Datorren asteartean 10 urte egingo dira Garzon-ek zuzendutako polizia operazioan eta Aznarrek "¿creían que no nos íbamos a atraver?" esanez babestutako operazioan Egin eta Egin Irratia itxi zituztenetik. Ordutik gauza asko gertatu dira, 1998a bera urte intentsua izan zen, "el verano que vivimos peligrosamente" bezala gogoratzen dut. Zuek nola bizi zenuten adirazpen askatasunaren aurkako operazio politiko hura?
Nik orduan 15 urte nituen. Gurasoekin oporretan nengoen Galizia partean. Egun horretan Vigon geunden Cies irletara eramango gintuen katamarana itxaroten. Katamaranan geundela amak zeozer entzun zuen barkuak zituen bozgorailuetan, bere hitzetan zeozer larria izan behar zuen, baina ez zenez ondo entzuten ezin izan zuen ondo ulertu, irletara heltzerakoan irratia jartzea eskatu zidan ea zer gertatu zen jakiteko. Irlara heltzerakoan walkmanean irratiren bat hartzen saiatu nintzen, eta azkenean Ser kateko Radio Vigo hartzea lortu nuen. Saio lokal bat emoten ari ziren, baina albistegia gertu zegoen, beraz hori entzuten gelditu nintzen. Albistea entzun bezain pronto aurpegia aldatu zitzaidan eta gurasoei esan. Lehengo mutu. Gero galderak, detaileak. Azkenik haserrea. Egun horiek inpotentzia moduan gogoratzen ditut, hain urrun eta, era berean, hain gertu. Ezer ezin egiteak edo esatea nahiko gogaikarria zen. Eta berton entzun eta irakurri genezakeena botaka egitekoak. Etxera heldu ginenean Euskadi Informacion-ekin topatu ginen eta Herri Batasunak deitutako lanuztearekin bat egiteko aukera izan nuen, oporretan banengo ere.
Egun gogorrak izan ziren. Amorrua. Mina. Txikitatik gogoratzen dut aita Egin irakurtzen. Egin egunak txikitatik ditudan oroitzapen onenak dira. 10 urte geroago, Egin egunkari bat baino gehiago izaten jarraitzen du.
Technorati: egin
Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.