Atzokoan
Txioka/
Twitter-ren bidez,
joxe-ren mezua ikusi neban,
el correo-ko berria irakurriz (
zabaldura bidali berri du):
Basauriko Udaletxeak AEK-ko Bolintxu euskaltegiari eta
Euskarabila elkarteari urteroko dirulaguntza kentzea erabaki du. Berria be blogarin bertan
Getxoko EHE-ko blogean irakur daiteke. Kontutan hartu behar da Maiatzeko hauteskundeetatik Basauriko udala eskuz aldatu zela eta udatik PSOE+PP koalizioak herri hau zuzentzen duela. Lehengoko saiakera
banderen kontua izan zan eta orain, hau.
Euskarabilako bazkide eta partehartzaile naizen aldetik, Basauritar moduan eta euskalduna izanik guzti honek haserratu nau (gauza xuabe bat esatearren), batez ere Jose Mari-k (PPko zinegotziak) botatakoak.
Atzokoan elkartera hurbildu nintzen eta ofizialki komunikaziorik ez dela egon esan zidaten; ofizialki zeozer jakin arte itxarongo dala. Hala ere, gaurkoan elkartetik eposta bat jaso dut PSOE eta PPrekin batzartzeko eskatu dutela eta astelhenean alkatesagaz hitzegitko aukera izango dutela esanez. Astelehenean, beraz, hurrengo pausuez berri izango dot.
Momentuz, argi dagoena, datorren osteguneko udal batzarra bero etorriko dela da, aurrekontuak eztabaidatu eta onartuko direlako. Herritik dabiltzan zurrumurruek diru laguntza murrizketa orokorra ei dela diote, neurri honek kultura arloko elkarte gehiagori hedatu daiteke. Ez dakit. Badirudi lau urte hauek oso gogorrak eta ilunak izango direla gure herri honetan. Ezin daiteke PSOE eta PP-tik gauza onik espero.