Artxiboak: Martxoa 2008

2008-03-15

Permalink 11:20:10, Atalak: Koldokeriak, Biogailuak  

Iruzurkundeak 08 (eta VII)

Iruzurkundeak, M9ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Bost egun beranduago begirada hauek ixteko ordua heldu zait. Bizkaian kolokan zegoen diputatuak hauteskunde osteko gogoeta eta beste arrazoi batzuk atzeratu dute.
Egunotan gogoeta eta anilisi ugari egon dira, interesgarriak batzuk, besteak ez horrenbeste. Deigarriena, agian, EAJren galera, PSEren igoera eta abstentzioaren kopurua da. Hala ere, niretzat, mundu guztia garaile moduan bere burua aurkeztea, pozik agertzea emaitzekin edota horren emaitza onak ez lortzea kanpo faktoreen eraginez izan dela deigarriena suertatu zait. Nire amak txikitatik esaten dit errua beti besteena dela. Badirudi politikariak nire amaren iritzi berberekoak direla.
Azken gogoeta aurreko mezuaren eta Xabierrek egin zizkidan iruzkinen haritik dator. Ulertzen ez dudan arrazoiren batengatik, azkenean, iruzur egiten digutenoi eman behar genien baino garrantzia handiagoa ematen diegu, gure iritziak eta grina euren menpe utziz. Askotan, badirudi, gure artean tentsioa handitzen dela geu eta geure arazoak inporta ez zaien pertsonen ondorioz, gure arazoak eztabaida gaia izateaz utziz eta alde honetan edo bestean edo gure arteko moraltasuna/gizatasuna eztabaida sutsua pizten da, arazoak konpondu beharki lituzkeenak eskuak garbitzen dituzten bitartean.
Nere partez, eta azkenaldian gertatu zaizkidan gauza batzuk lagunduta, azken gogoeta pertsonal bat, nire buruari buruz, egin nahiko nuke. Eztabaida, iritzi elkartrukea, hitz egitea, oso gustoko badut ere gorputzak denbora batez urruntzea eskatzen dit. Gauza gogor gehiegi irakurri eta entzun ditut azken astean, oraindik liseritu ezin ditudanak. RSS jarioei irakurtzeari ere utzi diot. Nahikoa daukat daukadanarekin zeozer hobetzen, gauzak sortzen edo ahal dudan heinean parte hartzen saiatu ostean guztia traba baldin bada. Nik nire egitasmo pertsonalekin jarraituko dot eta, noizbehinka, nire zilboresteari begiratzeari utziko diot, burua pixkat altzatu, begiratu zer dagoen eta berriro nire zilborestera begiratu.

Atsegin handia izan da guzti hau baina, batzutan, gelditzen jakin behar da.
Chek zioen galtzen den borroka bakarra utzi egiten dena dela baina, batzutan, aukeratzen jakin behar da.
Gure abestiak dioen moduan "arrainak itsasoa behar du eta herriak zu behar zaitu" baina, batzutan, burua eta bihotza beste leku batean dituzu.

Ondo segi. Eta eutsi goiari.
----------

2008-03-08

Permalink 17:53:44, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak 08 (VI)

Iruzurkundeak 08, M9ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Ekaitza dago.

Gauzak nola dauden ikusita, askotan hitzak nahi diren bezala hartzen direnez eta nerbioak/berotasunak askok azalean daukatanez, nik egindako magdalena batzuk eskaitzen dizkizuet, lasai, ez daude askoren hitzak eta adierazpenak bezala pozoinduak; kafea zeuen esku.
magdalenak

Gogoratuz, hamen beti hauteskundeak iruzurrak direla defendatu dot. Adibideak soberan ditugu. Baina, aurtengoan, gainera, hipokresiaz beteak bukatu zaizkigu. Dena gezurra da, dena iruzurra da. Eta hori ez da aldatzen guk nahi dugun zeozertan bilakatuko direla pentsatzen. Guk nahi duguna berdin dio, gure esku ez dagoen pastel bat banatzen da, bakarrik gure bedeinkapena nahi dute, beste lau urte arazoak sortzen jarraitzeko eta konponbide aukera guztiak zapuzten. Bihar atzokoa errepikatzeko eta ezer ez egiteko gure bedeinkapena nahi dute. Eta ez naute tranpa hortan harrapatuko: bihar ez da eskola eguna.

PD Bekataria izatea eta zainetan izotza edukitzea leporatu baino lehenago jan magdalena bat, mesedez; tripa beterik gauzak hobeto ikusten dira.
Technorati:
----------

2008-03-06

Permalink 15:39:15, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak 08 (V)

Iruzurkundeak 08, M9ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Alderdien proposamenak vs Koldotxuren gogoetak

Gaur, gelditzen zaizkidan heldutako propagandak, Bizkaian parlamentaririk lortuko ez dituzten bi alderdi, EA eta EB (ordezkaritza nork lortuko duenari buruz Iñaki Iriondok artikulu oso argigarria argitartu zuen Martxoaren 2ko Garan). Beraz, nola orain dela lau urte ez zutenez ordezkaritzarik lortu, ez diet orain dela lau urteko esandakoen frogatik pasako.

EAk triptiko batean zera eskaintzen du.
...Euskal Herriaren ahotsa inoiz baino argiago eta irmoagoa entzungo da... Independentzia, elkarrizketa, aurrerakuntza, etxebizitza, giza eskubideak... demokratikoki erabaki ahal izatea... bakean bizitzea... bidezkoa izango den gizartea...
Arazotxoak, etxebizitzak, berez, udaletxeek kudeaetzen duten zeozer ei dira, asko jota aldundiak+jaurlaritza. Eta beste guztiak Madrilera joan gabe ere lortu ditzazkegu, gure arteko gauzak baitira, gure antolamendua, gure erabakiak baitira. Eta ez zara etxetik kanpo joango etxekoa egiteko.
EAtik ezer gehiago, hori baita dagoena.
EBek, behintzat, proposamen zehatzak egiten ditu, joku gehiago ematen du honelako ariketa batean. Euren triptikoan...
...Monarkia eta errepublikaren artean aukeratzeko erreferendumaa... ez gara isiltzen ez indarkeriaren aurrean, ez ideien ilelizazioen aurrean, ez bidegabekerien aurrean, ezta monarkiaren aurrean ere
Totum revolotum... ondo dago guzti hori, baina zer deritzote Espainiako euren kideek?
... gazteek etxebizitza duina... 35 orduko legea... 1100 gutxieneko soldata
Eeee, lehen esan bezala, etxebizitzaren kudeaketa lokala da, eta EBk Jaurlaritzako sail horren arduraduna da eta hainbat herrietan ere. Madrili eskatuko diete eurak egin behar dutena?
... Garañako zentral nuklearra... horrelako instalazioak itxi behar dira... Energia Berriztagarriei buruzko Legea...
Bai, baina Y-koaren aldeko Gobernu batean daude
Administrazio publikoen fondo kultural guztietarako eta Interneterako doako sarbide unibertsala...
Berriro ere konpetentziegaz... dauden administrazioetan egiten ez badute, nola lortuko beste batzuetan?
Eredu federala... herri-galdeketa... nazio aniztasuna... autogobernua... Gernikako Estatutua
Berriro... zer pentsatzen dute zuen kide federalek?
...Herritarren partahidetzari buruzko Legea... azpiegituretan, ingurmenean,...
Bai, Y-koa adibiderik onena da.
...Euskadik ordezkaritza... botere judizialaren kontseilu nagusian eta auzitegi konsituzionalean... audientzia nazionala eta torturak desagerrarazteko lan...
Berriro, ados al daude zuen kide federalak gauza hauekin?
herritartasun defentsa...
Ados.
...Indarkeriari ezetz... bidezko espetxe-politikari eta elkarbizitza anitzari bai
Indarkeriari edo indearkeriei?
Gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna... Genero-indarkeriari aurre egin
Bai, baina konpetentziak non daude? Horixe... zeuen eskuetan.

Listo. Aurtengoak bukatuta.
Technorati:
----------

2008-03-05

Permalink 14:43:54, Atalak: Biogailuak  

Iruzurkundeak 08 (IV)

Iruzurkundeak 08, M9ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Alderdien proposamenak vs Koldotxuren gogoetak vs Orain 4 urte esandakoa

Bizkaian ordezkariak lortuko dituzten alderdiekin bukatzeko, EAJ-PNV gaurko menuan. Birritan heldu zait propaganda, korreoz eta buzoneoz, urduri jeltzaleak?
per capita errentan laugarren... bosgarrenak gara bizi-itxaropenean... datu oso baikorrak... lanean eta hobetzen jarraitzeko arrazoi ere badira
Justu alderdi batek egindakoaren ondorioz suertatzen ez diren guazak, eta gehiago eskuindarra izanik.
Asko geratzen dela egiteko uste dugu... Madrilen hartzen diren erabakiek Euskadin erasaten baitizute
Madrilen hartzen diren erabakiek Euskadi erasotzen baitute. Bai, asko geratzen da zuek horretaz konturatzeko.
nolako etorkizuna nahi dut?
Eskuindarra eta Espainian ez.

Orain lau urte EAJ-PNV-k propaganda mota ezberdin gehiago bidali zuen: Bai/Ez erabakitzeko paperak, pegatak eta betiko triptikoa. Aurten orokortasunetaz mintzo dira, orain dela lau urte, behintzat, bakeaz, adierazpen askatasunaz, elkarrizketaz, garapenaz,... mintzo ziren. Gehiago lortu behar zelaz, eta orain lau urte ostean, ez dakigu esandakoa lortu duten, are gehiago zer egin nahi duten ez dute esaten. Kuriosoa behintzat.
Technorati:
----------

2008-03-04

Permalink 15:08:55, Atalak: Koldokeriak, Biogailuak  

Iruzurkundeak 08 (III)

Iruzurkundeak 08, M9ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Alderdien proposamenak vs Koldotxuren gogoetak vs Orain 4 urte esandakoa

PSE-EE-PSOEren txanda. Aurten bi gauza heldu zaizkit, alde batetik "Botoa emango ez duenaren sorta", non gaztelera euskara baino handiago dagoen; eta Zapateroren gutun bat euskaraz zein gazteleraz. Portzierto, gaztelerak agur pertsonalizatua darama eta euskarazkoak generiko bat.
...Espainia goberntzeko lana... Espainiar bat izan dezakeen arudararik handiena... zintzo betetzeko modu bakarra... siniten ditudan printzipioetatik abiatuta gobernatzea... guztiontzat... bai nire aldekoak... aldekoak ez direnak...
Zapatitos borondate oneko pertsonen munduan. Fikzio hutsa.
pozik egon gaitezkeeela... Espainia hobeagoa... edozein arbasori gustatuko litzaioke...
Adreiluaren, pelotazoen eta golf zelaiena. Bai, bai, primerakoa.
... arazoak bilatu nahi ditut, arazo horiek guztiak konpontzeko... aukerak topatu nahi dituzu... aprobetxatzeko... Nik naizen moduan... optimismoarekin...
Gazteluak airean eraikitzea polita da, bai. Baina, arazo horiek euskal gatazka konpondu duen moduan konpontzeko intentzioa badauka, puf...
... bozkatzera etor zaitezen... ez utzi botoa etzean... botoen bidez sendotzen da demokrazia Beno, nik bozka ez dut etxean utziko, sistema kakati hau ez bozkatzeak sendotzen baitu demokrazia.


Rajoy bezala honek ez da gai jakin bat beraz ere mintzo. Orokortasunak eta abstrakzioa, baina adibide praktikorik ez.
Lau urtekoarekin alderatuz, behintzat, Zapaterok ez du sinadura aldatu (bai, Rajoy-renak KO utzi nau). Orain lau urte ere Medina hautagaiaren (Bizkaiko zerrendaburua) gutuna jaso nuen baina aurten ezer. Lau urte be bozkatzearen garrantziaz mintzo zen Zapatero. Bestea ezberdina da: gai batzutaz mintzo zen (hezkuntza, ikerkuntza, prestakuntza, kultura, gizarte zerbitzuak, etxebizitza, osasun publikoa, nagusiak, ezinduak, emakumeak, ekonomia, kalitatezko enplegua,...), indarraz eta berrikuntzaz idazten zuen. Orain, aldiz, ez du ezte bere egitasmoa jarraituko duen esaten. Esandako hitz guzti horietaz ezer ez, denborak eraman ditu. Politikariek esaten duten guztia bezala.
Technorati:
----------

2008-03-03

Permalink 15:14:51, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak 08 (II)

Iruzurkundeak 08, M9ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Alderdien proposamenak vs Koldotxuren gogoetak vs Orain 4 urte esandakoa

PPrekin hasiko naiz. Ez ezer berezigatik, beno, bai, propaganda paperpilotik lehena irekitzen izan delako.
Soilik Rajoy-ren gutun bat. Hori da guztia. Euskararen presentziarik ez, nola ez!
...hemos alcanzado metoas que alguna vez pudieron parecer imposibles...
Gora epika! Oso sentimentala eta efektista baina, zeintzu dira helburu horiek? Hau honetaz doa, ez?
El gobierno socialista... es un riesgo... no se ha ocupado de las verdaderas necesidades... precios... impuestos... hipotecas... delitos... paro...
Ea, momentu bat, PP euren burua liberaltzat jotzen du, beraz, nik dakidala, prezioak, hipotekak eta langabezia merkatuak berak erregulatzen dituen gaiak direla dio pentsamolde horrek, Estatuak eskua sartu gabe; orain interbenzionistak egin zaizkigu eskuindarrak?
Ha llegado la hora de cambiar... sin improvisaciones, engaños ni sobresaltos... subir pensiones... menos impuestos... proyecto ambicioso y sereno...
Eeeeee... ez, iruzirrik ez... Irak, M11, Yak, "hilillos de plastilina",... Adi, galdera... nondik aterako dute dirua pentsioak igotzeko eta zergak jeisteko? Osasun eta hezkuntza sistema pribatizatuz? Del Sereno... el pito... por lo que nos estás tomando.
... sociedad mejor y más justa, sin privilegios ni discriminaciones... unidos somos un país mejor
Orain boltxebikea egin zaigu Alderdi Popularra?
... Juntos vamos a conseguir una España mejor...
Noretzat? Gainera niri Espainia hobe bat... aunque la mona se vista de seda...

Portzierto, deigarria suertatu zait Marianok lau urteetan sinadura aldatu izana. Aurten bidali duena eta orain lau urtekoa ezberdina da. Gainera, orain lau urte, gazteentzat espreski bidalitako gutuna bidali zuen, aurten ezta hori. Agian ez ditu gazteen bozkak nahi (edo itxaroten).
Baita ere kuriosoa iruditu zait orain dela lau urte "Terrorismo"ari buruz mintzatzea baina aurten ezer ez esatea. Aurten ere ez dute ezer aipatzen nagusiei, hezkuntza edo osasunari buruz.
Errepikatzen diren gaiak pensioak, zergak jeistea, segurtasuna eta Espainia bateratu-berdin-hobea dira.
Boderea berriro ere lortzeko interes gutxi jarri dutela dirudi. Agian Bizkaian lortu dezaketena badakite eta euren indarrak leku interesgarriagotan zentratu dute. Katxis...
Technorati:
----------

2008-03-01

Permalink 10:23:15, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak 08 (I)

Iruzurkundeak 08, M9ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Asmoa
Aurreko hauteskundeetan egin nuen bezala Martxoaren 9an gure bozka erosteko bidaltzen dizkiguten propagandari begirada pertsonal eta kritikoa egingo diot. Gainera, oraingoan, orain lau urte bidali zutenarekin alderatuko dut, hauteskundero propaganda gordetzeak dituen desabantaila: urteetan esandakoa bete den ala ez neurtu daiteke. Edo berriro ere gauza bera saltzen digute. Auskalo. Ariketa hau interesgarria suertatzen zait, azken finean nire bozka erosi nahi dute, eta, behintzat, nire filtrotik pasa behar dute, nire ikuspuntura moldatu. Ariketa subjetibo zein beharrezkoa.

Technorati:
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution