Iruzurkundeak, M27ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.
Bukatu dira iruzurkundeak. Kanpaina egoitzak itxi eta eraitsi. Hautagaiak eta hautatuak ez dituzte kaleak berriro zapaldu behar eta herriko jendea jasan. Orain euren bulego handi eta txukunetara buleta daitezke.
Gaurkoan irabazle asko ei dago. Edo, behintzat, askok eurak irabazi dutela diote. Ez dakit kanpainaren osteko beste iruzur bat den edo euren buruei iruzur egiten dieten.
Hala ere, atzo iruzurrari aurre egin zioten 187000 bozka inguru egon ziren. Horiek dira (gara) atzoko hauteskundeetan benetan irabazi zutenak (dugunok). Atzotik EAEren bozka legezkoa zen lekuetan irria, poza eta txanpaina dira nagusi; EAEren bozka baliogabetu ziguten lekuetan irria, harrotasuna eta enbidia dira nagusi. Berriro ere errealismo magikoaren beste kapitulu bat idatzi dugu. Berriro ere hamen gaudela aldarrikatu dugu. Orain lan egiteko garaia dugu. Atzo lortutakoari eusteko, EAE-k kudeatuko dituen udaletxeek herri disdiratsuak lortzeko, oposizioak gelditu diren herri eta Batzar Nagusietan freskotasuna eramateko. Normaltasunez ezin parte hartzea galera demokratikoak ez ezik, ideia, lan egiteko era eta jende prestatuaren galera ere dela erakusteko garaia da.
Basaurin, alkatesa berria eukiko dugu: PSE-EE-PSOE-ko hautagaia, Loly De Juan. Emaitzak nire herrian oso adierazgarriak dira:
- PSE-EE-PSOE: 8062 (+892), 9 (+3)
- PNV: 6238 (-3702), 7 (-2)
- PP: 2738 (-1571), 3 (-1)
- Baliogabetuak (EAE): 1801 (+133)
- EB-Aralar: 1652 (-493), 2 (+1)
- EA: 790 (-315), 0 (-1)
- PH: 107 (-45)
- Zuriak: 329
Iruzurrik gabe:
- PSE-EE-PSOE: 9
- PNV: 6
- PP: 3
- EAE: 2
- EB-Aralar: 1
De Juan da gure alkate berria. Bere garaipena bi faktoregatik da, PSE-EE-PSOE-ren igoera eta PNV-ren erortzea (bozken heren bat galdu du). Igoera, batez ere, hautagaiak egindako proposamenengatik izan da, San Miguel, Kalero eta Boluetako metro geltokia lotuko dituen lanzadera, Sarratuko intermodala edo metroa ia edukitzea pisu asko izan du. Iruzurra edo egingo du? PNV-rena konplexuagoa da, dirudiene barne arazoak eduki ei dituzte eta azken lau urtetako desgaste itzela ordaindu dute. Basauri eskuz aldatu da, onerako, txarrerako edo berdin geratzeko? Ikusiko dugu. Agian Basauriko jaiak tormentaren erdigunea bilakatu daitezke. Ikusiko dugu.
Hurrengo iruzurkundeetararte, lasai atseden hartu.