Osasuna gazteak!!!
Hernanialdeko, Donostialdeko eta Oarsoaldeko gazte asablada ezberdinek elkarlanean I. Gazte Topaketak ospatuko dituzte datorren apirilaren 14ean Astigarragan.
Data berezi horretan bertara joateko deia egiten dizuegu Hernaniko Gazte Asanblada eta Kontrakantxa gaztetxeren partetik. Jarduerak Astigarragako Joseba Barandiaran plazan burutuko dira. Honako hau da egun horretako prestatu dugun egiteraua:
Modu berean Asigarragako Gazte Asanbladaren webgunea eskura jartzen dizuegu, ekimenak beraien herrian burutuko baitira eta baliagarria izango zaizuelakoan. Gora herrien gazte asanbladen mugimendua!!!
Apirilaren 21 larunbata arratsalderako hainbat lagunek Kontrakantxa gaztetxeko II. Mus Txapelketa antolatu dute. Parte hartu nahi duten bikoteek Garin, Aker edo Goiz Argi tabernetan prest izango diren zerrendetan eman behar dute euren izena. Ohi den moduan musean ez dakitenek bertan ikasteko aukera izango dute. Animatu zaitezte parte hartzera!
Aupa jende zutik!
Asteazken honetan (apirilak 4), arratsaldeko 19etan Hernaniko Gazte Asanbladak Kontrakantxa gaztetxean ezarri du hitzordua hilabete honetan burutuko diren jarduera ezberdinetaz hitz egiteko. Ohi den moduan, bertaratzeko animatzen zaituztegu. Ekarri ezazue zuen burua ideiaz beteta!!! Aupa gu eta Kontrakantxatarrak!!!
Azken erantzunak

| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | ||||||