Artxiboak: Iraila 2007

2007-09-24

Permalink 19:47:22, Atalak: Koldokeriak  

Txokoa txukuntzen

Nire narzisismoari jaten emoteko minutu batzuk hartu ditut. Gaurkoan 2007/08 denboraldiari hasiera eman diot, pasaden astean Leon-en kongresu batean egon ostean. Nahiko ziklikoa naiz, denboraldiak tramoka banatuz eta iraila denboraldia prestatu/planifikatzeko erabiltzen dut. Ohiturak. Aste honetan dena lotuta utzi behar dut, lotzen joan behar naiz edo zorrak kitatu behar ditut. Eta euskal komunitate birtualarekin ere lan hau egin behar dut.

Lehengo gauza Aitor Zubizarretari eskerrak ematea da, Vienna euskaratzeagatik. Mac erabiltzaileok jario-irakurtzaile bikain hau orain euskaraz erabili dezakegu Aitorri esker. Orain dela egun batzuk bertsio berria instalatu neban eta berabiaratzerakoan zeozer harraroa zegoelaz ohartu nintzen... baina ez nintzen gai zer zen jakiteko, euskaraz zegoela konturatu nintzenerarte (bai, kriston despistea). Eskerrik asko :-D
 
Bigarrengo gauza Arkaitzek ikusgarritasunari buruzko artikuluaren eta artikulu horretaz zabaldun dagoen eztabaidaren harira dator: nire buruari bronka botatzea. Zientziaz idatziko nuela esan nuen eta solik mezu bakarra idatzi dut horren inguruan. Euskaraz edukiak sortzea beharrezkoa da eta blogak lanabes aproposak izan daitezke. Ea serion hartzen dudan nire buruari jarritako proposamen hau.
ml-block-placeholder" />
Hirugarren (eta azken) gauza dispertsatuta (eta ahaztuta) ditudan bipuntuzero zerbitzuegaz serio jartzea. txokoa, zabaldu, bildu, twitter (txioka), galdetu, tagzania... eta, de paso, horrenbeste ordu eman dizkiodan eta maite dudan webguneari, nire ume kuttunari, (orain Edonola.net izendatua) kasu gehiago egitea.

Hori bai, guzti hau beste betebeharrak usten badidate.

Izan zoriontsuak.

p.d. portzierto, blogari ia ordu bat aurreratua doa?
----------

2007-09-06

Permalink 19:51:36, Atalak: Koldokeriak  

Española nire udaletxean? Falta zitzaiguna...

Oraintxe entartu naiz, Basauriko Udalak Española jarri nahi dau Udaletxean. El correon berria irakurri dut aitak esan ostean. A ze ostia txarra jarri zaidan gorpuan. Herri honetan ez dugu disgustuak baino; honek tragedian bukatuko du. Banekien PSOE alkatetzara heltzea txarra izango zala, baina hau gehiegizkoa da. Udaletxean Española jarri nahi dutenez, Ikurriña eta Basauriko bandera jarri behar dute ere, baina, hara, Basaurin ez daukagu banderarik (ezta beharrik ere!), Bizkaiko herri askok bezala. Udaltzainek ezkutu bat daramate eta udaletxeak bere logoa dauka baina herri honek ez dauka banderarik, eta orain bat egin behar! Baina, klaro, beste arazo bat dago: Basauriko Udaletxeak ez dauka lekurik hagarik jartzeko, inoiz ez baida banderarik jarri udaltxean. Beno, ba hauei (PSOE+PP) ez zaie beste gauzarik bururatu: udal brigadak udaletxean hagak jartzeko zuloak egiteko agindu. Herri honetan ez daukagunez beste arazorik espaloi, errepide edo argiekin ze udal brigadak aspertuta dauden eta Udaletxera zuloak egitera bidaliko dituzten. Eta gainera Bizkaian española jartzen bigarrenak izango gara. Ui ui ui... hamen ostia asko egongo dira, gutxi barru Losantosek programa berezia egingo dau hamendik.

Eraman dezatela trapu hori hamendik kanpo...

a ze ostia txarra
----------

2007-09-03

Permalink 20:06:24, Atalak: Zientzia txokotik  

IHES-arako botikak, minbizi botikak ote?

Nature zientzia aldizkarian irakurri dudanez IHES-a tratatzeko erabiltzen den sendagai erabili batek minbizi zelulen hazkuntza geldotzen du. Orain nelfinivir izeneko sendagaia minbizi mota ezberdinak dituzten gaixoetan analizatuko dute. Clinical cancer research aldizkarian argitaratutako ikerketa artikuluan IHES-a tratatzeko erabiltzen diren sei sendagai minbizi zelula mota ezberdinei aplikatu zieten, hiruk esangarriki minbiziaren hazkuntza motelduz, batez ere nelfinivir izenekoak. Dirudienez ez da halako emaitza lortzen den lehen aldia, IHES-an erabiltzen den beste sendagaia batek antzeko emaitzak erakutsi zituen. Hala ere, honek gaixotasunak tratatzeko bide interesgarri bati indarra ematen dio: iada gaixotasun bat tratatzeko onartuta dauden sendagaiak beste gaixotasun batzuei aplikatzea.
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution