Artxiboak: Ekaina 2007

2007-06-13

Permalink 15:21:09, Atalak: Ekitaldiak, 114 hitz  

San Joanak gertu eta berarekin Akelarrea

Kaixo lagunok,

Urtero bezala San Joanekin batera Akelarrea ere badator gure artera, hori dela eta entseguekin hasi berriak gara. Aurten Hernanin eta Bergaran burutuko dira akelarreak. Zehazki larunbat honetan ekainaren 16an izango da Bergarako akelarrea. Hori dela eta entseguak ostiral honetan burutuko ditugu Goiz Eguzkiko zelaiean arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Horrezgain larunbatean Bergarara joateko autobusa 16:30etan aterako da Atsegindegitik eta akelarreko jantziarekin joan behar dago, dotore dotore.

San Joanetako akelarrerako, berriz, datorren asteko astelehenetik ostiralera izango dira entseguak, 20:00etan Goiz Eguzkiko zelaiean. Akelarrean parte hartzeko animatzen ditugu gazte guztiak, ongi pasa nahi duenak ekainak 17ra bitartean eman dezake bere izena Garin tabernan edo Kontrakantxa gaztetxean. Animo!!!
 
         Pasaden urteko Akelarrea

2007-06-01

Permalink 19:01:31, Atalak: kontrakantxa, 56 hitz  

Kontrakantxako Fotologa

Kaixo Hernaniko Kontrakantxa zaletu guztiak!!!

Ikusita Hernanin fotologekin sortzen ari den lagun sare erraldoia eta inor gutxik parte hartzen duela Kontrakantxaren blog arruntean, ba argazki blog hau eraikitzea erabaki dugu. Hemendik aurrera gehitu ezazue fotolog hau zuen gogokoenei eta modu berean prest izan hitzazue zuen argazki kamerak kontrakantxa@gaztesarea.net eposta argazkiez betetzeko!!!

KONTRAKANTXA AURRERA!!!

Azken erantzunak

Ekaina 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

kontrakantxa

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution