Mezua: Iruzurkundeak (VI)

2007-05-21

Permalink 18:21:58, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak (VI)

Iruzurkundeak, M27ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Alderdien proposamenak vs Koldotxuren gogoetak

Gaurkoan bi alderdi gehiagoren proposamenak heldu zaizkit, bakarren bat faltako da. Hala ere, beste egunetatik oraindik aztertu gabeko programaren bat badaukat eta heldu zaizkidan ordena jarraituz gaurkoan Aralar-EB-n txanda da.
Gazteleraz eta euskaraz, Basauri ezkerrera ekarri lelopean, Bizkaia eta udal-politika (orokorrak, ez nire herri espezifikoak, jo, hartu dudan afizioarekin) proposamenak azaltzen zaizkigu
Bizkaiarako
Hiritarren partaidetza: (...) partaidetza zuzena sustatu (...)
Parteidetza bermatzea primeran dago, ezin ukatu. Hala ere, zein neurrirarte kasu egingo da parte hartzen duen jendeari edo herri-mugimenduei? Soilik kontsultiboa edo loteslea izango da? Aja, aja, esatea erreza da, kasu egitea... beste kontu bat
Alokairu soziala: (...) etxebizitza babestu gehiago eraiki (...) espekulazioari aurre egitea (...) etxebizita duina (...) hutsik dauden etxebizitzak alokagai jartzea (...)
Etxebizitza lortzea erraztea ere ideia on bat da. Arazoa, normalean, programa hauetan sartzeko baldintzak dira, edo ez zara heltzen edo pasatzen zara edo ez dituzu guztiak betetzen. Eta Ezker Batuari kritikatxo bat, bozpasei urte daramate Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailan eta asko konpondu, ez dute konpondu eta, gainera udaletxe askorekin iskanbilak. Zeozer ez doa ondo.
Fiskalitatea: (...) bidezkoagoa (...) gehien duenak gehiago ordaindu (...)
Bai, hala izan beharko litzateke. Baina guztiok badakigu horrela ez dela. Eta egoera honi esku sartzeko ausarta izan behar da. Eta ez kikildu. Esatea erraza da, egitea...
Azpiegiturak: (...) garraio-publikoa (...) gizarte-bidesaria (...) Hegoaldeko ingurubidea gaitzesten (...) barnebideen eta Bilboko porturako tren-lotunearen alde gaude
Eta programa ezkertiar eta aurrerakoia hamen hondatu zaigu. a) SuperSur-a ez da gaitzesten, bere kontra edo desados zaude; b) ez da errepideen alde egiten, hau behin talde ekologista batek sahiesbideen aurka adierazteko esan zutena gogorazten dit, "herriaren hazkuntza itotzen dute"; ezkerrak ez ditu errepide berriak egiteko eskatzen, baizik eta daudenak atontzea eskatu; c) gizarte-bidesaria baino prezioen murrizketa orokorra, prezio sinboliko bat ezarriz, defizitak zergetatik ordainduz.
Ingurumena: (...) luzamendua (...) errausketaren arloan (...) murrizketaren, berrerabilpenaren zein birziklapenaren alde
Ados. Baina erreztasunak eta baliabideak jarri. Gaur egun birziklatzeak zigor bat dirudi
Gizarte-ekintza: (...) adinekoak, elbarriak, emakumezkoak eta adingabeak atenditzea (...) zentro gehiago eraiki (...) etxez-etxeko laguntzak (...) gizarte-larrialditarako laguntzak (...)
Atenditzea, laguntzea edo duinezko bizi-baldintzak eta bizi-baldintza egokiak sortu? Arraina edo arrantza?
Industria eta lana: (...) teknologi berriak bultzatu (...) dirulaguntzak ETE-ei (...) bazterketaren aurka (...) lekualdaketen kontra (...)
Bidezkoa da, baina kontuz zeri ematen zaion dirua eta noren kontrolpean dagoen.
Turismoa: (...) Udalerriei finantza-laguntza gehiago (...) garapen turistikoa (...)
Zeeeeeeeeeer? Bizkaia osoan turismoa bultzatu? Hau txantxa bat da, ezta? Basauri, kartzelaren herria, bisitazu!

Udal-politika
Lan egonkorra: (...) enpresekin elkarlanean (...) enpleguak egonkorrak (...) langileek dagozkien eskubideak (...)
Bai, ea nola konbentzitzen dituzuen enpresariak euren etekinak jeitsi behar dituztela langileen mesederako
Euskara: (...) normalizazioarekiko eta erabilerarekiko konpromisoa (...) jakitea era erabiltzea bultzatu (...) administrazioak euskaraz arreta ematea bermatu
30 urteren ostean berdin darraigu. Ez konpromisorik ez bermatzea ez istoriorik... udal funtzionarioak euskaraz jakitera behartzea eta euskaraz bizi ahal izatea.
Ongizatea: (...) guztiok dugu gizarte-zerbitzuak erabiltzeko eskubidea (...) auzitegietara jo bermatzen ez denean (...) behar dunten pertsonentzat laguntza, asistentzia-zerbitzuak, egoitzak, gizarte- eta hezkuntza-arreta (...)
Hala da. Ta? Proposamena auzitegietara joatea da? Bestalde, ez litzateke hobeto izango asistentzia infinituraino handitu beharrean, pertsonak euren familietaz arduratzeko denbora gehiago edukitzea?
Eramangarritasuna: (...) eramangarriak diren energiak (...) funtzionaltasuna eta berdeguneeak uztartu (...) bizikleta erabilera defendatu (...) Tokiko Agenda 21 eta oinezkoentzako guneak (...)
Ez dakit bizikletaz ibiltzen. nahiago dut tren-arina ezartzea. Agenda21-ena katxondeo bat da, hortik jarraitzea ez du batere merezi (nabaritzen da batek baino gehiagok ez dituela irakurri diagnosi txostenak).
Hirigintza: (...) kohesiodun hirigintza (...) eremu ezberdinen eraikuntza (...) garraio garapena eta komunikatzeko bideen diseinuak orekatuak
Guztion noizbehin SimCity-ra jokatu dugu.
Sexu-berdintasuna: (...) emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna (...) politika sozial, ekonomiko eta kulturalak jarri (...) sare publikoa hedatu familia bizitza eta lana uztartzeko
Berriro ere diot, zer da hobeagoa, zerbitzuak infinutarte zabaldu edo norberak bere familiei kasu egiteko denbora edukitzea ahalbidetu? Frogatu ez den zer berri proposatzen dute berdintasuna lortzeko? Azken urteetan plan eta politika asko egin dira baina bere horretan darrai... agian ezberdintasunaz hitz egiteari utziko bagenio eta eskubideei buruz hitz egiten hasi...
osasun publikoa: (...) ingurumen-osasuna kontrolatu (...) zarata-maila, lokalen higienea (...) ohiturak hobetu
Barita magikorik publikoaren artean?
Erabakitzeko eskubidea: (...) hiritarren partaidetza aktiboko politikaren ardatz (...)
Berriro ere, loteeslea, bai ala ez.

Luzetxo gelditu zait baina horrela zetorren propaganda. Egia esan puntu batzuk errepikatzen dira, beste era batetara jarrita edo banatua. Nahiago nuen proposamen zehatzen inguruan aritu, baina ez dut honetan sorte handirik eduki. Ez da horren dibertigarria marko teorikoei kilimak egitea, orokorrean askoz ere zentzuzkoagoak direlako proposamen jakinak baino. Zer egingo diogu. Portzierto, gizarte-arloa edo ongizatea ez da gupida edo karitate soila
Bihar, gehiago
Technorati:

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution