2012-05-18

Permalink 11:03:09, Atalak: laudioibarra  

GURE IBAIEN EUSKARAZKO IZENDAPEN ZUZENAK

NOLAKOAK DIRA GURE IBAIEN IZENDAPEN ZUZENAK?

¿CÓMO DEBEMOS LLAMAR A NUESTROS RÍOS EN EUSKERA?

 

Herrerías / Ibaizabal?

Butroi / Butrón / BUTROE?

Bayas / Baias / BAIA?

Nervión / NERBIOI / Nerbioia?

Azkenik, zeuden zalantza guztiak argitu dira eta erreferentzia bakar gisa arau akademiko izaeran (ondo eta txarto arteko muga zehazten duena) argitaratu du Euskaltzaindiak. Euskaraz, gazteleraz eta frantsesez gainera.

Zenbait erabiltzaile estrategikorengandik benetako premia dagoela ikusi eta eskari horri erantzun nahirik ekin zaio leku-izenen arautze lan berri honi. Irakasleek, argitaletxeek, mapa-egileek, esatariek, kazetariek, idazleek... maiz erabili behar izaten dituzte izen geografikoak eta bakoitzak bere aldetik eta bere moldean idatzi edo esaten ditu hedabideetan eta argitalpenetan. Euskara jasoa jadanik gizarteko maila eta zoko guztietara heldu da eta erabiltzaile nahiz euskarri berri horiei erabilera zuzenaren aukera eta norabidea adierazi behar die Euskaltzaindiak. Arau hau Euskal Herriko hidrografia nagusiari dagokio eta horregatik ibai nagusien euskarazko izenak eta erabilera egokia finkatu nahi izan dira, hots, ibai bakoitza identifikatzeko zein izen erabili behar den eta euskaraz nolako erabilera behar duen.

166. ARAUA: http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0166.pdf

Por fin, se han disipado las vacilaciones y, a modo de referencias únicas, se han publicado con el rango de Norma académica (es decir, la barrera entre lo correcto e incorrecto) por parte de Euskaltzaindia. Lo tienes, además, en euskera, castellano y francés.

Una vez vistas las verdaderas necesidades de una serie de usuarios estratégicos y con la intención de responder a las mismas, se ha procedido a realizar el trabajo de normativización de estos nombres geográficos. Profesores, editoriales, presentadores, periodistas, escritores... deben usar nombres geográficos en multitud de ocasiones y cada uno los escribe o usa en los medios de comunicación o en publicaciones por su cuenta y según sus criterios. La lengua vasca ha llegado a todos los ámbitos y niveles de la sociedad y es labor de la Academia indicar cuál es el uso correcto y las pautas a seguir a los usuarios o a las nuevas plataformas. La presente norma corresponde a la hidrografía mayor y, por ello, se han definido los nombres y el uso en euskera de los principales ríos, concretamente, cuál es el nombre adecuado para identificar cada río y cuál es su uso correcto en euskera.

Norma 166: http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0166.pdf

 

----------

2012-05-16

Permalink 12:17:45, Atalak: laudioibarra  

ZARATAMOKO TOPONIMIA MAPAREN AURKEZPENA

ZARATAMOKO TOPONIMIA MAPA

 

Aurreko batean esan bezala, OSTIRAL HONETAN (maiatzaren 18an, 19:00etan; Zaratamoko kultura etxean) aurkeztuko da Zaratamo udalerriko MAPA TOPONIMIKO TOPOGRAFIKOA.

 

Ikus aurkezpeneko kartela eta gonbidapena, ikusteko edo eskuratzeko.

 

KARTELA:

http://dl.dropbox.com/u/55632495/ZARATAMO/2012%2005%2018_ZARATAMOKO%20MAPAREN%20AURKEZPENA_Kartela.pdf

GONBIDAPENA:

http://dl.dropbox.com/u/55632495/ZARATAMO/2012%2005%2018_ZARATAMOKO%20MAPAREN%20AURKEZPENA_Gonbidapena.pdf

 

Gogoan izan aurkezpena eta gero mapa eskuragarri izango duzula "laudioibarra" blogean (Laudioko Euskara eta Euskarako Laudio") dagoen estekaren bitartez.

 

----------
Permalink 12:11:32, Atalak: laudioibarra  

BERBALAGUN 2012-2013: ELKARREKIN, ASTUNA ARIN

ELKARREKIN, ASTUNA ARIN... (Berbalagun 2012-13)

 

Gaur arratsaldean (maiatzak 16; 18:00etan; Amurrioko udaletxean) eskualdeko kultura, euskara, kirol, aisialdia... taldeak elkartuko dira eskualdeko euskara teknikariekin eta Berbalagun programa garatzen ari diren koordinatzaileekin.

 

Bertan, BERBALAGUN (sakatu gainean gehiago jakiteko) programari eman nahi zaion dimentsio berriaz, gizarteratzeaz, proposamenez... hitz egingo da.

 

Ez egin huts, zure ekarpenak ezinbestekoak zaizkigulako.

 

----------

2012-05-15

Permalink 14:04:57, Atalak: laudioibarra  

SALBURUA: EUSKARAZKO BISITA GIDATUA : PARKEA, OREINAK, HEGAZTIAK

Gasteizko SALBURUAKO PARKERA EUSKARAZ

Datorkigun eguraldi onari heldu behar zaio, batez ere familia osorako natura arteko planak baldin badira tartean.

Proposamen ederrarekin gatoz oraingoan: SALBURUAKO PARTE NATURALA. ezagutzeko bisita gidatu bat izango da bertan. Era guztietako txoriak, oreinak eta bestelako animaliak ikusteko aukera izango dugu... Gainera, euskaraz egiteko aukera aparta izango dugu euskaldunon lore-aldia ere, hor dugulako, zelatari.

Esan bezala euskaraz hitz egiteko eta edo bizitzeko ekimen bat da eta BERBALAGUN (sakatu gainean gehiago jakiteko) programaren ekintza osagarria da.

EGUNA: maiatzaren 19an (larunbat honetan)

IRTEERA: 9:00etan Laudion; 10:00etan Salburuan. Autoak partekatuz.

MOTXILAN: janari, edari eta aldarte ona.

IRAUPENA: egun erdikoa izateko aurreikusita dago baina egun osoa bertan emateko aukera dago.

IZEN EMATEAK: 607 673 744 // laudio_berba@aek.org // Laudio Udalaren Euskara Arloan. Azken eguna: bihar, maiatzaren 16an

----------

2012-05-14

Permalink 09:57:30, Atalak: laudioibarra  

ARABAKO IDEIA LABORATEGIA

ARABAKO IDEIA LABORATEGIA

Euskararen gizarteratzea, euskalgintzaren proposamen onenak, eztabaidak, komunikazio tailerra, praktika onak... guzti-guztiak sartuko dira maiatzaren 26an, larunbata, Arabako Espejo herrian egingo den ARABAKO IDEIA LABORATEGIA izeneko jardunaldi irekian. Bertso afari eta guzti!

Jarraian, egun horretako egitaraua.

9:30 Harrera

9:45 Aurkezpen saioa

10:00 Mahai-ingurua (Iñaki Martinez de Luna: V. Inkesta Soziolinguistikoa, Arabako emaitzak // Miel Anjel Elustondo: Arabako euskara eta herrigintza azken 25 urtetan).

12:00 Hitzaldiak

= Kanpezuko XVII. mendea elkartea: euskal kulturgintza Mendialdean

= Aiarako Hogeitalau elkartea: Igandeak familian

= Barrundiako Garaion elkartea: Sorgingunea

15:00 Bazkaria

17:00 Praktika onak

= Arabako Errioxako "Euskara eta Ni" irratsaioa

= Lautadako Familia bertso eskola

18:30 Komunikazio tailerra

Aiaraldea // Hala Bedi // Hirinet

20:30 Bertso afaria

Argibide zabalagorako eta izen emateetarako sakatu hemen: LABORATEGIA.

Izena emateko azken eguna: maiatzak 23. (euskaraba@euskaraba.com // 945 355 089 (Isabel) tfnoan). Ez berandutu!!!

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

laudioibarra blog

LAUDIO IBARREKO EUSKARAREN BILGUNEA

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution