Artxiboak: Uztaila 2007

2007-07-27

Permalink 00:47:58, Atalak: Koldokeriak  

Hondartzako txiringitoa (III): udako abestia

Zein da aurtengo udako abestia? Aurten musikaz nahiko offline nagoela onartzen dut, apenas Euskal Herriko txoko guztietatik dauden jaietatik pasa naiz eta, beraz, ezin dezaket jakin uda honetarako prestatu den abestiren bat bestetatik nabarmentzen den. Hala ere, aurten, aurreko urteetan ez bezala, ez dabiltza kaka emoten abesti batekin. Agian nire autismo honen ondorio edo hala da. Ez dakit.
Baina, beno, udako sugeak kontutan hartuta abestiren bat edo beste lor dezakegu. Agian "Borboiak ez ikutu", "Txirrindulari dopatua", "Bi izaera, alderdi bat", "Errua besteena da", "Aldaketarik ez" edo "Beti berdin" izan daitezke uda honetako abesti desatseginak.

Ez dakit zer gertatuko den hamendik aurrera. Eta hilabete honetan gertatuko denak bost. Nire oporrak hartuko ditut, itzultzerakoan indarberriturik itzuli behar naiz, herri hau eraiki behar dugu batzuk hitz hutsak esaten denbora galtzen duten bitartean. Ez esan, egin. Internet barik hilabetetxo egongo naiz. Guztiz offline. Beraz, euskalblogosferazaleok ondo pasa abuztua, jai ugari daude beraz aprobetxau eta eguzkia hartzekotan bazaudete, krema jarri. Ondo pasa danoi.

Technorati:
Tagzania:
----------

2007-07-20

Permalink 20:02:21, Atalak: Biotekila  

Hondartzako txiringitoa (II): Zentsura ez da beti zentsura

Olibak garagardo batekin hartzen nagoela gaurko, eta hurrengo, egunak animatuko dituen sugetxo berria Entzutegi Nazionaletik atera zaigu: El Jueves aldizkariko azken alea bahitzea erabaki du Del Olmo epaileak. Dirudienez, azalean ikusten den karikatura Koroarentzat iraingarriak ei dira. Hori ikusita, entzutegi nazionaleko fiskalak, estatuko fiskar orokorrak eskatuta, epaileari aldizkariaren ale guztiak bahitzea eskatu du, eta epaileak hala ebatzi du.
Berria lehenengo CNN+n ikusi dut zapping egiten nengoela. Beranduago Meneame irakurtzen berriarekin berriz topatu naiz eta irakurleen erantzun haserretuak gainetik irakurri ditut. Arratsaldea Toura ikusten pasa dudanez berriaz ahaztu naiz ordenagailura itzuli naizen arte. Denbora nahikotxo pasa da estatuko komunikabide gehienetan berria hedatzeko eta meneamen lotutako berriak agertzeko eta erantzun gero eta sutsuagoak irakurtzeko. Orokorrean, gauza bategatik edo kontrakoagatik, interesengatik edo benetan holan sinisten dutelako, epaileaka hartutako erabakiaren aurka agertu da jende gehiena. Eta biharko editorialak itzaron beharko ditugu puzzlea bukatzeko
Hala ere, nire ustez, gai honekin hipokresia gehiagi dago. Agian barrikadaren alde honetan bizitzeagatik halako gauzak zinismo handiarekin ikusten ditut. Ez dakit. Del Olmok 'bakarrik' ale bat bahitzea erabaki du, orain dela lau urte Egunkaria ixtea erabaki zuen. Gaurkoa oso larria bada, ordukoa zer izan zen? Non zeuden gaur asaldatu direnak? Zer esaten zuten orduan?
Har dezagun ustezko delitua bera. Koroaren aurkako irainak. Urtea fiskalak Deiaren eta Gararen aurka egin zuen bi komunikabide horietan Juancar-ek hildako hartzaren inguruan egindako gogoetak zirela eta. Non zeuden orduan gaur harrituta agertu diren guztiak? Ba oporretan egongo ziren edo errege magoen oparien zai... meneamen gaiari buruzko bilaketa egin dut eta oso gutxi topatu dut eta oso ixila dena, beste barik. Gaurkoa zentsura argia da, gainera humore pixkagatik. Urte hasierakoa ere zentsura izan zen eta, ere, humore pixkagatik. Antzeko egoerak izan ziren, egia da orduan alerik ez zela bahitu, baina kalean denbora berdina iraun zuten komunikabideak, ezberdintasun bakarra zentsura nork jaso duen dago: ez da gauza bera Usurbilen edo Bilbon inprimatu edo Madrilen inprimatzea. Lehen kasuan "zeozer egin dute", "merezi dute" da ideia orokorra, bigarren kasuan "nire elkartasun osoa". Zentsutra ez da beti zentsura. Badakigu eta, tamalez, ohituta gaude.
----------

2007-07-16

Permalink 17:57:41, Atalak: Koldokeriak  

Hondartzako txiringitoa (I)

Aste batzuk dira uda Euskal Herrira heldu zitzaigula. Beste gutxi batzuk hondartza garaia dugula. Betebehar batzuk direla, beste istorio batzuk direla, ezin izan naiz txoko hontara, udan txiringito bilakatua, hurbildu eta uda garaia estreinatu txiringitoa zabalduz, hainbat mahai eta eserleku jarriz eta garagardo freskue eskeini.
Azken bi asteetan Barceloneta hondartzaren alboan dagoen hiritik ibili naiz. Barikuen itzuli nintzen eta oraindik lurreratzen nabil. Bidai-kurtso hau baino lehenago Idauze-Mendiko kanpekin nuen hitzorduari pot egin nion, adinak (eta estresak) ez du bakartzen eta kontraktura batek herrenka utzi ninduen, erreta moduan.
Lurreratzearekin batera bi aste hauteako isolamendua / ametsetan egon / ez dakit ezer sentsazio hori pixkanaka kentzen nabil. Udan berri gutxi egon ohi dira eta, horregatik, zeozer gertatzen denean udako sugea dugula esaten da. Aurtengoa sugez betea datorrela dirudi, txiringitoan aspertzeko aukerarik ez dut izango. Hor daukagu bat formulan Ferrari - McLaren kasua, azkenak lehena espiatu duelakoan; honek zer esateko asko ekarriko du, batez ere bat formula txikitatik gustoko dugunontzat. Atzokoan Imaz Agurgarriak euskal politikako suge berria bota du, ez dakit jeltzale askok nola hartuko zuten buru-burukidearen idatzia, agian bat baino gehiagori gosari-hamaiketakoa beste aldetik joan zitzaion. Sugea izaten jarraituko ez duena Nafarroako gobernuarena izango omen da. Azken berriek fumata blanca-rik egongo ez dela diote. Eta Athletic-zalea izanik gure suge zurigorria: presidente berria diru guztiarekin akatzen dabilena, jokalari berri ugari (nornor bota beharko da), Lezamako berrikuntza,... Uda gaiez beteta datorrela badirudi. Ea mantentzen den edo baretzen den.

Portzierto, harzazue lasai garagardo bat, hamen dohainik da.
Technorati:
Flickr:
Tagzania:
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution