Mezua: Etikaz hitz dezagun

2008-04-14

Permalink 15:39:48, Atalak: Koldokeriak, Biogailuak  

Etikaz hitz dezagun

2008ko udaberrian etika modan jarri denez, batez ere herri batzuetako udaletxeetan, horri buruz pixkat, ez gehiegi, idatziko dut. Kasu handirik ez egin, astelehenitis gogor batenpean idazten nabil eta.
Politikaren gauzak etikaren mundura eramateak beste guztioi ateak irekitzen dizkigu horretaz hitz egitera, filosofoak izan gabe. Azken finean etika/morala gutako bakoitzak zeozer ona ala txarra den erabakitzera edo esatera eramaten gaitu, gure balore, esperientzia edo identifikatu ezin dezakegun barneko zera baten arabera. Eta hori da, hain zuzen ere, nire ikuspuntutik, akatsik handiena: politika, herrietako politika, subjetibotasunetik egitea. Beti uste izan dut (subjetiboa) konpetentzia batzuk kudeatzerako orduan ahalik eta objetiboena izan behar dela, arazoak behatu, konponbideak proposatu eta onena zein den erabaki modu argi, transparente eta erreproduzigarri batean. Bai, hori da, metodo zientifikoa erabiliz. Tira, onatzen dut, zentsu hertsi batean, demokrata baino, logokrata naiz; baina honetan bihurtu dugu politika, ezta? Norberaren subjetibotasunetik erabakiak hartzera eta, gainera, besteoi inposatzea, azken finean, nirea baino etika hoberik ez dago, nirea baita. Guzti honek beste buelta bat dauka, zein da etikarik onena? Edo, beste era batera esanda, zein de etikotasunaren neurria? Subjetiboa bada, ez dago objetibatzeko modurik. Nola egiten da? Egia da minimoen eta maximoen etikak daudela, hau da, gizarte batean dauden minimoak gizartea eroso egon dadin eta bakoitzaren edo gizarte-talde bakoitzaren helburu sorta. Baina, nola definitzen dugu minimo hori? Edo, hobe esanda, norbait bere burua ikusten du besteen gainetik minimo hori zein den ezartzeko? Ba al dago besteen gainetik dagoen etikarik? Beste buelta bat. Nik deskalifikanteak deitzen ditudanak. Demagun gizarte-talde batek etikoa zer den ala ez definitzen duela eta gizartearen gehiengoa definizio horrekin eroso dagoela, baina talde bateri inposaketa bat iruditzen zaiola. Eta gehiengoak azken talde honeri etika falta leporatzen diola, euren konportamendua ez-etikoatzat joz. Nire duda bikoitza da, gehiengoak gutxiengoari zeozer inposatzea ez da etika falta, hau da, ez al da etika horrentzat deskalifikantea eta, beraz, ez da bestea baino hobea? Eta beste duda, gehiengoaren definizio horren barruan gutxiengo horri etikoak iruditzen ez zaizkion gauzak ezartzen badira, edo giza eskubideen aurkako zeozer ezartzen bada, ez litzateke deskalifikantea izango? Bai, badakit, bakoitzaren konportamendua aztertuko bagenu deskalifikante hautako asko topatuko genituzke, asko pentsatu gabe eta demagogia erabiliz, gure hipermerkatuak janariz goraino beteta daude jendea gosez hiltzen den bitartean. Horrek mendebaldeko moral/etika guztiak deskalifikatuko lituzke. Eta ondo deskalifikatuak gainera. Hamen gauden guztion etika/morala jokoz-kanpo legoke. Hori dauka etikaren mundura gauzak eramatea... dena erlatibizatu daiteke. Hau da, niretzat, punturik garrantzitsuena. Erlatibotasunarena. Azken finean etikaz ari direnean, zeozer erlatiboaz ari baitira, A txarra dela dela diote, baina benetan A B baino txarragoa dela edo A baldintzen arabera txarra dela esan nahi dute. Erlatibotasuna oso arriskutsua da. Nik lerro batzuk gorago erabili dut fartsa logiko bat ezartzeko, mendebalde guztia gaizto bilakatuz. Ez da arriskutsua erabiltzeagatik, baizik eta lortzen diren ondorioak distortsionatuak egon daitezkelako. Bonba atomikoa II mundu gerran erabiltzea "ona" izan zen, Japoniarrak errenditu ziren eta hortik aurrera "onei" "txarrei" irabazteko bidea erreztu zitzaien. "Onak" bonba "txarren" kontra erabiltzea "ona" izan zen? Arraioa, etikaren munduak galdera zailak dakartza. Listo. Hau zen dena. Etikaz hitz egiteak, subjetibotasunaz alegia, eztabaidak gorren arteko monologo batera eraman gaitzake, azken finean, etika, norberak mundua nola ikusten duen, ezin daiteke ez aldatu ez inposatu. Eta, benetan, niri zarama nola kudeatzea, kaleak konpontzea edo elkarteei diru laguntzak ematea erabakitzeko, subjetibotasuna baino, objetibotasuna nahiago dut. Baina, tira, hori, idatzi guzti hau, nire subjetiboatasunetik ateratzen da.

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution