Berriro ere egin dute. Argudioak, legeak, zentzua berdin diote. Hamen gidoi idatzi bat dago eta Estatu Espainoleko aparatu guztiek beteko dute. Euren helburu bakarra Euskal Herriaren alde lan egiten dutenak akatzea da. Euren helburu bakarra Euskal Herria ukatzea da. Dirudienez, azkenean, 18/98 makrosumarioaren epaia sukaldatu dute Audiencia Nacional-ean. Baina epaia eman baino lehenago (hamar egun lehenago dirudienez) 46 pertsona atxilotuko dituzte (lerro hauek idazten nabilenean 20 lagun iada atxilotuta daude). Iada ez dute ezta itxurarik egiten, ez dituzte formak gordetzen. Botere banaketaz, Justiziarekiko errespetua eta Justiziaren independentziaz arituko dira batzuk, besteak egiten duenak ordaintzen duela esango dute. Baina honako hau indar eta errepresio erakustaldi hutsa da. Hori da Estatu Espainola egiten dakien gauza bakarra: indarkeria erabiltzea.
Informazio gehiago
Garan: http://www.gara.net/azkenak/11/51063/es/La-Audiencia-Nacional-ordena-detencion-46-procesados-macrosumario-18-98
Berrian: http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=24251
18/98+ webgunea: http://www.18-98plus.com/
18/98 epaituekiko elkartasun bloga: http://www.blogari.net/1898erantzun
Lerro hauetatik nire elkartasun guztia eta besarkada handi eta bero bat auzipetu eta atxilotu guztioi. Eutsi goiari! >