Hamar hilabete eta hamalau egun pasa dira txokora azkenengoz hurbildu nintzenetik.
Hau armiarma-sarez bete da eta hor parean armiarma erraldoi bat daukat begira.
Ez dio axola. Lagunak gara. Nire kotxeko erretrobisorean bere lehengusuak izan ditut okupa eta ondo eraman gara.
Horrenbeste donborak askotarako ematen du. Denetarik gertatu da, baina, hala ere, niretzat dena helburu batean laburbiltzen da. Indar guztiak, gogo guztiak helburu hori lortzeko erabili ditut.
Baina, tira, hori bukatu egin da. Tesia irakurri dut, "Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan" izenburu duena. Halaxe da, euskaraz, genetikaz-genomikaz eta lanabes bioinformatikoen bidez. Triple salto mortal edo, hobe esando, hiru aldiz ausertegi.
Eta, bai, pelmada emoteko etorri naiz. Herri honetan gertatzen direnak joko asko ematen baitu.
Ongi etorriak berriro ere Txokora.