Mezua: Iruzurkundeak 09 bis: putxerazoa

2009-06-09

Permalink 17:43:54, Atalak: Biotekila  

Iruzurkundeak 09 bis: putxerazoa


Hautesontzia espainiar erara.

Europear hauteskunde hauetan iruzurkundeen segida utzi beharko nuela uste nuen. Aurrekoetan bezala propaganda kritikatzea ez zitzaidan "zintzoa" iruditzen nire aukeraren alde egingo nuelako. Baina, hara, berriro ere iruzurkunde batzuen aurrean gaude, ez besteetan bezala bozkaketa baino lehenagoko iruzurra, baizik eta bozkak kontatzerako orduan egindako iruzurraz.
Ez dakit putxerazoa, akatsa edo txapuza baten ondorioz den. Hala ere bozken kontaketan gauza (oso) arraroak gertatu dira. Eta Internet-i esker jakin izan ditugu. Sare sozialen benetako indarra eta baliogarritasuna hemen ikusi da. Twitter bidez putxerazoa jarraitu daiteke. Hainbat blogetan iritziak eta kontuak egin dira, oso interesgarria kalkulu hau.
Nirea matematikak eta manipulazio-soziala ez direnez, bakarrik hiru gauza esan nahi ditut:
1) Ezin gaitezke emaitzetaz fidatu, beraz, hauteskundeak errepikatzeko eskatzen dut, nazioarteko erakunde batek antolatuak eta nazioarteko begiraleekin.
2) Barne ministerioko arduradunen dimisioak eta epaitegietan putxerazo/akats/txapuza honegatik erantzutea.
3) Espainiako Erresuma monarkia bananero bat dela agerian gelditu da, país de chichinabo.

Guzti hau ez da alderdi bategatik edo besteagatik. Hau gure eskubideengatik da. Gure ordezkariak guk hautatu ditugulaz ez daukagu segurtasunik. Eta hori larria eta tamalgarria da.
Technorati:

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Kudeaketa

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution