

Hernaniko Kontrakantxa gaztetxetik gaurko borroka egunean burutuko diren ekimen ezberdinetan parte hartzeko animatzen zaituztegu. Gaurkoa ez da jaieguna baizik eta munduko langile guztien eskubideen defentsan borrokatzeko eguna.
Gora mundu osoko proletalgoa!!!
Mundu guztian zehar zabaldurik dagoen maiatzaren 1eko ospakizunak 1886ko "Chicagoko Martiriak" izenez ezagutzen diren horien inguruko gertakarian du bere jatorria. Izen hori eman zitzaien zortzi orduko lanegunaren alde 1886an egindako manifestazioen eragile eta buru izateagatik hil zituzten bost langileei. Horrela, 1886ko maiatzaren 1ean, zortzi orduko laneguna lehenengo aldiz eskatu zen manifestazioan, bederatzi langilek bere bizia galdu zuten Milwaukee-n (Ameriketako Estatu Batuetan) poliziak egindako erasoaren ondorioz. Bi egun geroago, manifestarien eta polizien artean, 14 lagun hilik eta ehunetik gora larri zauriturik gertatu ziren Chicagon.
Gertakari horien ondorioz, 1887ko azaroaren 11n, manifestazio horien eragile izateagatik heriotza zigorra ezarri zitzaien zortzi lagunetatik bost exekutatu egin zituzten, eta horiei eman zitzaien "Chicagoko Martiriak" izena. Gerora, 1889ko uztailaren 20an, Parisen egin zen Bigarren Internazionalaren Biltzar Eratzailearen amaiera ekitaldian erabaki zen, 1890etik aurrera, maiatzaren 1ean manifestazio handi bat egitea zortzi orduko laneguna aldarrikatuz. Azkenik, 1917ko Washingtoneko Nazioarteko Konferentzian finkatu zen zortzi orduko laneguna, eta bi urte geroago herrialde gehienek onartu zuten erabaki hori betetzea.

TASIO
Azken erantzunak

| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||