Artxiboak: Otsaila 2008

2008-02-20

Permalink 14:45:03, Atalak: Biogailuak  

Egunkaria libre!

egunkaria libre
Egunkaria libre! Bost urte itxi zutenetik.
Hamendik nire elkartasun guztia auzipetuei, langileei eta senideei. (Eta Edonola.net-etik ere, jarraipen bezia eta guzti!)
Egunkaria aurrera!
Info gehiago Egunkaria.info
Technorati:
----------

2008-02-11

Permalink 15:06:16, Atalak: Biotekila  

notimeforlove

Maiteleen egunerako greba orokorra ditua dago Euskal Herrian. Ez dago maitasunarentzat denborarik, bakea lortzeko baizik. Ekiteko denbora da. Neu Valentzian egongo naiz bihartik aurrera eta astea bukatu arte. Eta amorrua ematen dit ezin parte hartzea zuzenean, bai kalean zein sarean. Hori dela eta animatzen zaituztet iada proposatu diren ekintzetan parte hartzera eta proposatu daitezkenak jarraitzera.

http://notimeforlove-istimeforpeace.blogspot.com
http://www.gara.net/azkenak/02/62269/eu/Los-bloggers-vascos-comienzan-movilizarse-red-bajo-lema-notimeforlove
http://www.gara.net/azkenak/02/62258/es/La-Policia-espanola-detiene-14-representantes-abertzales-orden-Garzon
http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=25519
http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=25508
http://www.txioka.net/
...
----------

2008-02-09

Permalink 11:35:05, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Zer egin? itstimeofsolution

Horrenbeste injustizien aurrean zer egin? Azken hilabeteotan herri gisa jasotzen ari garen erasoa jarraitua eta jasanezina da. Gure aurkako mugimendu guztiak koordinatuta daude eta edozer (maitasuna barne) casus belli bilakatzen dute. Ez dakit zer egin baina zeozer egin behar dut...
1) Alboko barran "Guk independentzia" banderola jarri
guk independentzia banderola
(EAE-ANV webgunetik hartuta, oraindik funtzionatzen duela)
2) EAE-ANV-k prestatutako bideoa berton jarri
3) Mobilizazio ekintza guztietan parte hartu (kalean zein sarean)
4) Gogoak, umorea, irria, koloreak, abestea, itxaropena, maitasuna ez galtzea
5) Bidegabekeri hauen aurrean idazten jarraitzea.
eta 6) Nola ez! Bihar Bilbora
Biharko manifa twitter+argazki+bideo+ahal den guztia bidez jarraitu eta mundura zabaltzerik bai? Han ikusiko dogu elkar
Guda nahi badute... kolore eta abesti guda eman diezaiegun!
Technorati:
----------

2008-02-04

Permalink 18:22:08, Atalak: Koldokeriak  

Grisaren aurrean, abestuko dut, Euskal Herri koloretsua maite zaitut!

Garai gogorrak, une latzak, sufrimendua, bidegabekeriak... dena grisa da, oso grisa. Ez dago ezta maitasunerantz denborarik [1], [2].
Hala ere, Neguk kantatzen zuen moduan "Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko", edo Benitok, Anne Warner eta Pete Seeger moldatuz, "zergatik utzi behar ote diot, zergatiz utzi kantatzeari" galdetzen digu bere kontzertuetan. Badirudi (pertsona) grisek herri honek ez kantatzea nahi dutela, euren doinu monotonoan sartzea nahi dutela. Momoren atzetik zihoazen pertsona grisak herri hau ere bere hatzaparretan hartu nahi dute. Victor Jarari eskuak moztu zizkioten kitarra jo ez zezan, mingaina moztu ez abesteko eta azkenean balaz bete, baina gutako bakoitzak bere abestiak gogoratzen dituen neurrian bere bizirik darrai, "El derecho de vivir en paz". Lehen esan bezala, badirudi herri honetan Hertzainak kantatzen zuen bezala "negar gasen mende gaudenok oker omen gaude". Baina, atzokoan, "Maite zaitut" abestu zen.. Bakarrik herri honetan gertatu daiteke haurrentzat egindako abesti bat, lehengo, udako abestia bilakatzea eta, geroago, emozioz betetako kanta bat bilakatzea. Bakarrik geurea bezalako herri batek "ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?" bere buruari galde diezaioke. Gurea kantatzen duen herri bat da. Koloretsua, bizia, susmatu ezin daitekena, arina, burugogorra, alaia.
Horregatik nik mendiak eta errekak maite ditut; herriak eta hiriak maite ditut; herria maite dut; hamen daudenak, ez daudenak eta egon beharko liratekeenak maite ditut; arbasoak eta ondorengoak maite ditut; euskarak maite ditut; gure kultura maite dut; gure ondarea maite dut; dohako osasun unibertsala maite dut; ikerkuntza maite dut; ongizatea maite dut; gorria maite dut; berdea maite dut; morea maite dut; ortzadarraren koloreak maite ditut; askatasuna maite dut; eguzkia eta ilargia maite ditut; abeste maite dut; gauza hauetako bakoitza, zuetako bakoitza, maite zaituztet; Euskal Herri koloretusa maite zaitut.

Koloretako ametsak
esna nagoenean
eta ezin loak hartu
gaua iristen denean.

Saltoka hasita hegan
egiteko gogoa,
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.

Elkarrekin hankaz gora
buruz behera jartzean,
tunelean sartu eta
irrintzika hastean,
bitxiloreekin pultsera
egin dizudanean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan:

Maite zaitut,
maite- maite zaitut;
pila, pila, pila patata tortilla!
Maite zaitut. Maite-maite zaitut,
ilargiraino eta buelta maite zaitut

Begietako dirdira,
irribarrea ahoan,
ezin ditut ezkutatu
zu ikusterakoan;
hanka eta eskuetan,
gorputzean, dardara;
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.
Elkarrekin ortzadarra
margotu dugunean,
ispiluan nire izena
idatzi duzunean,
irratia piztu eta
doinu hau entzutean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan:

Maite zaitut,
maite-maite zaitut;
pila, pila, pila patata tortilla!
Maite zaitut.
Maite-maite zaitut,
ilargiraino eta buelta maite zaitut.
Technorati:
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution