2010-06-18

San Juan jaiak Leioan. Herria jaietan!

Ekainaren 23tik 27ra San Juan jaiak ospatuko dira Leioan. Maritxu Teilagorri txosna batzordeko lagunek egitarau aparta prestatu dute. Leioa 5 egunez egongo da jai giroan murgilduta eta txosna gunean denatariko aukera izango da:san juan sua, akelarrea, erromeria, kuadrilen arteko herri-kirolak, txotxongiloak, poteo musikatuak, kontzertuak, goitibehera jeitsiera... Denetarik festaz eta giro alaiaz gozatzeko. Txosnetan badago eskainza paregabea, hortaz hurbildu txosnetara eta jaiaz gozatu! Herria jaietan!



                          ETORRI LEIOARA! ETORRI TXOSNETARA!

2010-05-21

Permalink 10:23:29, Atalak: kt, Berbalamiñe Euskara elkartea, Kultur jarduerak, Agenda, 76 hitz  

Badator Txitxiburruntzi Eguna!

Udari hasiera emateko Berbalamiñe Euskara-elkarteko lagunek Txitxiburruntzi Eguna antolatu dute Ekainaren 12rako. Aurten, Leioako San Bartolome auzoan ospatuko da egun ederra. Antzina, Txitxiburruntzia baserriz baserri ospatzen zen, eta ohiturari eusteko gogoz Berbalamiñek egitarau izugarria antolatu du egun horretarako. Beraz, Ekainaren 12an goizeko 11:30ean hasita hurbildu San Bartolomera eta ospatu Txitxiburruntzi eguna!
Bazkarirako txartelak Lamia euskaltegian, "Pi"-ren tabernan eta Kurkudin 20 euroan ekainaren 9 arte. On egin!



Oztopo guztien gainetik... Txitxiburruntzia Aurrera!

2010-05-10

Permalink 17:29:43, Atalak: kt, Kurkudi Kultur Taldea, Agenda, 70 hitz  

KKTrekin Amaiurrera!

Kurkudi Kultur Taldeko lagunek Amaiurrera irteera antolatu dute maiatzaren 15erako, larunbaterako. Egun osoko plan ederra izango da: 09:00etan Txomin Arestin autobusa hartu eta Amaiurrera abiatu. Bertan, Aranzadi zientzia elkarteko lagunek aztarnen inguruko eta Nafarroako erreinuaren inguruko hitzaldia emango dute, bideoz ere lagunduta egongo dena. Eguerdian bazkaria egingo dute Amaiurren eta arratsaldean Leioara itzuliko dira. Nafarroako erreinuaren, Euskal Herriaren historia ikusi eta ikasi! Izena emateko maiatzak 13 baino lehen Kurkudi herriko tabernan.


2010-05-03

4. Euskal Jaia Lamiakon

Lamiakok lehengoaren lepotik, geureari eutsi! Horixe bera dugu 4. Euskal Jaiaren leloa. Maiatzaren 8an ospatuko dugu 4. Euskal Jaia Lamiakon eta egunaz gozatzeko egitarau ederra osatu dugu:
- 12:00etan Euskal Jaiaren hasiera eta umeentzako tailerrak.
- 15:00 etan Herri bazkaria(Bazkarirako tiketak JG Tabernan, Menoyo Tabernan, Kurkudi herriko tabernan, San Bartolomeko "PI"ren tabernan 12 euroan salgai). Ondoren irrintzi txapelketa. Aurtengo saria spa sesioa izango da.
- 18:30ean dantza alardea Txikiak-txiki dantza taldearekin
- 19:30ean kantu poteoa
- 21:00etan Erromeria
Egun osoan zehar trikitilariak egongo dira auzoa soinuarekin girotzeko eta alaitzeko!

Animatu eta hurbildu Euskal Jaira!

2010-04-15

Permalink 22:27:42, Atalak: kt, Txakurzulo Gazte Asanblada, Kultur jarduerak, Agenda, 69 hitz  

Badator 7. Gazte Eguna!

Gure Sormena, Alternatibarik Onena. Hauxe da 7. Gazte Eguneko leloa. Txakurzulo Gazte Asanbladak antolatu du Apirilaren 24rako egun osoko egitaraua:

11:00etan Gazte egunaren hasiera Herri azoka, txalaparta, sagardoa, musika...
11:45etan Kuadrilen arteko Olinpiadak
13:00etan Aerobitoia
14:30etan Herri Bazkaria eta bazkaloste musikatua
17:00etan Poteo + Batukada
20:00etan Ekitaldia eta Kontzertuak: Amargor + Siroka + Auskalo Non


Etzazu galdu aukera, hurbildu Leioako 7. Gazte Egunera eta gozatu egunaz eta jai giroaz! Gogoratu Apirilaren 24an Leioan!
 

 

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

kultura topagunea

KULTURA TOPAGUNEAREN XEDEA: Kultura Topagunea 2007. urtean sortu zen. Bertan, herriko kultura elkarte ezberdinek parte hartzen dugu euskara eta euskal kultura sustatzeko asmoz. Kultura Topagunean herriko kultura elkarteen agenda topatuko duzu. Gurekin harremanetan jartzeko: kulturatopagunea@gmail.com KULTURA TOPAGUNEAN TOPATU! Leioako Kultura Topagunea

Create Your Badge

www.flickr.com
Éste es un módulo Flickr que muestra fotos o videos públicos de Kultura Topagunea. Crea tu propio módulo aquí.

| Hurrengoak >

Ekaina 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution