Mezua: Volkswageneko langileen seme alabek manifestazioa antolatu dute Maiatzaren 5erako

2006-05-04

Permalink 22:26:36, Atalak: VW, landaben  

Volkswageneko langileen seme alabek manifestazioa antolatu dute Maiatzaren 5erako

LAN PREKARIETATERIK GABEKO ETORKIZUN BATEN ALDE

Guk, gazteok, VWeko langileen seme alabak, azken asteetan jasandako egoera inposaketa argi bat bezala kokatzen dugu, horrela erakusten digu multinazionalak langile gaixoen azken kaleratzeekin eta atxiloketa injustifikatu eta kriminatzaileekin. Multinazionalak buruturiko inposaketa, urteetan zehar Nafar Gobernuaren bermea izandakoa eta azkenaldian zenbait komunikabidek bizi dugun egoera ekonomikoaren irteera bakar gisa kokatu dutena. Enpresa teknika honek langileen eskubideak etengabean murriztu eta gazteoi mugarik gabeko lan prekarietatezko etorkizuna uzten digu. Honen aurrean, gatazkaren parte zuzena izanik, VWeko komiteko gehiengoak hartutako jarrera sostengatzen dugu. Zeinak flexibilitatea, etorkizun prekario eta etengabeko lanpostu galtzearen sinonimoa izango ez den akordio bat bilatzen duen. Lan prekarietaterik gabeko etorkizuna gizarte osoaren eta bereziki gazteon eskuetan dago.

Behin-behineko lan hitzarmenak, lan istripuak eta justifikaziorik gabeko kaleratzeak, lan mundura sartzen garenean gazteok zoritxarrez egunerokotasunean daukagun egoera da. Egoera honek, zeina enpresa askok inpunitate osoarekin gauzatzen duten, aberastasunaren banaketa desegoki batean oinarrituz gutxi batzuen aberastea ahalbideratzen du. Etekin hauen guztien atzean, bereziki gazteon eskubideen eta orokorrean langileriaren eskubideen aurkako praktika neurrigabea ezkutatzen saiatzen dira.

Bestelako sektore batzuk bultzatuko dituen eta industria guztia sektore bakar batean hipotekatuko ez duen oraina eta etorkizuna gura dugu. Momentu zehatz honetan mobilizazioa beharrezkoa dela uste dugu bi arrazoi hauengatik:

Gazteriaren bultzadak laguntzea VW-ko langile batzordeari.

Prekarietaterik gabeko etorkizun bat eskatzea, non gazteok gure lan eskubideak zapalduak ikusiko ez ditugun.

Lan prekarietaterik gabeko etorkizun baten alde lemapean manifestazio baterako deialdia egiten dugu datorren ostirala 5ean 19:00etan autobus geltokitik. Gazteriari eta gizarte osoari bertan parte hartzeko deialdia luzatzen diogu.

Manifestuari atxekimenduak jasotzeko helbide elektronikoa: adhesionesvw@hotmail.com

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Landaben Volkswagen (VW) borrokan

Landabeneko langileei elkartasuna adierazteko sortutako bloga.
landaben volksvagen borrokan Deia zabaldu!

Bilaketa

Estekak

    Atalak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution