
Iepa gazte!
Aste honetarako (urtarrilak 8-14) honako ekimenak burutuko dira:
* Argazki erakusketa; Igor Gastesi (argazkilaria) eta Ander Elosegik (gidaria) Europan barrena (Frantzia, Italia, Austria, Alemania eta Holanda) furgonetaz eginiko ibilaldiaren argazki kronika erakusgai egongo da. Asteartetik ostiralera arratsaldeko 18:30etatik 20:00tara egongo da zabalik.
* Mintegia: Gaztetxearen eta Hernaniko gazte asanbladaren funtzionamenduari buruz jardungo gara. Larunbatean arratsaldeko 16:00tan. Oharra: eraman termoa kafearekin.
Kontrakantxa gaztetxearen izenean urte zaharreko jardueretan parte hartu duten guztioi eskerrak eman nahi dizkiegu. Izan ere adin ezberdineko jende ugari hurbildu da antolatu diren ekintzetara: ate irekiak egunean 50 lagun inguru izan ziren, Gaztetxeko I. Mus Txapelketan 16 bikote lehiatu ziren 50 pertsonen begiradapean, kazeroladan 100 pertsonatik gora Gaztetxearen aldeko oihuarekin bat egin zuten, eta azkenik txokolatadan 100 gosari bero baino gehiago dastatu zituen jendeak.
Bestalde, nabarmendu nahi genuke bereziki antolatzaileen eta partaideen jarrera aktiboa. Lehenendabizikoek dena ondo eta kontrolpean eduki zuten bitartean, bigarrenek partaidetza koadrila ezberdinetako kideetara zabaldu zuten eta beraz, gure helburu garrantzitsuenetako bat gauzatzea lortu zuten, alegia herriko koadrilen arteko lankidetza eta komunikazioa sustatzea.
Egun gutxiren buruan sortu den dinamika aberasgarri honi jarraipena eman nahian, bihar ostirala arratsaldeko 20:30etan Gaztetxean asanblada berri bat burutuko dugu, datozen asteetan agenda berri eta zabalago bat sortzeko asmoarekin. Etortzeko deialdia egiten dizuegu!
Azken erantzunak

| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||