Artxiboak: Ekaina 2007

2007-06-28

Permalink 22:12:14, Atalak: Koldokeriak  

EHZ 2007!

Iaz lez, eta hau hirugarren urtea da, laguntzaile gisa Idauze-Mendin egiten den festibal honetara noa bihar. Ostiraletik Domekara hainbat txanda kontzertu, eguzki eta parranda tartekatuko ditut.
Aurten hegoaldetik laguntzaile moduan iaz baino pertsona gutxiago ei goaz. Pena da, sekulako esperientzia delako, eta, era berean, Zuberoko bazter paregabe horretan euskara plazara ateratzeko modu bikaina. Baina Euskal Herria Zuzenean festibalean dena ez dira kontzertuak: ostatu ekologikoa, hitzaldiak, xiba finala, bertsoak, bazkari herrikoiak... ekintza anitzez betetako asteburu izugarria!

Bazoazte berton ikusiko gara!
Technorati:
Tagzania:
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution