Artxiboak: Otsaila 2009

2009-02-27

Permalink 23:30:05, Atalak: Biogailuak  

Iruzurkundeak 09 (X): Ficus-aren proposamenak

Egunotan hainbat alderdien proposamenei kritika egin diet. Oraingoan, kanpaina bukatzeko minutu batzuk falta direla, nik proposatutako hautagaiaren, hau da, Ficusaren, proposamen elektorala azalduko dizuet.
Ficusaren egitasmoa lau ardatz nagusi ditu: airea, ura, lurra (eta sua eta bihotza gehituko bagenizkio, Capitain Planet edukiko genuke) eta argia.

Airea. Krisiak, zorrak, hil bukaerara heltzea, hipotekak, dena ordaintzeko lan ordu kopuru itzela egin beharra, ikastea, bizirautea,... arnasik gabe usten gaitu, airea falta zaigu, airea behar dugu. Arnasteko. Bizitzeko. Beti dago aitzakiaren bat, petroleoa, krisia, aberatzen irabaziak handitu beharra, beste batek zure lana egin dezakeela zeu zeure eskubideengatik borrokatzen baduzu. Ez digute arnas hartzen usten. Ez digute aire garbirik arnasterik usten. Dena pozoinduta dago, ez dago girorik. Airea kutsatu dute. Giroa kutsatu dute. Eta horrela nahi gaituzte: arnasik ez hartzea, ozta-ozta bizitzea. Airea. Airea bizia da.

Ura. Egarri gara. Bizi nahi dugu, ez bakarrik biziraun. Gurekin eta gureekin denbora egoteko egarri gara. Gure senide eta haurrekin egoteko egarri gara. Egunerokotik aldentzen dizkiguten ekintzak eta jarduerak egiteko egarri gara. Bizitzaren ura falta zaigu: horrenbeste lan eta presiok gogoak kentzen dizkigu, nekatuta heltzen gara etxera eta bakarrik atsen hartzeko gogoak ditugu. Beste zeozer egitea ezinezkoa suertatzen zaigu, ez gara heltzen, ura behar dugu. Partehartzea, erabakitzea, eztabaidatzea, mundua aldatzea, gure egoera aldatzea, gutaz lasaitasunez aritzea, eztabaida antzuetan sartu gabe, tentsiorik sortu gabe. Berba egitearen ura falta zaigu. Eskubideen eta gizarte-ongizatearen ura behar dugu. Ura. Ura bizia da.

Lurra. Lan egiten duenarentzako. Bere eskuekin lurra lantzen duenak bere beharrak ezagutzen ditu eta bera da egin behar dena erabaki behar duena, ez lurra ezagutzen ez duen jauntxo batek. Gure lurra garena definitzen du, gure izaera, gure hizkera, gure pentsakera, eta lurra maitatzea ez da lotsatzekoa. Ama-lurra den bezalakoa da eta geu gara berara moldatu behar garenok, ez dugu lurra gutxi batzuen beharretara moldatu behar. Lurra ilusioz, ideiez, poztasunez, irriez, kolorez, landatu behar dugu, gure ondorengoei lur emankor bat emateko. Lurra. Lurra bizia da.

Argia. Garai ilun hauetan ez dugu argirik ikusten. Dena iluna da, begiak estali dizkigute, noraezean goaz edo gutxi batzuen interesei jarraituz zuzentzen gaituzte, nora goazela ez dakigula. Itsaslabarraren aurka jotzea ekiditen dituzten itsasargien beharra daukagu. Jakintzak, ikerketak, ezagumenduak ematen duten argia behar dugu. Dena publikoa, ezaguna, irekia, partekatu ahal izatea, denon onurako izatea argia dakar gai publiko guztietara. Krisiaren aurrean bonbilari argia piztea behar dugu. Egunak argi ordu gehiago dituen heinean biziago sentitzen gara, animatuagoak eta naturak indar hartzen du berriro ere, egoera nazkagarri honen aurrean argia behar dugun moduan. Argia. Argia bizia da.

Ficus-ak airea, ura, lurra eta argia behar ditu.
Guk airea, ura, lurra eta argia behar ditugu.

Ficusa gu gara. Gu Ficusa gara.

Domekan, Ficusari, guri, etorkizunari aukera eman.
----------
Permalink 18:22:23, Atalak: Biogailuak  

Iruzurkundeak 09 (IX): Alderdien proposamenak vs nire gogoetak

Kanpainaren azkenengo egunean PNV pasako dot kritikatik. Egia esan herenegun heldu zitzaidan propaganda eta gaurkoan berriro ere gauza bera bidali dute.
Gutun bat, proposamenak dakartzan propaganda eta gaztelera nagusi den panfleto bat bidali diuzte, azkenengo gauza honetan, euskararen presentzia ez bermatzean gain Euzkadi (sic) idatzi dute, euskara gehiago mesprezatuz.
Ibarretxek dio
Krisia denon ahotan dabilen garaiotan, guk itxaropenaz hitz egingo dizugu
Bai, aita.
Egia da une zailak bizi ditugula (...) Euskadik beti jakin izan du bere neurria ematen eta zailtasun horiek gainditzen
Batzuk besteek baino zailagoak. Euskadin bizi den jendea badaki neurria ematen, politikariek ez.
EAJ-PNVn uste dugu krisiari ez diogula beldurrik izan behar (...) Baikorrak izan eta konfiantza eduki behar dugu (...) hortik irteten lehenak izango garelako (...) badakigu zer egin behar den
Zuen eskuetan ez utzi. Normala beldurrik ez izatea, zeuen laguntxoek (enpresariek) poltsikoak diruz betetzen jarraitzen dute. Honek Ur Patzuergoko arduradun batek orain dela pare bat urte jasan genuen lehortean esandakoa gogorarazi dit "Lasai gaude, badakigu euria egingo duela". Ba hau, antzekoparecido.
finantza publikoak ondo doaz (...) industria sarea lehiakorra da (...) lan-merkatuak inguruko herrialdetakoak baino hobeto eusten dio
Gero eta zerbitzu publiko gehiago pribatizatu/sasipribatizatuak, euren kalitatea jeitsi, lanean hildako langile kopuru jasanezina, etab
Hori guztia ez da kasualitatea, Euskal Erakundeen buruan EAJ-PNVk erakutsi duen jakintzaren eta egitearen emaitza da
Gazteleraz esaten den moduan "Baja modesto que sube el PNV".
Legealdi berri eta zail honi aurre egiteko Euskadi ondo kudeatu dutela frogatu duten gizon-emakume zintzo eta esperientziatuak ditugu
Guggeheim, Balentziaga eta Irungo haziendaren arduradunak bezala.
Datozen lau urteetan jokoan izango da Euskadiren etorkizun ekonomikoa eta ongizatea. (...) proiektu ekonomiko eta sozial bat behar du Euskadik
Eskumako alderdi on bat bezala ekonomia gizartea eta ongizatea baino lehenago jartzne dute.
Pertsonen proiektuan, krisiari aurre egiteko proiektuan, parte-hartze demokratikoan aurrea egin eta autogobernuaren defentsaren proiektuan. Eta baita karean alde lan egiteko proiektuan ere.
AHT, Boroa, Loiola. Hitzak politak dira, zuen ekintzek kontrakoa diote.
Guztion artean aurrera egin dezakegu guk nahi dugun Herria lortzeko (...) Orain, inoiz baino gehiago, eman botoa EAJ-PNVri
Zuek nahi duzuen herria ez da nik nahi dudan herria. Zuen ikuspegitik, eskubikoa, kristaua eta hiru probintzietako txiringitoa, ateratzen den edozer ez duzue herri moduan artzen. Ficus-a nahiago dut.

Propagandak dio
Krisia gainditzeko lehendakaria (...) krisitak ateratzeko (...) beharrezko esperientzia duen lehendakaria. (...) lanpostuen galera geldieraztea (...) lanpostuak errekuperatu (...) langabeentzako ordainpeko heziketa programa berria (...) garapen enpresariala bultzatzea (...) berrikuntzarako 7000 milioi €ko ibertsioa (...) ETEei finantza-babesa eamtea (...) 12800 milioi € inbertsio publikoa (...) iraultza berdea (...) transgenikoetatik libre dagoen lurraldea
PNV ekologista egin zaigu AHT inposatu ostean? Oin serion, krisia lehendik dator eta konponbideak orain jarriko dituzte, zer egin dute azkenengo urtean? programa hau prestatu? Baita ere pentsa dezakegu krisira eraman gaituen lehendakaria dela. Eta diru publikoa noren eskutan jarri nahi dute? Imagintzen dut...
Berdintasunaren lehendakaria (...) gizarte-babeserako neurriak mantentzea eta hobetzea (...) osasuneko gastua biztanle baoitzeko 2000€ arte handitzea (...) emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen inguruko lege berria (...) lehen seme-alabarengatiko laguntzak 2 urte egin arte progresiboki luzatzea (...) alargun eta pentsiodunentzat lanbite arteko gutxieneko soldataren %100 bermatzea (...) 6000€tik beherako diru-sarrerak dituzten gazteentzat gizarte-alokairuko etxebizitzen polta (...) 30000 etxebitza babestu berriak
Txo! 6000€rekin zerbait egin baliteko moduan diote. Hori marka. Eta eskuineko alderdi batetik gizarte-neurriak hobetzea euren lagunen eskuetan utziko diuztela esan nahi dute. Ez da zenbat gastatzen den baizik eta nola. Eta utzi dizuten gizarte-zerbitzuak baino zeozer hobea lortzea ez da zaila.
demokrazia parte-hartzailearen lehendakaria (...) jendea entzuten duen eta herritarrentzat parte hartzeko formula berriak bilatzen dituen lehendakaria
Ezin dut jarraitu. Lurretik parrearen parrez nago. "Kultura demokratiko berri bat", "herritarrek parte hartzeko bost proiektu estrategiko", "tokiko demokraziaren liburu zuria", etab luze bat esateko aurpegia dute. AHTri buruzko kontsultak, zer? Boroako zentral termikoari buruzko kontsulta, zer? Pasaia? Basauri? Hau zer da? Zuen interesentzat bai, bestela ez?
Euskadi mundura zabaltzen duen lehendakaria. (...) hezkuntza eta kultura gure nortasunaren ezaugarri bihurtzea (...) bikaintasunaren hezkuntza (...) ordenagaila bat ikasle bakoitzeko (...) ingelesa menderatuko dela bermatzeko Talka plana (...) euskara eta euskal kultura nazioartera zabaltzeko plana (...) euskararen irakaskuntza sinplifikatzea
Batetik, zuentzat euskara eta euskal kultura folklorismo bat da, ez lan tresna bat, eta irakaskuntza ez da sinplifikatu behar, erabilera bermatu behar da. Bestetik, ez duzue INOIZ hezkuntza kudeatu, zuen kideen eskuetan utzi duzue beti (PSOE eta EA), ez etorri orain interesa duzuela esaten.
Bakear erdiesteko lehendakaria (...) konprometituta dago giza eskubide guztiekin (...) indarkeria behin betiko deslegitimatzeko lan egitea (...) eskubide zibil eta politikoen defentsa (...) memoria historikoa berreskuratzea
Horregatik Ertzaintza manifestazioak ekiditera bidaltzen duzue indarkeria erabiliz.

Ficusa ezin daiteke erosi. Zuek beherapenetan zaudete.

Ari, ari, ari, Ficus Lehendakari

----------

2009-02-26

Permalink 22:14:51, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak 09 (VIII): Alderdien proposamenak vs nire gogoetak

Alderdien propagandarekin jarraituz, gaur PSOE kontsultatik pasatzen da. Bai, déjà vu bat da, aurrekoan Patxiren eskutitzaz aritu nintzen baina beranduago heldu zitzaizkidan propaganda (etxeko atean itsatsita agerto ei zena) eta beste gutun bat, aurrekoaren antzekoa (hitz huts berdinetaz josia).
Ez naz asko luzatuko euskarazko bertsioa gaztelerazkoaren erdia baino gutxiago baita, halako laburpen arin bat. Bestela ere, euskaren presentzia urria da. Agian honek Sustatun euskara eta politikaren arteko erlazioarekin lotuta dago. http://sustatu.com/1235025222
Martxoaren 1a (...) jarri zure agendan: berrikuntza daukazu zure zai (...) pentsatu zer aldatuko zenukeen
Jaurlaritzaren aurrekontuak eta lege gehienak babestu dituzue, aldaketa, aldaketa esaten zaiona, gutxi. Bai, karteletarako aukeratu dizuten argazkia aldatuko nuke, hautapen txar-txarra.
(...) euskaldun guztiek aukera berdinak izatea pentsaera, sexu edo identitatea kontutan hartu gabe. Euskadi guztion etxea bihurtu nahi dugu
Guztion etxea baina beste batzuk erabakitzea edo bertokoek bozkatzeko eskubidea ez edukitzea. Hori ez da berdintasuna. Eta euskaldun terminoa zeuek erabiltzea, puf...
Orain daukagun krisialdia latza da askorentzat. Euskaldun bakoizaren arazoa guztion arazo egin behar dugu (...) berrikuntza lasaia (...) indar guztiak bildu (...) askatasun osoa eskuratzeko, terrorismoa amaituz
Zuentzat ez da latza: abendutik oporretan zabiltzate diru berdina (asko) kobratuz. Gainera parrafo berean txurrak eta merinak (bale ardiak izatea baina, tira, ezberdindu daitezke) nahasten dituzue, indarrak bildu nahi dituzue sektore bat kanpoan utzita,... ze arraio da hau? (WTF?)
pertsona baten esku dagoelako: zure esku. Zeuk erabaki
Bai, Ficus-ak zuk baino lehendakari itxura hobea du.

Gutun beregosiari dagokiola
(...) urte asko daramagu Euskadi hobea amesten (...) heldu da asmoak egia bihurtzeko garaia
Berriro Patxi? EAJ-ri babesa eman diozue azken lau urteetan! Nik amesten dudana eta zuk saltzen duzuna ez dute zer ikusirik...
Euskaldunok, guztiok, gure eskuetan izango dugu geure etorkizuna
Espainiako konstituazioaren eta estatuaren barnean. Hortik kanpo ná de ná.
(...) terrorismoa gainditzeko eta bakea lortzeko, Euskadi eraberritzeko, elkarbizitza sendotzeko eta aurrerapena eta aberastasuna sustatzeko
Herri hau aberatsa da baina gutxi batzuen eskuetan dago, aberastasuna banatu behar da, ez sustatu betikoek (zure laguntxoek) eramateko.
Osasuna dagokion mailara (...) eskola publikoan adostasuna eta ituna berreskuratzea (...) adinekoak hobeto zaintzea (...) zure laguntzaz bakarrik gauzatuko da
Adostasuna zeuek apurtu zenuten zuen alderdikeriekin eta geure hizkuntzaren aurka. Adinekoen konpetentziak Alduendiena da. Bai gauzak bakarrik guri esker gauzatuko da, ze politikarien eskuetan etorkizunik ez daukagu
Zeur erabaki
Ficus-a da etorkizuna.

Ari, ari, ari, Ficus Lehendakari

----------

2009-02-24

Permalink 16:08:47, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak (VII): Ficus-aren hauteskunde ekitaldi nagusia

Ficus-aren hautegaitzaren hauteskunde kanpainaren egun handia izan da gaurkoa: Poto-ren babesaren ostean, gaur Yesus Mesias Ficus-aren alde agertu da eta Zientzia fakultateko kafe makinan, kafetxoaren orduan, txokolateak mingaina erretzen zion bitartean, mitintxo bat bota du, Twitter bidez jarraitu dudana. Hona hemen bere hitzak laburbilduta:
- Anaiak, parre egiteari utzi, anima zaitezte eta bozkatu Ficus
- Argi daukat dena: Ficus-a da konponbidea
- Txokolatearekin mingaina erretzen badut ere, ez dit galeraziko esatea: Ficus Lehendakari
- Gmail ez da erori, Ficus-aren aldeko ekitaldian dago! Gmail ere Ficus-en alde!
- Ezagutzen dugun mundua fotosintesiari esker sortu da. Zein da fotosintesia egiten duen hautagai bakarra? Ez dut uste erantzun behar dudanik, baina argi entzun dezatela: FI-CU-SA.
- Agintari eta politikariak fase begetatiboan daudela dirudite krisiaren aurrean, gure arazoen aurrean eta edozerren aurrean. Orduan, jar dezagun benetako landare bat!
- Ficus-ak adi-adi entzuten gaitu, oxigenoa ematen digu eta trukean argi, lur eta ur pixkat eskatzen digu... ezin diezaiokegu ezetzik esan!
- Zoratuta gaudela pentsa dezakete, baina badakizue zer? Besteek dirua aberatsei emanez, banketxei emanez, azpiegutura faraonikoak eginez, mendiak zulatuz, zentzugabez eraikiz dena konpontzen dela uste dute! Nor da benetako zoroa hemen?
- Zein da aitzakia Ficusaren alde ez bozkatzeko? Landare bat dela? Hori badakizue zer den? Fitofobia! Fitofobo batzuk dira!
- Martxoaren 1ean Ficusa da gure papeleta!


yesus eta Ficus
Yesus Ficus-ekin batera agertzen zaigu argazki hontan.

Ari, ari, ari, Ficus Lehendakari

----------

2009-02-23

Permalink 18:30:22, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak (VI): alderdien proposamenak vs nire gogoetak

Gaurkoan Aralarren txanda.
Propaganda eta papeletak, ea zer atera dezakegun
Bakoitzak gure esku dagoena egin behar dugu bakea lortzeko, besteeek zer egiten duten zain egon gabe (Ezenarro); (...) Euskal Gizartearen interes orokorrak lehenetsi behar dira (Maeztu); Euskarak maitale praktikanteak gura ditu (Basabe)
Adierazpen politak. Pena euskara folklorismo bat dela usten duen eskuineko alderdi baten aurrekontu eta legeak lau urteotan onartu izana, eta, euren terminologia erabilita, ezker abertzale "ofiziala"ri beti kontuak eskatzen ibiltzea.
ezkerreko alternatiba abertzalea eta bakezalea (...) ez gaudenak prest ETAk indarkeria utzi zain egotera gauzak aldatzen hasteko (...) aralar da herri honetako ezkertiar eta abertzale bakezaleon aukera (...) etsipenaren aurkako hautua
Hitz potoloak, bai horixe! Berriro ere, oso politak dira baina, azkenean, hori egiten eroso dabiltza. Bestela, zertarako ETA aipatu? Ez zuten beharrezkoa. Eta kontutan hartuta Naparroan sartu zizueten gola, tira, ez dakit sinesgarria ote den guztia hau...
krisi ekonomikoari eta langabeziari ikuspegi sozialetik erantzun nahi diogu (...) inbertsio publikoak lanpostu sozialak sortzera bideratuz (...) prekarietatearen aurka lan eginez (...) aberastasuna banatzeko neurriak bultzatuz
Bai, baina lau urteotan eskuineko alderdi bati babesa eman diozue eta irrikitan zaudete alderdi horregaz negoziatzeko. Kontxo, Naparroan iada laguntxoak zarete.
diru publikoaren kontrol zorrotza eta gardentasuna (...) herritarrak protagonistak izan behar dira
Aurrekoaren gauza berbera.
Akuilu lana (...) euskaltzaletasunetik, ezkerretik eta abertzaletasunetik, (...) herri honek bakea behar du: hilketa, mehatxu eta estortsiorik ez. Kriminalizazio eta ideia politikoengatik kartzelaratzeei ez, (...) giza eskubide guztiak guztientzat (...) erabakitzeko eskubidearen defentsa (...) proposamen sozialak eta ekonomikoak (...) etxebizitza, eskubide unibertsala (...) emakume eta gizonen arteko berdintasuna (...) lan prekarietatearen aurka (...) ingurumenarekiko errespetua (...) hizkuntza normalizazioa
Horregatik zuen buruzagiak ezker abertzale "ofiziala"ri kriminaliazioa primera datorkiola esaten du, zuek horrekin ez duzuelako jokatzen. Beste puntu guztiak oso politak dira, oso idealistak, baina, berriro ere, lau urte hauten egindakoaren kontrakoa da.

Ez, badirudi Ficus-ak nire lehentasunetan lehena jarraitzen duela: Ficus-ak behar duenari oxigenoa ematen baitio.
poto
Poto ere Ficus-en alde!

ari, ari, ari, Ficus Lehendakari!

----------

2009-02-22

Permalink 20:08:09, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak 09 (V): Alderdien proposamenak vs nire gogoetak

Alderdien hauteskunde propagandarekin jarraituz, EBren txanda da.
Ezker Batuak bi propaganda ezberdin bidali ditu propaganda orokorra eta alde agertzen direnen hainbat pertsona ezagunen gutunak.
bozkatu zioten 65000 pertsonei esker etxebizitza eta gizarte zerbituak aitortutako eskubideak dira (...) imajinatzen al duzu zer egin genezakeen martxoaren 1eteik aurrea 100000 botorekin?
Ez da pixkat arriskutsua 100.000 bozka helburu moduan jartzea? Eta hori ez bada helburua, zertara dator kanpaina horretan oinarritzea?
Euskadin 100 etxebizitza berrietatik 48 babesekoak dira (...) egun 17000 pertsona eta familia baino gehiago alokairuzko babeseko etxebitza batean bizi dira (...) 4000 etxebizitza mobilizatu dira (...) 36000 etxebizitza baino gehiago ikuskatu dira erabilera egokia bermatzeko (...) babeseko etxebizitzek behin-betiko kalifikazioa dute (...) 60000 pertsona baino gehiagok jabetza eta alokairuei buruzko doaneko arreta jasotzen dute urtero (...) hirien birgaitzea: 32000000€ baino gehiago inbertitu dira 80 udalerrietan (...) irisgarritasuna: 130 udalerrietan 17500000€ inbertsioarekin (...) jasangarritasuna: (...) eguzkitiar panelak jarri dira (...) inbertsioa: (...) 2920 milioi € baino gehiago inbertitu dira
Dena oso polita, dena oso idilikoa, baina, hala ere, etxebizitza bat lortzea ezinezkoa izaten jarraitzen du gehiengo batentzat. Eta euren konpetentziekin zer ikusia ez duten "lorpenak" eurentzat hartzea, en fin,...
haurren eta nerabeen defentsarako erakundeak eta behatokiak bi kolektibo hauen eskubideak bermatzen dituzte (...) adoberri zerbitzua adopzioa aukeratu duen pertsona guztientzat zabalik dago (...) bikoteen arteko gatazketan prozesu baketsuak sustatzen ditu (...) 25000 familia baino gehiagok 26000000€ jaso dituzte haur eskola batetan sarbidea izateko (...) gizarte zerbitzuak eta prestazioen katalogoa eskubide subjektibo bezala aitortuak (...) 5400 emakume baino gehiagok orientazioa eta laguntza profesionala jaso dute (...) 2012an 0,7a errealitatea izango da (...) askatasun afektibo-sexuala (...) etorkinen laneratzea lortzea da gure helburua (...) adin txikikoen artean alkoholaren eta beste substantzien kontsumoa murriztea (...) demokrazia zuzena bultzatzea da gure erronka (...) memoria historikoaren berreskurapena
Kea, eurenak ez diren konpetentziak, ahalerazkoak, etab... motorrak saltzen
Basauri: babes publikoko 960 etxebizitza berri (hasiera 2009an), Sasn Migelen (hasiera 2011), Sarratun eta Azbarren (proiektuan) (...) 95 etxebizitza huts mobilizatu dira (...) etxebizitza libre erabilia erosketko 490000€ baino gehiago dirulaguntzetan (...) eraikinak birgaitzeko 1520000€ baino gehiago (...) gune andeatuak berreskuratzeko 8000€ baino gehiago (...) irisgarritasun proiektuetarako 50000€ baino gehiago (...) guzti honekin 4420 pertsona eta familien etxebizitza beharrak ase dira
Joe, pertsonalizatu digute publizitatea. Tira, Basaurik 45000 biztanle inguru ditu, %10ak zeozer jaso ei du, hori marka, eta dirulaguntza guztiak batuz basauritar bakoitzean 46€ inbertitu dituzte. Ez esatearren azken 30 urteetan 10000 biztanle inguru galdu ditu baina etxebizitza (asko) egin dira eta gehiago egingo ei dira, baina, hala ere, ezinezkoa izan da hamen 240.000€tik behera zeozer topatzea, Kortatuk abesten zuen bezala "hay algo aquí que va maaal..."
Asko egin dugu, baina asko dago egiteke, zuk erabaki
Uste dot argi dagoela zein den nire eukera, bai, hala da, Ficus-a. Ficus-ak oxigenoa ematen dio behar duenari, ez kea.
Arrazoi asko daude bozkatzeko eta nola ez, beste asko ere, ez egiteko. (...) gure bizitza baldintzatzen duten arazoie buruz hitz egin eta Euskadin bakean bizi nahi dutenei zuzentzea (...) badakit ez dagoela konponbide magikorik (...) konfiantzazko botoa ematea beharrezkoa da (pentsatu arrazoi asko daudela ere, Ezber Batua Berdeak alderdiari bozka emateko (...) Madrazo
Ficus-a baina berdeagorik ez dago.
letra txikia irakurri gabe ezin da ezer sinatu (...) Ezker Batuak literala izan nahi duenean eta eskubide hori asi nahi duenean, behaztopoak eta prentsa txarra dira nagusi (...) Ezker batuaren letra txikia gainerako alderdi politikoena baino aurrerakoiagoa da (...) ezker nazionalista erradikalak, berriz, herria eraiki nahi duela dio, baina alferrik galdu egiten ditu etengabe politikan sartzeko aukerak (...) Bernardo Atxaga
Idazle ona ei da, baina, tira herri honen gaurkotasunean pixkat galduta dago: dakidala Ezker Batua azkenengo zortzi urteetan PNVrekin gobernuan dago, eskumako gobernu batean; eta ezker abertzaleari diona, en fin, debeku, ilegalizazio etabrrek ez dute zer ikusirik, ke baaaaa...
Saramagorena ez didatenez euskaratu, ez duk komentatuko. Bakarrik, euren sostengua ematen dieten hainbat pertsonek harritu naute

Ficus-ak behar duenari oxigenoa ematen dioleko eta ez kea, eta Ficus-a baino berdeagorik ez dagoelako...

Horregatik, ari, ari, ari, Ficus Lehendakari

----------
Permalink 17:04:12, Atalak: Biogailuak  

Iruzurkundeak 09 (IV): Ficus-aren hausteskunde spot-a

Nik bultzatutako hautagaitza, Ficus-ak, bere hauteskunde spot-a estreinatzen du hauteskundeetarako aste bat falta denean.


Euskaraz


Gazteleraz

Ari, ari, ari, Ficus Lehendakari

----------

2009-02-17

Permalink 21:12:11, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzkurkundeak 09 (III): alderdien gutunak vs nire gogoetak

Gaur, pixkat libre nagoela, plater bikoitza.

Nire izenera gutun elektoral bat heldu zitzaidan, zabaldu eta, hara, Patxi Lehendakarirena da, momentu honetatik aurrera memelo deituko dudana ze, tira, aukeratu dioten argazkian kriston memelo aurpegia dauka, badirudi jeltzale batek aukeratu duela.

Gutuna, itxuraz, elebiduna da, baina hasieratik zeozer hararroa dago: "Haz que suceda" "Zeuk erabaki" bezala itzultzen dute, ejem.


Euskadi aldatzeko (...) pakea, askatasuna (...) irabaziz denpora (sic) berri bat hasteko
Bai, bai, horregatik bozka asko anulatuak izango dira, askatasunean bizi garelako, bai, bai. Denpora daukagu lortzeko, bai noski.
azken 10 urteotan (...) fedea galdu izana. (...) arazoak konpontzeko ez bada, politikak ez du ezertarako balio, baina gure agintariek ez dute hori egin
Kontutan hartuta 1991tik legebiltzarrean zaudela eta azken lau urteetan aurrekontuak eta lege gehienak onartu dituzula... zertara dator hau?
beti alderdi bereko Lehendakariak ezagutu dituzu (...) badator berrikuntza Euskadira (...) kritika itzazu gauzak, azterku (sic) guztia eta ez zaitez inoiz konformatu
zure laguntzaz Euskadin pakea lor dezakegu (...) hitza erabiliz arazoak konpondu (...) krisialdiari aurre egin eta enplegua gutxitzea gelditu (...) Herri innobatzailea bihurtu nahi dugu Euskadi (...) egogi zaizun lanpostua eskaina, bertatik alde egin beharrik gabe
Baina zuei esker pakerik ez herri hontan. Hitza, bai noski, jipoien ostean, ezta? Krisiari aurre egin baino aberatsei ordaintzea eskatu ez niri laguntzea. Ikerkuntza+Garapena+Berrikuntza ez da Eusko Legebiltzarraren konpetentzia esklusiboa, Estatuarekin partekatua daukate. Eta ikerkuntzan lanpostua eta hamen gelditzea? Inuxenteen eguna da?
Eskadiko (sic) berrikuntzak prekarietatea baztertuko du (...) hiru hizkuntzadun herria izango da, inor baztertzen ez duen kultura garatuz
Niri prekarietatez berba egiten, ejem, adarrik ez jo, eskerrik asko. Hiru hizkuntzadun, beste txantxa bat, ezta? Gutun honen euskara maila ikusita eta, Patxi, ingelesa dakizu? Ordun ze kultura baztertzaile eta ze ostia... ez euskerarik, ez ingelesik, bakarrik gaztelera... hori da daukagun kultura baztertzaile bakarra
Hauxek dira zure eskubideak (...) bete ahal izango dituzula (...)
Bozkatzeko eskubidea daukadanetik 10 alditik 7tan bozka anulatu didate... horri eskubideak deitzen diozu?
martxoaren 1an elakarrekin (sic) Euskadi berri bat eraikitzen has gaitezen (...) Euskadi bilgune handi bat (...) batera bizi nahi dugun pertsona ezberdinak
Nik ez dut Euskadi berri bat nahi, nik gure Euskal Herri zahar hau nahi dut. Nahiago ditut gune deszentralizatuak eta batera bizi, bai, baina sektore handi bat kanpoan utzi, ez, Patxi?
Honekin bat etortzen bazara, zeuk erabaki
Bai, nik argi daukat: Ficus-a zu baino hautagai askoz hobeagoa da, behintzat, bere argazkia politagoa da.

Horrexegatik: ari, ari, ari, Ficus lehendakari

----------
Permalink 14:53:35, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak 09 (II): alderdien proposamenak vs nire gogoetak

Hauteskundero bezala, eta aurrekoan aipatu bezala, alderdien posta bidezko propaganda nire analisi pertsonala pairatuko dute.

Hasteko, heldu zitzaidan lehena, EAren propaganda.
Gutunazala bera da propaganda daramana: hautagaien argazkiak eta mami gutxi gutxi.

politika boterearen banaketa soila ez delako (...) politika beldurrik gabe egiten dugulako
Tira, parlamentari batek irabazten duen diruagaz, gauzak ondo ala txarto eginez, nik ere ez ez nuke beldurrik edukiko. Eta mundu ideal batean bizi bagina agian sinesgarria suerta liteke botere banaketa bat ez izatea.
elkarbizitza-esparru berria behar dugulako
Aurrekoaren gauza berbera, baina ez gara mundu ideal batean bizi.
Nazio bat gara, eta Europar Batasuna da gure tokia
Eta Europar Batasunean nahi gaituzte?
indarkeria mota ororen gaitzespena gure herrialdea eraikitzeko ezinbesteko premisa delako
Azkenean beti gai berbera ateratzen da, azkenean dena gaitzespenean laburbiltzen da, bah! ezer berririk ez. Herrialde bat eraikitzeko lan egiteko gogoak eta egiten diren gauzetan sinestu beharrik ez dago, beste guztia muinean ez sartzeko distrakzioak.
mediku eta irakasleria gehiago (...) oinarrizko errentak eta pentsio duinak sustatu (...) kudeaketa-ahalmen handiagoarekin bizi-kalitate hobea
Orduan dena kudeaketa kontu batera murrizten da? Eta, itxoin, ez daramatza EAk hamar urte luze gobernuan? Orain arte egin ez dutena egiten hasiko dira?
EAn askatasun osoz mintzatzen garelako (...) Legebiltzarrean onartzen diren lege guztiak dutela eragina zugan
Baina Madrilgoak, gehiago.


Hala ere, zer esan dizuet, momentuz Ficus-agaz gelditzen naiz. Ficus-ak, behintzat, ez dizu gezurrik esaten.

Ficus 
Ficus-a harro-harro bere papeleta erakusten. 

Ari, ari, ari, Ficus Lehendakari

----------

2009-02-14

Permalink 12:44:08, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak (I): ari, ari, ari, Ficus Lehendakari

Berriro ere iruzurkunde baten aurrean gaude: alde batetik, berriro ere, aukera politiko handi bati (Ezker abertzaleari) ez zaio aurkezten uzten eta, bestetik, politikariek kea salduko digute euren gezurrekin.

Aurreko hauteskundeetan heltzen zaidan publizitate elektoralari kritika egin diot eta, honakoan, nola ez, berriro egingo dot.
Hala ere, hasi aurretik, argi utzi nahi dot Martxoaren 1ean, D3M papeletagaz batera, Ficus-aren papeleta sartuko dudala (irudian ikusten duzuen hau)
Ficus
Bozka berdin-berdin anulatuko didatenez, behintzat banoa umore pixkat eta letxe txarra jartzera.

Zergatik Ficus-a? 2000. urtean Michael Moore zinegileak kongresuarako Ficus bat aurkeztu zuen http://www.commondreams.org/news2000/0426-09.htm. Bere asmoa haustekundeei eta hautagaiei kritika egitea zen: askok ez zuten ezta kanpaina egin behar, euren proposamenak azaldu, lehikiderik ez zutelako. Gainera politikariek diru asko xahutzen dute bere soldata, dieta, pentsio etabarrekin, herriak benetan behar duenaren aurka bozkatuz, bakarrik euren interesei jarraiki. Hori lan egiten zutenean.

Honar dezagun: Eusko Legebiltzarra txitxinabozko parlamentu bat da. Urtarril, Abuztu eta asteburuetan ez dute lanik egiten. Askotan plenora ez doaz guztiak eta komisioak katxondeo bat dira. Ez dute maila nahikorik herrialde bat zuzentzeko, eztabaidak tontakerietara murrizten dira, askok alderdiak esaten dietena bozkatzen dute jakin gabe zer bozkatzen duten,... argi dago gehienak diputatu-floreroak dira... jar dezagun benetako landare bat! Ficus-ak bakarrik ura, argia, lurra eta fertilizanteak behar ditu, politikari baten lana egin dezake eta, gainera, fotosintesia egiten du!

Horrexegatik, ari, ari, ari, Ficus Lehendakari!!!

----------

2009-02-12

Permalink 14:29:48, Atalak: Biogailuak  

Darwin urtea (I): Zorionak Darwin!

Gaur, orain dela 200 urte, Charles Robert Darwin jaio zen. http://eu.wikipedia.org/wiki/Charles_Darwin

Jaio zenean inork ez zuen susmatzen sortuko zuen iraultza, jaio eta 50 urteetara bere lanik ezagunena, "Espezieen jatorriaz", argitaratu zuen, horrexegatik aurten Darwin urtea da. Liburu horretan hautespen naturala aurkeztu zigun, zientzatik haratago joan den teoria eta iraultza.

Gaurkoan hainbat artikulu interesgarri aurkitu ditut pertsona handi onen homenez http://www.gara.net/paperezkoa/20090212/121388/es/El-hombre-que-desterro-Adan-Eva
http://www.berria.info/paperekoa/plaza/2009-02-12/054/007/Gizakia_bere_tokian.htm
Eta Nature aldizkariak, ikerketan garrantzitsuena, ale bereziak argitaratzen dabil urte berezi honetan http://www.nature.com/news/specials/darwin/index.html

Zorionak Darwin!
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution