Artxiboak: Abuztua 2007

2007-08-29

Permalink 15:41:51, Atalak: Koldokeriak  

Hondartzako txiringitoa (eta IV): txiringitoen gainbehera

Oporretatik bueltatzerakoan uda bukatzen da. Berez Ekaineko bukaeratik Irailaren bukaerara doan urteko sasoia gure oporrak bezain luzeak egiten ditugu. Oporretan nengoela ETBko Gaur Egun/Teleberrian (bi albistegiak berdin berdinak dira eta gauekoa goizekoaren fotokopia dirudi) aurten txiringitoetara jende gutxiago hurbiltzen zelaz kexu ziren saltzaileak, eguraldiari errua botaz. Beno, Abuztuan zear Busturia aldean egon naiz eta txiringitoak soilik birritan bisitatu ditut, zergatik? eguraldi txarragatik? ez, ke ba! bertan nengoen edonola ere! Txiringitoen prezioengatik baizik. Oso oso garestiak dira, baina pasada bat, txankletetan doazen lapurrak. Horrela normal inor ez hurbiltzea!

Besteagatik opor gehiago nahi ditut. itzulera aldapan gora horrenbeste bero eta gogo gutxikin. ordenagailuaren aurrean jartzen nazenean, analisiak ein eta idatzi beharrean nabigatzen jartzen naz, noraezean ,edo ziberjostailu berriekin olgetan eta horiei buruz irakurtzen eta nola aprobetxau pentsatzen. portzierto, twitterren istorio guztiak nahiko itxura ona hartzen diot, ea zelan odan.

ah! eta denboraldi berrirako txokora zientziari buruzko berriak ekartzen saiatuko naiz, itzulpen/moldapenak eginez edo laburpenak egiten, hedabideetan zientziaren presentzia txikia ei denez, zientzia mundukoa izanik, ekarpen txiki bat egiteko.
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution