de sus reversos. Pincha sobre las palabras "mapa" u "ortoargazkia" ('ortofoto'), espera un momento y, al visualizar el mapa, guárdalo en tu equipo pinchando en el "guardar imagen como" que te aparece al activar el botón derecho del ratón.

Para que CONOZCAS, VIVAS Y DISFRUTES DE SUS NOMBRES COMO SE MERECEN. Recuerda además, que en todos esos Ayuntamientos podrá conseguir la versión en papel de los mismos.

 

AIARA

 

MAPA (JPEG): http://dl.dropbox.com/u/55632495/AIARA.jpg

MAPA (PDF): http://dl.dropbox.com/u/55632495/AIARApdf.pdf

ORTOFOTOA: http://dl.dropbox.com/u/55632495/AIARAORTO.jpg

 

 

ARTZINIEGA

 

MAPA (JPEG): http://dl.dropbox.com/u/55632495/ARTZINIEGA.jpg

MAPA (PDF): http://dl.dropbox.com/u/55632495/ARTZINIEGApdf.pdf

ORTOFOTOA: http://dl.dropbox.com/u/55632495/ARTZINIEGAORTO.jpg

 

 

LAUDIO

 

MAPA (JPEG): http://dl.dropbox.com/u/55632495/LAUDIO.jpg

MAPA (PDF): http://dl.dropbox.com/u/55632495/LAUDIOpdf.pdf

ORTOFOTOA: http://dl.dropbox.com/u/55632495/LAUDIOORTO.jpg

 

 

OKONDO

 

MAPA (JPEG): http://dl.dropbox.com/u/55632495/OKONDO.jpg

MAPA (PDF): http://dl.dropbox.com/u/55632495/OKONDOpdf.pdf

ORTOFOTOA: http://dl.dropbox.com/u/55632495/OKONDOORTO.jpg

 

 

OROZKO

 

MAPA (JPEG): http://dl.dropbox.com/u/55632495/OROZKO.jpg

MAPA (PDF): http://dl.dropbox.com/u/55632495/OROZKOpdf.pdf

ORTOFOTOA: http://dl.dropbox.com/u/55632495/OROZKOORTO.jpg

 

 

SOPELA

 

MAPA (JPEG): http://dl.dropbox.com/u/55632495/SOPELA.jpg

MAPA (PDF): http://dl.dropbox.com/u/55632495/SOPELApdf.pdf

ORTOFOTOA: http://dl.dropbox.com/u/55632495/SOPELAORTO.jpg

 

URDUÑA

 

MAPA (JPEG): http://dl.dropbox.com/u/55632495/URDUNA.jpg

MAPA (PDF): http://dl.dropbox.com/u/55632495/URDUNApdf.pdf

ORTOFOTOA: http://dl.dropbox.com/u/55632495/URDUNAORTO.jpg

 

----------

2012-01-04

Permalink 10:44:30, Atalak: laudioibarra  

OXIGENOA EUSKARARI - 2012ko txango guztiak

 

OXIGENOAEUSKARARI2012

 

 

OXIGENOA EUSKARARI gazteak (12-16 urte, ggb), mendizaletasuna eta, bereziki, euskararen erabilera uztartzeko programa berezi bat da. Laudio Udaleko Euskara Arloak antolatzen du eta aurten, egitasmoaren 3. edizioa da.

Ikus ezazu zer nolako abenturak biziko diren gure gazteek (saka ezazu gainean egitaraua ikus edo eskuratzeko): OXIGENOA EUSKARARI - 2012

 

 

 

OXIGENO EUSKARARI es un programa para hacer converger la gente joven (12-16 años aprox.), el montañismo y, especialmente, el uso del euskera. Lo promueve el Área de Euskera del Ayto. de Llodio y este año (2012) celebramos su 3ª edición.

Puedes comprobar en qué aventuras se van a ver inmersos nuestros jóvenes (pinchar encima para ver o descargar el programa): OXIGENOA EUSKARARI - 2012

 

----------

2012-01-02

Permalink 14:12:46, Atalak: laudioibarra  

SORGIN ZAPATUAK 2012ko saio guztiak

 

SORGIN ZAPATUAK - 2012

SAIO GUZTIAK

 

 

Berrikuntza askorekin datorkizu 2012 urte berriko SORGIN ZAPATUAK programa. Saio guztiak jakinaraziko zaizkizu, banan-banan eta xehetasun gehiagoz, baina har ezazu egitarau orokorra, datak eta abar antola ditzazun. Nahikoa da honen gainean sakatzea ikus edo eskuratu ahal izateko: SORGIN ZAPATUAK-2012.

 

Dakizunez, SORGIN ZAPATUAK euskararen erabileran eta ezagutzan eragiteko asmoz sortutako 5-12 urte bitarteko umeei zuzendutako aisialdi programa da. Zatoz eta ez galdu lagunarteko jai hauek!!!

 

 

Nos llega con bonitas novedades el programa SORGIN ZAPATUAK del nuevo 2012. Se te comunicará puntualmente y con más detalle cada una de las actividades pero toma el programa completo para que organices tu calendario, etc. Tan sólo necesitas pinchar aquí para verlo o descargarlo: SORGIN ZAPATUAK-2012.

 

Como ya sabes, SORGIN ZAPATUAK es un programa de ocio dirigido a niños/as de 5-12 años y con el que se pretende incidirse en el aumento del conocimiento y uso del euskera. ¡¡¡No dejes que tu hijo/a se lo pierda!!!

 

----------

laudioibarra blog

LAUDIO IBARREKO EUSKARAREN BILGUNEA

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution