Mezua: Iruzurkundeak 09 (X): Ficus-aren proposamenak

2009-02-27

Permalink 23:30:05, Atalak: Biogailuak  

Iruzurkundeak 09 (X): Ficus-aren proposamenak

Egunotan hainbat alderdien proposamenei kritika egin diet. Oraingoan, kanpaina bukatzeko minutu batzuk falta direla, nik proposatutako hautagaiaren, hau da, Ficusaren, proposamen elektorala azalduko dizuet.
Ficusaren egitasmoa lau ardatz nagusi ditu: airea, ura, lurra (eta sua eta bihotza gehituko bagenizkio, Capitain Planet edukiko genuke) eta argia.

Airea. Krisiak, zorrak, hil bukaerara heltzea, hipotekak, dena ordaintzeko lan ordu kopuru itzela egin beharra, ikastea, bizirautea,... arnasik gabe usten gaitu, airea falta zaigu, airea behar dugu. Arnasteko. Bizitzeko. Beti dago aitzakiaren bat, petroleoa, krisia, aberatzen irabaziak handitu beharra, beste batek zure lana egin dezakeela zeu zeure eskubideengatik borrokatzen baduzu. Ez digute arnas hartzen usten. Ez digute aire garbirik arnasterik usten. Dena pozoinduta dago, ez dago girorik. Airea kutsatu dute. Giroa kutsatu dute. Eta horrela nahi gaituzte: arnasik ez hartzea, ozta-ozta bizitzea. Airea. Airea bizia da.

Ura. Egarri gara. Bizi nahi dugu, ez bakarrik biziraun. Gurekin eta gureekin denbora egoteko egarri gara. Gure senide eta haurrekin egoteko egarri gara. Egunerokotik aldentzen dizkiguten ekintzak eta jarduerak egiteko egarri gara. Bizitzaren ura falta zaigu: horrenbeste lan eta presiok gogoak kentzen dizkigu, nekatuta heltzen gara etxera eta bakarrik atsen hartzeko gogoak ditugu. Beste zeozer egitea ezinezkoa suertatzen zaigu, ez gara heltzen, ura behar dugu. Partehartzea, erabakitzea, eztabaidatzea, mundua aldatzea, gure egoera aldatzea, gutaz lasaitasunez aritzea, eztabaida antzuetan sartu gabe, tentsiorik sortu gabe. Berba egitearen ura falta zaigu. Eskubideen eta gizarte-ongizatearen ura behar dugu. Ura. Ura bizia da.

Lurra. Lan egiten duenarentzako. Bere eskuekin lurra lantzen duenak bere beharrak ezagutzen ditu eta bera da egin behar dena erabaki behar duena, ez lurra ezagutzen ez duen jauntxo batek. Gure lurra garena definitzen du, gure izaera, gure hizkera, gure pentsakera, eta lurra maitatzea ez da lotsatzekoa. Ama-lurra den bezalakoa da eta geu gara berara moldatu behar garenok, ez dugu lurra gutxi batzuen beharretara moldatu behar. Lurra ilusioz, ideiez, poztasunez, irriez, kolorez, landatu behar dugu, gure ondorengoei lur emankor bat emateko. Lurra. Lurra bizia da.

Argia. Garai ilun hauetan ez dugu argirik ikusten. Dena iluna da, begiak estali dizkigute, noraezean goaz edo gutxi batzuen interesei jarraituz zuzentzen gaituzte, nora goazela ez dakigula. Itsaslabarraren aurka jotzea ekiditen dituzten itsasargien beharra daukagu. Jakintzak, ikerketak, ezagumenduak ematen duten argia behar dugu. Dena publikoa, ezaguna, irekia, partekatu ahal izatea, denon onurako izatea argia dakar gai publiko guztietara. Krisiaren aurrean bonbilari argia piztea behar dugu. Egunak argi ordu gehiago dituen heinean biziago sentitzen gara, animatuagoak eta naturak indar hartzen du berriro ere, egoera nazkagarri honen aurrean argia behar dugun moduan. Argia. Argia bizia da.

Ficus-ak airea, ura, lurra eta argia behar ditu.
Guk airea, ura, lurra eta argia behar ditugu.

Ficusa gu gara. Gu Ficusa gara.

Domekan, Ficusari, guri, etorkizunari aukera eman.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Berg [Bisitaria] · http://www.myspace.com/bergoi
Ficus honek alergiarik ez ote du emango? xDDD
Permalink-a mezu RSS 2009-03-10 @ 17:20

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Kudeaketa

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution