Mezua: Txokoa txukuntzen

2007-09-24

Permalink 19:47:22, Atalak: Koldokeriak  

Txokoa txukuntzen

Nire narzisismoari jaten emoteko minutu batzuk hartu ditut. Gaurkoan 2007/08 denboraldiari hasiera eman diot, pasaden astean Leon-en kongresu batean egon ostean. Nahiko ziklikoa naiz, denboraldiak tramoka banatuz eta iraila denboraldia prestatu/planifikatzeko erabiltzen dut. Ohiturak. Aste honetan dena lotuta utzi behar dut, lotzen joan behar naiz edo zorrak kitatu behar ditut. Eta euskal komunitate birtualarekin ere lan hau egin behar dut.

Lehengo gauza Aitor Zubizarretari eskerrak ematea da, Vienna euskaratzeagatik. Mac erabiltzaileok jario-irakurtzaile bikain hau orain euskaraz erabili dezakegu Aitorri esker. Orain dela egun batzuk bertsio berria instalatu neban eta berabiaratzerakoan zeozer harraroa zegoelaz ohartu nintzen... baina ez nintzen gai zer zen jakiteko, euskaraz zegoela konturatu nintzenerarte (bai, kriston despistea). Eskerrik asko :-D
 
Bigarrengo gauza Arkaitzek ikusgarritasunari buruzko artikuluaren eta artikulu horretaz zabaldun dagoen eztabaidaren harira dator: nire buruari bronka botatzea. Zientziaz idatziko nuela esan nuen eta solik mezu bakarra idatzi dut horren inguruan. Euskaraz edukiak sortzea beharrezkoa da eta blogak lanabes aproposak izan daitezke. Ea serion hartzen dudan nire buruari jarritako proposamen hau.
ml-block-placeholder" />
Hirugarren (eta azken) gauza dispertsatuta (eta ahaztuta) ditudan bipuntuzero zerbitzuegaz serio jartzea. txokoa, zabaldu, bildu, twitter (txioka), galdetu, tagzania... eta, de paso, horrenbeste ordu eman dizkiodan eta maite dudan webguneari, nire ume kuttunari, (orain Edonola.net izendatua) kasu gehiago egitea.

Hori bai, guzti hau beste betebeharrak usten badidate.

Izan zoriontsuak.

p.d. portzierto, blogari ia ordu bat aurreratua doa?

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Koldotxu, loturei errepasotxo bat eman...
Eta bai, blogariren ordua aurreratu xamar ibiltzen da beti.
Permalink-a mezu RSS 2007-09-24 @ 23:15
Bidaltzailea: koldotxu [Kidea] · http://www.blogari.net/koldotxu
Konponduta!
Eskerrik asko mizpira!
Permalink-a mezu RSS 2007-09-25 @ 00:09
Bidaltzailea: blogari [Kidea]
Entzunda begiratzen...
Permalink-a mezu RSS 2007-09-25 @ 01:22

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution