Mezua: URBASAKO GALTZADA eta Hamar Mandamenduetako BAZKARIA

2011-02-07

Permalink 12:04:02, Atalak: laudioibarra  

URBASAKO GALTZADA eta Hamar Mandamenduetako BAZKARIA

 

URBASAKO HARBIDE ZAHARRETIK

LIZARRAGA HERRIKO BAZKARI ERRALDOIRA

 

EGUNA: 2011-02-26, larunbata

Egun osokoa. Irteera 9:00etan, Itzulera (ggb), 19:00etan

5 euro bazkaririk gabe / 25 euro, bazkaria barne.

 

Oraingo honetan, Euskal Herriko parajerik ederrenetako bat ezagutzeko proposamena egiten dizugu, betiere, euskara oinetan eta ahoan eramateko prest baldin bazaude: ez ahaztu programaren izena ere Sar Ezazu Hanka dela!!!

Bidaia hau bereziki prestatuta dago mendizale alferrentzat eta euskal hiztun nagitsuentzat. Eta, gerora ikusiko duzunez, baita jatun tripontzientzat ere.

 

 

URBASAKO GALTZADA ZAHARRA

Pirinioak alde batera utzita, Urbasakoa da Euskal Herrian dugun mendialde handiena. Bere Ekialdeko bazterrean bat egiten du Andimendikoarekin. Mendi-multzo biak bereizteko muga, bertatik pasatzen den harbide zahar bat izan da. Nahikoa da inguruko herritarrei galdetzea edo Interneten begiratzea jakiteko “erromatarrek eraikia” izan zela jakiteko. Baina egia ez da hain erromantikoa: zaharra bai, baina askoz berriagoa da.

Zunbeltz benta legendariotik abiatuko gara eta abiapuntutik gutxira, galtzadaren lehenengo arrastoak aurkituko ditugu. Bideari jarraituz, Zalbide haranetik gora, helduko gara Tximua leize legendariora eta, gerora, San Adrian ingurura.

Pago arteko paisaia erabat irekiko zaigu hemen eta aurrean izango dugu EHn ikus daitekeen panoramikarik ederrenetakoa: Beriain (San Donato), Sakana, Aralar...

Bere iparreko mazelatik, Lizarragara herrira jaitsiko gara. Bide hau ere, ederra pago artetik doana.

 

LIZARRAGA

Lizarraga da, Unanu eta Dorraorekin batera, Ergoiena ibarreko udalerria osatzen duen herrietako bat. Aranatz eskualdean dago eta berau Sakanakoan.

Izatez bada, euskara galdu ez zuten EHko herri guztien artetik hegoalderago dagoena, hau da, euskararen hegoaldeko muga. Olatzagutia ere altuera bertsuan dago baina, tamalez, euskara ez da hain ohikoa.

Lizarraga, Etxarri Aranatzetik 5 km-ra dago, Lizarrarago bidean.

 

BAZKARI PANTAGRUELIKOA

Lizarraga herrian jatetxe bakarra dago. Lasa pilotari ezagunaren familiarena, bere etxe horretakoa baita.

Leku horretan menu bakarra dute, ezinbestez hara doanak hartu beharrekoa: zortzi plater dira eta horri gehitu behar zaizkio kafea eta txupitoa.

Hala ere, bazkari hau aukeran duzu. Nahi ez dutenak (etxetik ogitarteko bat eraman dutelako edo) Etxarrira eramango ditu autobusak.

 

OINEZKO IBILBIDEA / OHARRAK

Ibilbidea menditik egingo dugu, 1.000 metro inguruko altueretan eta otsailean, horrek suposatzen duenarekin. Hau da: oinetako eta jantzi egokiak eraman behar direla.

Bestetik, oso bide erosoa da, ez oso luzea (4-5 km, horietako batzuk behera) eta igo beharreko garaiera 150 metrokoa. Beraz, alferra izanda ere, ez duzu etxean geratzeko aitzakiarik...

 

GAZTELERAZKO LABURPENA: l próximo 26 de febrero se hará una excursión a Urbasa, dentro del programa Sar Ezazu Hanka, dirigido a aquellos que quieren practicar o usar el euskera (imprescindible para tomar parte).

Atravesaremos el extremo oriental del macizo, siguiendo la vieja calzada mal llamada “romana”. El cómodo camino, de 4-5 km totales y unos 150 m de desnivel, discurre por espectaculares bosques de hayas, grandes simas, monumentos megalíticos, etc. El paisaje, además, es extraordinario.

Descenderemos a Lizarraga, el pueblo más meridional de EH entre los que no perdieron el euskera.

Para reponer fuerzas haremos una comida (opcional, por ello hay dos tipos de bonos: 5 y 25 €) en el restaurante de la familia de Lasa, el famoso pelotari. Hemos bautizado el menú “obligatorio” con el nombre de los Diez Mandamientos: 1. Espárragos + 2. Ajoarriero (bacalao) + 3. Langostinos + 4. Consomé + 5. Alubias + 6. Merluza + 7. Chuleta + 8. Postre (goxua) + 9. Café + 10. Chupito (patxaran u orujo de hierbas). BUEN PROVECHO...

 

Erantzunak:

Bidaltzailea: Coach Outlet Canada [Bisitaria] · http://www.coachoutletcanadas.net/
Also make sure to check out all the other great Coach items while you are there as well…..like the wallets, Coach Factory Outlet scarves and more.
Permalink-a mezu RSS 2012-03-29 @ 04:12

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

laudioibarra blog

LAUDIO IBARREKO EUSKARAREN BILGUNEA

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution