Mezua: Iruzurkundeak (VIII)

2007-05-24

Permalink 17:48:14, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak (VIII)

Iruzurkundeak, M27ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Azken txanpa

Egun hauetan zehar, iruzurkunde izenpean, hauteskundeei buruzko hainbat gogoeta pertsonal plazaratu ditut. Bihar kanpaina bukatuko da, larunbatean pentsatzeko eguna izango dugu eta igandean bozkatzeko aukera izango dugu eta gure alkate, zinegotzi eta ahaldunak lau urtez zeintzuk izango diren jakin
Ez pentsa propaganda heltzen bukatu denik. Baina gaurkoan ez daukat aztertzeko proposamenik, soilik PSE-EE-PSOE Basauriko alkaterako hautagai denaren gutuna. Gehiena gazteleraz, hiru lerro izan ezik, denetarik saltzen dit eta, niretzat txarragoa dena, nolakoa naizen, zer pentsatzen dudan edo zer egin dudan suposatzen du. Eta berak esandakoarekin lau urte hauetan gertatutakoaz nire errepaso pertsonala egin nahi dot.
Un Basauri donde importen más los problemas reales que el tan manido conflicto político
Niretzat herri honetan, bai Basaurin, bai Euskal Herrian, dugun arazo politikoa itzela da eta arazo larria gainera. Lau urte hauetan Basauriko udalalak eta oposizioak ez dute politikarik egin, ez dira herri honen ordezkariak izan (orain dela lau urteko putzerazoa ahaztu barik), ez dira basauritarron mailan egon. Lau urte hauetan gauza oso larriak gertatu dira herri honetan, eta are larriagoak, Udala eta oposizioa desagertuta egon dira. Adibide argi bat 2004ean zehar gertatu zen garbitzaileen greba da. Udaletxea eta oposizioa desagerturik ibili ziren hamar hilabetez, ez zituzten ez langileak ez herritarrak errespetatu. Esaten zuten gauza bakarra entepresa pribatu baten arazoa zela eta, beraz, eurak ez zutela zer ikusirik. Hemen, alde batetik, eskola, instituto, udaletxe, polikiroldegi eta kultur etxeetan metatutako zikinkeria egon zen eta, bestetik, zinegotzien utzikeria, ez zuten politikarik egin; garbitzaileekin gertatutako gatazka politiko bat izan zen, udal zerbitzuak entepresa pribatu batek kudeatu behar ditu edo udalak zuzenean? Hau ere gatazka politiko bat da. Eta hautagaia bere gutunean Euskal Herria eta Estatuaren arteko gatazkaz ari bada, bai, oso garrantzitsua da, gatazka honek eguneroko arazoak beste era batera konpontzen ahalbidetzen ez duelako. Eta hain garrantzitsua ez bada, ez dut ulertzen zergatik ez konpondu behingoz.
Udaletik elkarrekin lan egin behar dugu
Bai? Ziur? Nik dakidala hautagai honen proposamena Basaurik duen jai eredua deseuztatzea da. Ez ditu batere atsegin gure jaiak, ziur asko, Euskal Herriko onenak. Zergatik? Partehartzailea delako. Basauriko jaiak Herriko Taldeak elkarteak antolatzen ditu, jaietan parte hartzen dituzten 15 koadrilen elkargunea, Udaletxeak hainbat diru ematen die Herriko Taldeei eta bere kasa antolatzen dituzte. Hau gure jaien eredua da. Eta hautagai hau behin eta berriz honen kontra azaldu da, orduan, zertara dator elkarlan dei hau?
Baina baditut beste adibide batzuk, ez pentsa. Adibidez, metroa Basaurira lehenago heltzeko ekimena herri ekimen bat da, Metroorain elkarteak eginda. Eta hautagai honek elkarte honek egindako proposamenak bereak izango baliran saldu zituen. Ez da lehen aldia, orain dela lau urte errauste-labe batekin gauza bera egin zuten, labe horren aurkako herri ekimena euren ekimena balitz moduan saltzen saiatu ziren. Hori a da elkarrekin lan egitea?
Puedes confiar absolutamente en mí
Aurreko guztiaren ostean, ez zutan ez beste inork merezi du nere konfiantza. Eta gainera jakinda zer egin nahi zenuen orain dela lau urte zure burua alkatesa ikusten zenuenean, ez eskatu irabazi ez duzunik.
¿Sabías que las últimas VPOs se hicieron con un gobierno socialista en Basauri?
Ez, hori ez dut gogoratzen. Hori orain dela 16 urte izan zen, orduan zortzi nituen. Baina bai gogoratzen dudana Basauri oso zatarra zela, bizitzeko deserosoa eta desegokia, ez zegoen apenas udal zerbitzurik eta zonalde askok pena ematen zuten. Ezin diot ukatu PNV-ri 16 urte hautan Basauri asko hobetu dutela, Artundoaga ganorazko polikiroldegi bat da, ez da lehen zen herri iluna, askoz ere argiagoa da, Bizkotxalden etxeak egin beharrean parke urbano bat egin zen, erkidegoko handienetarikoa; eta memoria landuz herri hau 1999an PNV-EA-EH koalizioarekin inoiz baino hobeto egon zen, ordutik gainbeheran goaz. Atzera begiratu nahi? Bale, baina dena esan dezagun. Basaurin gobernu sozialista gogoratzea miseria gogoratzea da
Metroa Basaurira heldu behar da lehenbailen
Berandu da. Obrak hasi dira, arinago ezin daitezke joan. Eta orain metroaren heltzea ez da arazo bat. Orain arazorik larriena Euskotreneko bideak lurperatzea da.
Haurrescola
Euskarari ostikada hau onartezina da. Gauza bat da euskara mesprezatzea edo kontutan ez edukitzea, baina hau... zer? Careaga goicoa? Basocelay? Bizcochalde? Pozocoeche? Cantalazarra?
jóvenes como tú quienes lograsteis ganar a la derecha y hacer que hoy Zapatero sea el Presidente
Ni bezalakoak ez dut uste.
¡Hasta pronto¡
Ezta gazteleraz ez dute zuzen idazten.

Gaurkoa ere egin dudan akats bat konpontzeko erabili nahi dut. Eta parkamena esakatzen dizuet egin dudan hanka sartze honegatik. Propoamenetan sarbideen, errotonda eta halako kontuei iseka egiten nien. Dirudienez ez nuen halakorik egin behar, proposamen horiek Basauri hiri ''mugikorra'' egiteko planean baitaude. Beraz, gogoetak proposamenak iada onartuta dagoen plan batekoak direla izan beharko lukete. Eta, bestalde, plan hori etxera bidali zidatenean ez zuela ezer esaten sarbideei buruz, soilik erdialdearen peatonalizazio eta aparkaleku berrietaz, horrek hasieran idatzi dudanara bueltatzera behartzen nau: herri honetako politikariak ez daude herri honen mailan.

Technorati:
Tagzania:

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution