Mezua: A gripea: lasai gaitezen

2009-08-06

Permalink 21:36:28, Atalak: Biotekila  

A gripea: lasai gaitezen

Azken egunetan A gripeari buruzko berri asko agertu dira. Eta gehienak katastrofea eta horiaren artean. 

Munduko Osasun Erakundearen arabera, uztailaren 31ko errekontuan, ofizialki 162380 kasu eta 1154 hildako daudela dio (http://www.who.int/csr/don/2009_08_04/en/index.html) . Honek %0,71-ko hilkortasun tasa ematen digu. Gripe arruntak, egin nituen kalkulu batzuen arabera, %0,151-%0,051 arteko tasa du. Egia da A gripeak gripe arruntak baino hilkortasun tasa handiagoa duela dirudiela. Baina bi gauza kontutan hartu behar dira: lehena, A gripearen kasu kopurua azpiestima bat dela (Munduko Osasun Erakundeak berak esanda) eta, bigarrena, A gripearen eraginez hildako pertsona kopurua gripe arruntarena baino zehatzagoa dela, dagoen presioa dela eta hobeto egokitzen da heriotzaren jatorria. 
Datuak eskuan hartuta, horrenbeste arduratzekoa da? Ez. Argi eta garbi. 
Bakunazioarena eta botikak hartzearena gehiegizkoa iruditzen zait. Mamu baten aurreko balizko defentsa arrazoitik baino histeriatik datorrela dirudi. Gainera, gaurkoan jakin denez, bakuna aurreratu nahi dute eta, hor nonbait, segurtasun eta fiagarritasun arazoak sor daitezke. 
Korrika, presaka eta zentzugabe egiten diren gauzek ez dute bukaera onik. Argitaratutako iritziaren eta iritzi publikoaren arabera hartutako erabakiek ez dute bukaera onik. 
Agian, hamen, benetako arazoa bilakatuko dana ez da A gripearen birusa. Beste mota bateko birusak baizik, histeria, merkantilismoa, interes ekonomikoak eta politikoak,... 

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Kudeaketa

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution