Artxiboak: Urria 2007

2007-10-24

Permalink 20:43:56, Atalak: Biotekila  

Basaurin euskara badago: bihar denok Udaletxera!

Orain dela egun batzuk Basauriko Udalak AEK-ri eta Euskarabila-ri ukatutako dirulaguntzaz aritu nintzen. Atzokoan Euskarabilatik mail bat jaso nuen Alkatesagaz eukitako batzarra laburbiltzen. Laburbilduz hitz egokiak jaso zituen elkarteak. Hala ere aldaketa batzuk egongo dira dirulaguntzetan eta elkartea ez dago bat ere ados, horregatik biharko, Udaletxean 18:00tan egoteko eskatu digute bazkideoi, aurrekontuak onartuko diren udalbatzan gure desadostasuna agertzeko. Nik hitzordu hau mundu guztiari luzatzen diot, bihar nire ordez egon ahal izateko (tamalez ezin naiteke joan). Gogartu, bihar, osteguna, Basauriko udaletxean.
Gaurkoan beste email bat jaso dut atzokoari formatu hobea emanez, ez dakidana da email argitaratu daitekeen. Baina, beno, funtsa iada azalduta dago. 
Technorati:
Tagzania:
----------

2007-10-19

Permalink 19:39:28, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Basauriko Udalak euskarari dirurik ez

Atzokoan Txioka/Twitter-ren bidez, joxe-ren mezua ikusi neban, el correo-ko berria irakurriz (zabaldura bidali berri du): Basauriko Udaletxeak AEK-ko Bolintxu euskaltegiari eta Euskarabila elkarteari urteroko dirulaguntza kentzea erabaki du. Berria be blogarin bertan Getxoko EHE-ko blogean irakur daiteke. Kontutan hartu behar da Maiatzeko hauteskundeetatik Basauriko udala eskuz aldatu zela eta udatik PSOE+PP koalizioak herri hau zuzentzen duela. Lehengoko saiakera banderen kontua izan zan eta orain, hau.
Euskarabilako bazkide eta partehartzaile naizen aldetik, Basauritar moduan eta euskalduna izanik guzti honek haserratu nau (gauza xuabe bat esatearren), batez ere Jose Mari-k (PPko zinegotziak) botatakoak.
Atzokoan elkartera hurbildu nintzen eta ofizialki komunikaziorik ez dela egon esan zidaten; ofizialki zeozer jakin arte itxarongo dala. Hala ere, gaurkoan elkartetik eposta bat jaso dut PSOE eta PPrekin batzartzeko eskatu dutela eta astelhenean alkatesagaz hitzegitko aukera izango dutela esanez. Astelehenean, beraz, hurrengo pausuez berri izango dot.
Momentuz, argi dagoena, datorren osteguneko udal batzarra bero etorriko dela da, aurrekontuak eztabaidatu eta onartuko direlako. Herritik dabiltzan zurrumurruek diru laguntza murrizketa orokorra ei dela diote, neurri honek kultura arloko elkarte gehiagori hedatu daiteke. Ez dakit. Badirudi lau urte hauek oso gogorrak eta ilunak izango direla gure herri honetan. Ezin daiteke PSOE eta PP-tik gauza onik espero.
Technorati:
Tagzania:
----------

2007-10-05

Permalink 11:03:30, Atalak: Biotekila  

Hau al da euren demokrazia?

Batasunako hainbat buruzagi atxilotuak (besteak iada gartzelan zeuden), Zapaterok eta bere estratega-harroputzak erabakita, Garzonek sinatuta eta Poliziak burututa. Herri bat hartu herri baten askatasunagatik burrukatzen duen esparru politikoa zanpatzeko. Hau al da zuen bakea?

Technorati:
del.icio.us:
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution