Mezua: Volkswageneko langile bat atxilotu dute foruzainek, eta sei kaleratu ditu zuzendaritzak (Berria)

2006-04-12

Permalink 20:59:22, Atalak: landaben  

Volkswageneko langile bat atxilotu dute foruzainek, eta sei kaleratu ditu zuzendaritzak (Berria)

Nafarroako Volkswageneko lan gatazka gero eta gehiago ari da larritzen: Forunzaingoak langile bat atxilotu du gaur, atzo foruzainen eta langileen artean izan ziren istiluen harira. Zuzendaritzak, berriz, sei langile kaleratu ditu.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 40 urteko A.M.C.C. gaur eguerdian atxilotu dute, bere etxean, Garisoainen. Foruzainei eraso egitea egozten diote; zehazki, agintarien aurkako atentatua eta desordena publikoak eragitea leporatzen diote. Atzo Volkswageneko langileen manifestazioan foruzainekin izan ziren istiluen harira egozten diote hori guztia.

Aipatutako iturrien arabera, segurtasun kamerek grabatutako irudietan oinarritu da Foruzaingoa langilea atxilotzeko. Hurrengo ordu eta egunetan langile gehiago atxilo ditzaketela ohartarazi du Nafarroako Gobernuak.

Sei kaleratze

Bestalde, Volkswageneko zuzendaritzak sei langile kaleratu dituela salatu du langileen batzordeak, eta guztiak berehala lanean hartzeko exijitu die arduradunei. Zuzendaritzak kaleratuen "osasun arazoak" argudiatu ditu, baina langileen batzordeak argi du erabaki horrek lan gatazkarekin duela zerikusia.

Hamabost hilabete baino gehiago dira Volkswageneko lan gatazka hasi zela: lan ituna hitzartzeko zuzendaritzak jartzen dituen baldintzak ez ditu onartzen langileen batzordeak. Hala, lanuzte eta mobilizazio ugari egin dituzte azkenaldian. Zuzendaritzak, berriz, Landabengo lantegiari dagokion ekoizpena murriztea erabaki du, eta Polo markako ibilgailua beste leku batzuetan egitea.

(Berria)

Erantzunak:

Bidaltzailea: kanpion Arturo [Kidea]
Nere atxikimendu estuena luzatu nahi dizuet, volkswagen entrepresako langile guztiei, batez ere zuei, konprometituenei.
Nafarrok keskaz bizi dugu guzti hau baina eskertzen dugu zinez zuek erakutsitako duintasuna.

AURRERA SEGI ETA BESARKADA BAT!
Permalink-a mezu RSS 2006-04-15 @ 16:03
Bidaltzailea: Aritz [Bisitaria] · http://www.blogari.net/aritz
Animo nire partez ere!!! Nahikoa txantai egin dute urtetan eta edozein neurri ez da zilegi.

Aitzina!!!
Permalink-a mezu RSS 2006-04-20 @ 10:34

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Landaben Volkswagen (VW) borrokan

Landabeneko langileei elkartasuna adierazteko sortutako bloga.
landaben volksvagen borrokan Deia zabaldu!

Bilaketa

Estekak

    Atalak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution