Artxiboak: Ekaina 2009

2009-06-11

Permalink 17:54:42, Atalak: Biotekila  

Celaa, that clever person

Tesia idazten dudan bitartean atsedenalditxoak hartzen ditut burua guztiz ez erretxeko. Egiten ditudan gauzan artean Twitter irakurtzea da eta, hara, zerekin topatzen naizen, zabaldura [es] Zelaa: "Euskara da Zientzietako emaitza txarren erruduna" berria igo dutela. Bertan boteprontoan idatzi dut iruditzen zaidana. Baina tesia idazten jarraitu dot eta barneko amorrua baretu ezinik daukat.
Hara, benetan, tesia euskaraz idazten zabiltzanean, tesi-lana eta kolaborazioetan lan egiterakoan kide guztieekin euskaraz mintzatu zarenean, DEA euskaraz aurkeztu duzunean eta, laburtuz, zientzia euskaraz egiten duzunean, halako astakeri-tontakeri-ergelkeri-eta nahi dituzuen keri guztiak irakurtzeak amorratzen zaitu. Ez dakit parre ala negar egin. Ikerkuntza sailburuak halako ezjakintasun maila edukitzeak, alde batetik beldurtzen nau eta, bestetik, bere dimisioa eskatzera bultzatzen nau. Ezin daitezke hitz potolo horiek bota eta karguan mantendu. Ezinezkoa da.
Maybe, for Celaa, that clever person, Engish should be the main lenguage in Science. Or is this only another attack againts Basque? Why, in her expert opinion, is Basque an obstacle for the Scince? In what way? Because, if it is a communication or visibility problem, Spanish would be to blame for Spanish Science bad results. What a clever person! All of us researching in english! Ban the Basque and Spanish from research.
Kontxo, orain pentsatzen dudala... euskara erruduna? Ez al da ba ikerkuntza Espainiako Gobernuaren konpetentzia? Espainiako Gobernuak euskara hobesten al du ikerketan? Ze mierda dio pertsona argi honek?

Para que lo entiendas: has despreciado mi trabajo y estás jugando con mi pan. Solo te queda una salida: Celaa, dimite.

pd espero dot nire tesitik atera behar diren artikuluak eta euskaraz mintzatuz kolaboratu dudan artikuluak kontutan ez hartzea zuen estatistika, prentsaurreko eta mangoneoetan. Ezin daiteke lan bat mesprezatu eta gero horretaz baliatu.
Technorati:
----------

2009-06-09

Permalink 17:43:54, Atalak: Biotekila  

Iruzurkundeak 09 bis: putxerazoa


Hautesontzia espainiar erara.

Europear hauteskunde hauetan iruzurkundeen segida utzi beharko nuela uste nuen. Aurrekoetan bezala propaganda kritikatzea ez zitzaidan "zintzoa" iruditzen nire aukeraren alde egingo nuelako. Baina, hara, berriro ere iruzurkunde batzuen aurrean gaude, ez besteetan bezala bozkaketa baino lehenagoko iruzurra, baizik eta bozkak kontatzerako orduan egindako iruzurraz.
Ez dakit putxerazoa, akatsa edo txapuza baten ondorioz den. Hala ere bozken kontaketan gauza (oso) arraroak gertatu dira. Eta Internet-i esker jakin izan ditugu. Sare sozialen benetako indarra eta baliogarritasuna hemen ikusi da. Twitter bidez putxerazoa jarraitu daiteke. Hainbat blogetan iritziak eta kontuak egin dira, oso interesgarria kalkulu hau.
Nirea matematikak eta manipulazio-soziala ez direnez, bakarrik hiru gauza esan nahi ditut:
1) Ezin gaitezke emaitzetaz fidatu, beraz, hauteskundeak errepikatzeko eskatzen dut, nazioarteko erakunde batek antolatuak eta nazioarteko begiraleekin.
2) Barne ministerioko arduradunen dimisioak eta epaitegietan putxerazo/akats/txapuza honegatik erantzutea.
3) Espainiako Erresuma monarkia bananero bat dela agerian gelditu da, país de chichinabo.

Guzti hau ez da alderdi bategatik edo besteagatik. Hau gure eskubideengatik da. Gure ordezkariak guk hautatu ditugulaz ez daukagu segurtasunik. Eta hori larria eta tamalgarria da.
Technorati:
----------

2009-06-05

Permalink 20:32:07, Atalak: Biotekila  

Ez maitasunik ez elkartasunik

Marian gartzelara eta herriak emandako karguan ezin jardutera behartua torturatutako bi pertsonei (Igor, Mattin) maitasuna adierazteagatik.

Hego Uribeko hainbat herriko tabernetatik Ertzaintzak presoen argazkiak kendu ditu. Ibilaldian egindakoagaz jarraituz.

Ezin daiteke maitatu. Ezin daiteke elkartasunik adierazi. Ezin daiteke, ezin daiteke.
Dena debekatuta dago.

Domekan, kateak apur ditzagun.
Technorati:
----------

Kudeaketa

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution