Datorren ostegunean UPV/EHUn hauteskundeak daude errektorea eta klaustroa aukeratzeko. Honi buruz idazteko intentzio nuen hautagaiak zeintzuk ziren jaki zenetik, UPV/EHUn emandako urteak ematen didaten zinismo eta aldentzetik. Onartu beharra daukat hau idatziko nuela pentsatu nuenean ez nuela oso argi hauteskunde hauetan bozkatzeko eskubiderik nuenik (batez ere nik sukaldutako paranoien ondorioz), baina, tira, bozkatu dezaket eta nire bozka zein izan daitekeenari bueltak eman dizkiot eta hainbat gogoeta egin.
Nahiko erabilgarria izan zait egunotan argitartu diren iritziak, gaur ikirak hainbat laburbildu ditu zabaldura bidali duen berrian http://www.zabaldu.com/5220/ezker_abertzaleko_hainbat_irakaslek_goirizelaiaren_aldeko_bozka_eskatu_dute_ehuko_hauteskundeetan/
Beste iritzi interesgarri batzuk irakurri ditut, adibidez, http://www.gaur8.info/bitakorak/hetzordua/2008/11/26/bozkatu-ahal-banu-ez-nuke-egingo/ eta http://www.gara.net/paperezkoa/20081122/107974/es/Elecciones-UPV . Baita ere eztabaidaren bat eduki dut gaiaren inguruan, hainbatekin hitz egin (UPV/EHUkoak zein UPV/EHUkoak ez direnak, kanpotik gauzak nola ikusten diren jakiteko) eta erabakia hartzeko prozesua nolakoa izan den laburbildu nahiko nuke.
Nire buruari hainbat galdera egin dizkiot bozka aukeratzeko, batzuk metafisikoak besteak pragmatikoagoak.
Galdera metafisikoa baina berebiziko hasierapuntua. Printzipioz ez. Inork ez luke nahiko, printzipioz, pertsona bat = bozka bat ez den prozesu batean parte hartu nahiko. Gogoratu unibertsitatean 4 kasta daudela: unibertsitatearekin lotura iraunkorra duten doktoreak (euren balioa %51), bestalako irakasle eta ikertzaileak (%18), ikasleak (%20) eta administrazio eta zerbitzuetako langileak (%11); hots, batzuen bozkak besteenak baino (askoz) gehiago balio dutela. Nire bozkarekin sistema honetan partu hartu nahi dut eta, ondorioz, legitimatu? Kasu hoentan ezta abstentzioa ere ez litzateke aukera bat izango. Prozesua bera erdoilduta dagoelako.
Teorian ez. Bi hautagai txar badaude, dagoena dago. Ez badute niretzat minimo bat eskaintzen ez dut zertan horien artean aukeratu behar. Chirac eta Le Pen-en arteko hauteskundeetan bezala, Le Pen atera behar bazen, atera zedila, baina ez Chirac-i bozkatu bestea txarragoa zelako. Ez badute nire bozka merezi ez dut ezeren truke botako. Gero Le Pen ateratzen bada, tira, ondorioak jasango ditugu baina ez Chirac ateratzea nire bozkarekin eta, gainera, bera pairatu ezer jaso gabe. Guzti hau, berez, printzipioz eta teorian dela diot.
Errektorea eta klaustroa. Unibertsitatea bezalako egitura presidentzialista batean errektorea aukeratzea berebizikoa da, arduradun nagusia da. Baina klaustroak "kontrol" bat egin lezake. Hots, jaurlaritza eta legebiltzarra aukeratzea bezalakoa izan daiteke. Errektorerako txarrik txikiena aukera nezake eta klaustrorako nire ideiak hobe ordezkatzen duen hautagaitza aukeratu. Botere balantzea. Ez litzateke aukera txarra izango.
Euskara. Niretzat gakoa den gai bat eta berebizikoa. Eta hautagai batek, Estebanek, euskerari garrantzi gehiegi ematen zaiola deritzo. Argi dago pertsona hau UPV/EHUn ez dela bizi. Gorizelaiak, aldiz, nola esan, bai baina. Perez-Iglesiaren taldekoa izanik, eta hauek Salabururen ondorengoak izanik, tira, euskeraren alde egiten dutela esan diote, baina, gero, praktikan ez dute nahi beste egiten. Egia da euskeraren egoera hobea izan dela Perez-Iglesias-en agintaldian Monteroren agintaldian baino, bakarrik kontutan hartu behar da Perez-Iglesias euskalduna dela eta Montero ez. Niretzat, nire aukerak egiterako orduan, puntu hau gakoa da. Nahiago dut euskera babestuko duen errektore bat eduki (nik nahi beste bultzatzen ez badu ere) euskera erasoko eta baztertuko duen errektore bat baino. Niretzat gai hau erabakigarria da.
Benetan? Ez dakit. Ezin naiteke objetiboa izan. Alde batetik Perez-Iglesias nire irakaslea izan zelako (justu-justu gaindutu nuen bere irakasgaia, minipuntu negatiboa beretzat) eta, bestetik, tipoa ona dela iruditzen zaidalako, oso subjetiboa den zeozer. Ona diot, alderdien legea eratzen zegoen garai hartan bere posizioa argi utzi zuelako, buztitzeko beharrik ez zuenean. Eta horrek beraz inpresio positiboa utzi ninduen. Are gehiago. Ezin naiteke objetiboa izan Monteroren garaia oso beltza izan zelako. Kriston aldeketa izan zen. Beste giro bat zen, beste rollo bat. Ez dakit. Egia da askok diotela agintaldia errepresiboa izan dela eta elkarrizketa gutxikoa. Monteroren garaiekin alderatuz, zer ikusik ez eta, tira, esan dezaguz, Perez-Iglesias borde eta hotza izan daiteke, baina bere izaeraren parte da. Gauzak txarto egin dituela? Noski! Baina ez zait horrenbesterako izan zenik. Orduan zergatik horrenbeste ez? Sektore inmobilistaren azpijoko zikina, tamalez, ezker abertzaletik ondo neurtu ez zena eta horien jokoa jarraituz.
Nire ustez hiru sektore handi daude UPV/EHUn: inmobilistak, erkidegozaleak eta euskalunibertsitatezaleak. Baita ere eremu politikora zuzenean ezin daitezela itzuli. Faktore eta historia gehiegi dago unibertsitate honetan sektore bakoitza alderbi politiko batekin lotzeko. Adibidez, irakasleen konplementuen kontua ezetzaren blokearen arrazoi nagusia izan zen. Eurak antzineko sistemarekin primeran bizi ziren baina sistema berriarekin lan egin behar dute eta, tira, eurak bere postua badaukate, zertarako lan egin. Hau ze ildo politikorekin lotu daitekeen ez dago argi. Inobilistak dira, aulkiak euren ipurditara moldatuta dituztenak.
Gogoeta guzti hau eztabaida hori pizteko. Printzipioz errektorerako Gorizelaia (pintza batekin frantsezen antzera agian?) eta klaustrorako ezker abertzalearen ordezkariak (nire kastaren kasuan, Ikasle Abertzaleak) bozkatzearen alde nago.
Iritzi guztiak irakurtzeko gogoetan nago, aukera hobeago bat bilatzen.
Datorren asteartean 10 urte egingo dira Garzon-ek zuzendutako polizia operazioan eta Aznarrek "¿creían que no nos íbamos a atraver?" esanez babestutako operazioan Egin eta Egin Irratia itxi zituztenetik. Ordutik gauza asko gertatu dira, 1998a bera urte intentsua izan zen, "el verano que vivimos peligrosamente" bezala gogoratzen dut. Zuek nola bizi zenuten adirazpen askatasunaren aurkako operazio politiko hura?
Nik orduan 15 urte nituen. Gurasoekin oporretan nengoen Galizia partean. Egun horretan Vigon geunden Cies irletara eramango gintuen katamarana itxaroten. Katamaranan geundela amak zeozer entzun zuen barkuak zituen bozgorailuetan, bere hitzetan zeozer larria izan behar zuen, baina ez zenez ondo entzuten ezin izan zuen ondo ulertu, irletara heltzerakoan irratia jartzea eskatu zidan ea zer gertatu zen jakiteko. Irlara heltzerakoan walkmanean irratiren bat hartzen saiatu nintzen, eta azkenean Ser kateko Radio Vigo hartzea lortu nuen. Saio lokal bat emoten ari ziren, baina albistegia gertu zegoen, beraz hori entzuten gelditu nintzen. Albistea entzun bezain pronto aurpegia aldatu zitzaidan eta gurasoei esan. Lehengo mutu. Gero galderak, detaileak. Azkenik haserrea. Egun horiek inpotentzia moduan gogoratzen ditut, hain urrun eta, era berean, hain gertu. Ezer ezin egiteak edo esatea nahiko gogaikarria zen. Eta berton entzun eta irakurri genezakeena botaka egitekoak. Etxera heldu ginenean Euskadi Informacion-ekin topatu ginen eta Herri Batasunak deitutako lanuztearekin bat egiteko aukera izan nuen, oporretan banengo ere.
Egun gogorrak izan ziren. Amorrua. Mina. Txikitatik gogoratzen dut aita Egin irakurtzen. Egin egunak txikitatik ditudan oroitzapen onenak dira. 10 urte geroago, Egin egunkari bat baino gehiago izaten jarraitzen du.
Technorati: egin
...Euskal Herriaren ahotsa inoiz baino argiago eta irmoagoa entzungo da... Independentzia, elkarrizketa, aurrerakuntza, etxebizitza, giza eskubideak... demokratikoki erabaki ahal izatea... bakean bizitzea... bidezkoa izango den gizartea...Arazotxoak, etxebizitzak, berez, udaletxeek kudeaetzen duten zeozer ei dira, asko jota aldundiak+jaurlaritza. Eta beste guztiak Madrilera joan gabe ere lortu ditzazkegu, gure arteko gauzak baitira, gure antolamendua, gure erabakiak baitira. Eta ez zara etxetik kanpo joango etxekoa egiteko.
...Monarkia eta errepublikaren artean aukeratzeko erreferendumaa... ez gara isiltzen ez indarkeriaren aurrean, ez ideien ilelizazioen aurrean, ez bidegabekerien aurrean, ezta monarkiaren aurrean ereTotum revolotum... ondo dago guzti hori, baina zer deritzote Espainiako euren kideek?
... gazteek etxebizitza duina... 35 orduko legea... 1100 gutxieneko soldataEeee, lehen esan bezala, etxebizitzaren kudeaketa lokala da, eta EBk Jaurlaritzako sail horren arduraduna da eta hainbat herrietan ere. Madrili eskatuko diete eurak egin behar dutena?
... Garañako zentral nuklearra... horrelako instalazioak itxi behar dira... Energia Berriztagarriei buruzko Legea...Bai, baina Y-koaren aldeko Gobernu batean daude
Administrazio publikoen fondo kultural guztietarako eta Interneterako doako sarbide unibertsala...Berriro ere konpetentziegaz... dauden administrazioetan egiten ez badute, nola lortuko beste batzuetan?
Eredu federala... herri-galdeketa... nazio aniztasuna... autogobernua... Gernikako EstatutuaBerriro... zer pentsatzen dute zuen kide federalek?
...Herritarren partahidetzari buruzko Legea... azpiegituretan, ingurmenean,...Bai, Y-koa adibiderik onena da.
...Euskadik ordezkaritza... botere judizialaren kontseilu nagusian eta auzitegi konsituzionalean... audientzia nazionala eta torturak desagerrarazteko lan...Berriro, ados al daude zuen kide federalak gauza hauekin?
herritartasun defentsa...Ados.
...Indarkeriari ezetz... bidezko espetxe-politikari eta elkarbizitza anitzari baiIndarkeriari edo indearkeriei?
Gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna... Genero-indarkeriari aurre eginBai, baina konpetentziak non daude? Horixe... zeuen eskuetan.
per capita errentan laugarren... bosgarrenak gara bizi-itxaropenean... datu oso baikorrak... lanean eta hobetzen jarraitzeko arrazoi ere badiraJustu alderdi batek egindakoaren ondorioz suertatzen ez diren guazak, eta gehiago eskuindarra izanik.
Asko geratzen dela egiteko uste dugu... Madrilen hartzen diren erabakiek Euskadin erasaten baitizuteMadrilen hartzen diren erabakiek Euskadi erasotzen baitute. Bai, asko geratzen da zuek horretaz konturatzeko.
nolako etorkizuna nahi dut?Eskuindarra eta Espainian ez.
...Espainia goberntzeko lana... Espainiar bat izan dezakeen arudararik handiena... zintzo betetzeko modu bakarra... siniten ditudan printzipioetatik abiatuta gobernatzea... guztiontzat... bai nire aldekoak... aldekoak ez direnak...Zapatitos borondate oneko pertsonen munduan. Fikzio hutsa.
pozik egon gaitezkeeela... Espainia hobeagoa... edozein arbasori gustatuko litzaioke...Adreiluaren, pelotazoen eta golf zelaiena. Bai, bai, primerakoa.
... arazoak bilatu nahi ditut, arazo horiek guztiak konpontzeko... aukerak topatu nahi dituzu... aprobetxatzeko... Nik naizen moduan... optimismoarekin...Gazteluak airean eraikitzea polita da, bai. Baina, arazo horiek euskal gatazka konpondu duen moduan konpontzeko intentzioa badauka, puf...
... bozkatzera etor zaitezen... ez utzi botoa etzean... botoen bidez sendotzen da demokrazia Beno, nik bozka ez dut etxean utziko, sistema kakati hau ez bozkatzeak sendotzen baitu demokrazia.
...hemos alcanzado metoas que alguna vez pudieron parecer imposibles...Gora epika! Oso sentimentala eta efektista baina, zeintzu dira helburu horiek? Hau honetaz doa, ez?
El gobierno socialista... es un riesgo... no se ha ocupado de las verdaderas necesidades... precios... impuestos... hipotecas... delitos... paro...Ea, momentu bat, PP euren burua liberaltzat jotzen du, beraz, nik dakidala, prezioak, hipotekak eta langabezia merkatuak berak erregulatzen dituen gaiak direla dio pentsamolde horrek, Estatuak eskua sartu gabe; orain interbenzionistak egin zaizkigu eskuindarrak?
Ha llegado la hora de cambiar... sin improvisaciones, engaños ni sobresaltos... subir pensiones... menos impuestos... proyecto ambicioso y sereno...Eeeeee... ez, iruzirrik ez... Irak, M11, Yak, "hilillos de plastilina",... Adi, galdera... nondik aterako dute dirua pentsioak igotzeko eta zergak jeisteko? Osasun eta hezkuntza sistema pribatizatuz? Del Sereno... el pito... por lo que nos estás tomando.
... sociedad mejor y más justa, sin privilegios ni discriminaciones... unidos somos un país mejorOrain boltxebikea egin zaigu Alderdi Popularra?
... Juntos vamos a conseguir una España mejor...Noretzat? Gainera niri Espainia hobe bat... aunque la mona se vista de seda...
Technorati: egunkarialibre
Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.