Mezua: Lemureak, GIBa eta bestelakoak

2008-12-20

Permalink 13:46:20, Atalak: Biogailuak  

Lemureak, GIBa eta bestelakoak

Atzo oso harrituta gelditu nintzen meneame-ren portadan "El genoma de los lémures en peligro de extinción podría tener la clave contra el sida" ikusi nuenean (El Mundo-ren berri batera lotuz).

Harrituta diot herenegun albiste hori oinarritzen den paper-aren abstract-a irakurri nuelako eta ez zitzaidalako horrenbesterako iruditu.

Hasierara noa, bestela harraro geldituko da dena. Nire tesi-gaia dela eta paper-a ikusi nuen, gabonetarako irakurgai moduan utzi nuena. Bere oso interesgarria da erretrobirus endogenoak ikertzen ditugunontzat, bai egin duen lan-taldea oso potentea delako, bai egindakoak erretrobirus endogenoen garrantzia azpimarratzen duelako. Ez nuen uste, eta horregatik harrigarria suertatu zitzaidala diot, prentsa orokorrera helduko zenik.

Euskal blogosferan batez ere informatikariak daudenez, esan, esango dizuet, ikerketa honen lehen pausua teknika bioinformatikoen bidez egin zela. Ordenagailuak oso erabilgarriak dira biologian. Nik, adibidez, ez dut laborategiko lanik egin, ez dut bata jantzi ezta eskularruak jarri, dena in silico egiten nabil. Algoritmoek, lan automatizatuek eta kalkulu matematiko konplexuak ti-ta batean egin ahal izateak onura handia ekarri diot biologiari. Zaila da bioinformatika edo biologia konputazionalaren definizioak ematea eta ezberdintasunak zeintzuk diren zehaztea. Niri galdera biologikoak ordenagailuen bidez erantzutea dela esatea gustoko dut.

Harira bueltatuz, paper-a irakurri dut eta, egia esan, ez du ihesari buruz ezer esaten. Gaia beste alde batetik doa eta, niretzat, interesgarriagoa. Erretrobirusak birus mota bat dira, ezagunena a sortzen duen GIB-a izanik. Erretrobirusak genero ezberdinetan sailkatzen dira eta euren egituraren arabera bi motetan: sinpleak eta konplexuak. Euren funtzionatzeko (hots, ostalaria infektatzeko duten) modua dela eta ostalariaren material genetikoan txertatuta gelditu daitezke, funtzionatu gabe. Txertatze hau belaunaldietan txertatuta gelditzen bada eta populazioan txertaketa hau orokortzen bada, erretrobirus endogeno bat lortzen da. Orain dela gutxi arte bakarrik erretrobirus sinpleen ondorioz gertatutako txertaketak detektatuak izan dira (gizakiotan erretrobirus endogenoak gure material genetikoaren %8-%10a suposatzen dutela estimatu da). 
GIB-a lentivirus generoko erretrobirusa da, konplexua, eta ostalari primate eta ez-primate duten lentivirusen artean ezberdintasunak daude. Paper honetan bi lentivirus hauen erdibidean egongo litzatekeen balizko erretrobirus bat aurkitu dute lemureetan. Horretarako erretrobirus endogenoak erabili dituzte "fosilak" baliran. "Fosil" hauek ikertuz erdibideko erretrobirus hori nolakoa izan zen estimatu dute. Euren esanetan txertatutako erretrobirus hauek antzinean gertatutakoa jakiteko eta ulertzeko baliogarriak dira, hau da, ez-primate lentivirusak nola aldatu diren primate lentivirusak sortzeko. Eta prozesu hau ulertzeak lentivirusei buruz gehiago jakitea eta ulertzea baliagarri zaigula, oinarria hobeto ulertzeko.
Lemureko erretrobirus endogeno honek HIES-aren konponbidea ekarriko du? Ez. Oinarrizkoagoa den zeozer ulertzen laguntzen du: lentivirusen eboluzioa. 
Esaten den moduan oraina ulertzeko historia ezagutu behar dugu. Eta lan honek, nire ustez, gauza oso interesgarriak usten ditu: erretrobirus konplexuak txeratu daitezkela, lentivirusen sakoneko historioa ezagutzen laguntzen digula eta erretrobirus endogenoak (nire eremura ekarriz) oso erabilgarriak diren elementu interesgarriak direla.

Eguberri on.

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution