Mezua: Kontrakantxa abian da!

2006-12-18

Permalink 17:54:43, Atalak: Adierazpenak, 239 hitz  

Kontrakantxa abian da!



"Herri bat gaztetxe bat" lemaren aldeko borrokan, Hernaniko gazte batzuek joan den abenduaren 16an pauso berri bati ekin diogu, bi urte baino gehiago geldirik daraman Udal Jangela okupatuz. Atsegindegiko arkupean 100 lagunetik gora bildu ziren okupazioa prestatzeko. Okupazioa gauzatu ondoren herri batzarra egin dugu eta jarraian egun guztian zehar Gaztetxean hainbat ekimen antolatu ditugu.

Hernaniko Gazte Asanbladaren oharra:

Joan den uztailean Gaztetxe Martxa Hernanitik pasatzen zela-eta herriko gazteek euren eskuekin literalki eraikitako Gazte Txabola, Udaletxeak behera bota zuen, inongo argibiderik eman gabe. Jendearen ilusioei esker hernaniarrontzako hain enblematikoa den Paradorreko Gaztetxe zaharraren lur soroan sortu zen espazio liberatu hura.

Lan horretan hainbat ekimen kolektibo bultzatu genituen: bizikleta martxak, mendi irteerak, koadrilen arteko bertso bazkariak, manifak... Gazteen aldarrikapen oihuak zabaltzeko asmo argiarekin gainera. Udaletxeak egindakoa gure borrokaren amaiera ez zela izango erabaki eta gure borrokaren jarraipenaren hasiera bezala definitu genuen.

Horregatik inoiz baino beharrezkoagoa ikusi genuen gaztetxe berri baten sorrera eta aldarrikapena. Gaur egungo gazteak bizi dugun testuingurua benetan iluna delako: etxebizitza eskubidea negozio bilakatu da, lan baldintzak inoiz baino eskasagoak dira eta indar polizialak instituzioek ezarritako ordena gehiegikerien bidez inposatzen digute.

Lan horretan tresna bikaina iruditzen zaigu Gaztetxea: gune fisiko bat gazteak eta ez hain gazteak batuko gaituena esparru libre bat sortzeko autogestioan eta burujabetzan. Gure antolaketak eta burutapenek instituzioei egonezina sortzen dietela badakigu eta hori baliatu behar dugu. Guk badugu alternatibarik, guk badugu bestelako gizarte bat eraikitzeko eredurik, eta hori jarri nahi dugu abian, Gaztetxetik hasita Mundura.

Erantzunak:

Bidaltzailea: boligorria [Bisitaria] · http://www.blogari.net/boligorria/2006/12/18/kontrakantxa
Ari garela ari garela, hor azaltzen da Gaztetxea...
Permalink-a mezu RSS 2006-12-18 @ 19:48
Bidaltzailea: teketen [Kidea] · http://www.teketen.com
Animo eta aurrera!
Permalink-a mezu RSS 2006-12-18 @ 21:40
Bidaltzailea: urkizuk [Kidea]
Aurrera bolie! Eutsi gogor eta ea Hernanin gauza majoak antolatzen dituzuen.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-18 @ 22:00
Bidaltzailea: herri bat, gaztetxe bat! [Bisitaria]


sofa bat bihar bazue, polikiroldegi ondko super BM supermerkatun aurrian don basuran bat dao, artukk genuke guk ban ezn deu
Permalink-a mezu RSS 2006-12-18 @ 23:12
Bidaltzailea: gudarien dantza [Bisitaria]
dantza eta dantza...batzutan poliki, baina inoiz ez geldirik!!
Permalink-a mezu RSS 2006-12-19 @ 00:02
Bidaltzailea: gudarien dantza [Bisitaria]
dantza eta dantza...batzutan poliki, baina inoiz ez geldirik!!
Permalink-a mezu RSS 2006-12-19 @ 00:05
Bidaltzailea: ZaPo [Bisitaria] · http://www.kamiyoplanet.com
Animo ba jendik!!!
Permalink-a mezu RSS 2006-12-19 @ 12:21
Bidaltzailea: urraka [Bisitaria]
Txokotik zabalera......
gaztetxabolatik GAZTETXERA!!!!!!
Permalink-a mezu RSS 2006-12-29 @ 15:38
Bidaltzailea: neuk [Bisitaria]
kaixo! ia 9 urte daramat hernani eta eusk. herria zapaldu gabe (orrela ezaten da ez ), ia aaztu zait euskeraz itz egitiea. Baina san joan jaietara joatea ideia daukat, bainan bakarik joango naiz, naiago nuke norbaitekin joan bainan ala izan da...zer egingo dut...
beno.... ni nai nuena zen ba....laguntza pixka bat edo alakoa (???) lo egiteko.... jede ona ezagutzeko.......... "asi ke" norbait ba naidu niri lagundu emen daukazute nire emilioa: comoaguaclaraenlacara"hotmail.com edo ipurdizikina@hotmail.es (lehenengoa naiago dut)
mila esker
osasuna eta indarra jede onentzako
Permalink-a mezu RSS 2009-06-01 @ 21:05

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Uztaila 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

kontrakantxa

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution