Aupa kontrakantxazaleak!!!
Pasaden larunbatean Hernanitik Korrika 15 pasatzen zela eta, Hernaniko Kontrakantxa gaztetxeak eta Hernaniko Gazte Asanbladak elkarrekin kilometro batean parte hartzea erabaki zuten eta lagun piloa bildu ginen bertan "Kontrakantxa aurrera" eta "Kontrakantxa ere Korrikaren alde" lelopean.
Milesker parte hartu zenuten guztioi. Jarraian momentua jasotzen duten bi argazki ipintzen ditugu. Kontrakantxa aurrera!! Hernani ere euskararen alde!!!


Larunbat honetan (martxoak 24) eguardiko 12:30etan Hernanitik pasako da Korrika 15 eta Hernaniko Gazte Asanbladak eta Kontrakantxa gaztetxeak euren parte hartzea ziurtatu dute ibilbidearen kilometroetako batean.
Egun horretarako beharrezkoak diren peto, banderola zein pankartak prestatzeko gaur osteguna (martxoaren 22) arratsaldeko 17:30etan elkartuko gara Kontrakantxa gaztetxean. Arren azaltzeko eskatzen dizuegu eta noski, datorren larubaterako korrikan egiteko prest egotea espero dugu.
Kaixo lagunok: bihar asteartea (martxoak 20) arratsaldeko 19:30etan Korrikari buruz hitz egiteko asanblada bat ospatuko dugu Kontrakantxan. Hernaniko Gazte Asanbladak hurbildu eta parte hartzeko animatzen zaituzte.
Hernaniko Gazte Asanbladak udalari eginiko proposamena beste behin garbia izan da, alegia, udala eta gazteen artean prozesu parte-hartzaile bat abian jartzea Kontrakantxa gaztetxean zer egin guztion artean erabakitzeko, esklusiorik gabe. Gazte Asanbladak argi utzi nahi du modu berean udalak alternatibarik eskaini ezean Kontrakantxan ekimen ezberdinak antolatzen jarraituko dugula. Publikoki ozen eta garbi eskatzen dugu elkar-ulertzea bultzatuko lukeen politikak abian jartzea gure beharrak asetu daitezen. Lan hori orain hasi beharko luke Hernaniko udalak, soluzio bidea ez delako hauteskundeetatik pasatzen.
Azken erantzunak

| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |