Mezua: Española nire udaletxean? Falta zitzaiguna...

2007-09-06

Permalink 19:51:36, Atalak: Koldokeriak  

Española nire udaletxean? Falta zitzaiguna...

Oraintxe entartu naiz, Basauriko Udalak Española jarri nahi dau Udaletxean. El correon berria irakurri dut aitak esan ostean. A ze ostia txarra jarri zaidan gorpuan. Herri honetan ez dugu disgustuak baino; honek tragedian bukatuko du. Banekien PSOE alkatetzara heltzea txarra izango zala, baina hau gehiegizkoa da. Udaletxean Española jarri nahi dutenez, Ikurriña eta Basauriko bandera jarri behar dute ere, baina, hara, Basaurin ez daukagu banderarik (ezta beharrik ere!), Bizkaiko herri askok bezala. Udaltzainek ezkutu bat daramate eta udaletxeak bere logoa dauka baina herri honek ez dauka banderarik, eta orain bat egin behar! Baina, klaro, beste arazo bat dago: Basauriko Udaletxeak ez dauka lekurik hagarik jartzeko, inoiz ez baida banderarik jarri udaltxean. Beno, ba hauei (PSOE+PP) ez zaie beste gauzarik bururatu: udal brigadak udaletxean hagak jartzeko zuloak egiteko agindu. Herri honetan ez daukagunez beste arazorik espaloi, errepide edo argiekin ze udal brigadak aspertuta dauden eta Udaletxera zuloak egitera bidaliko dituzten. Eta gainera Bizkaian española jartzen bigarrenak izango gara. Ui ui ui... hamen ostia asko egongo dira, gutxi barru Losantosek programa berezia egingo dau hamendik.

Eraman dezatela trapu hori hamendik kanpo...

a ze ostia txarra

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution